euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zorionak, munduko euskaldunok!

2018/09/08

Euskal Diasporaren Eguna da gaur. Lehenengoz ospatuko da, hemendik aurrera urtero irailaren 8arekin bat Euskal Herrian eta mundu osoan ospatzeko bokazioz. Euskal etxeek aspaldi eskatzen zuten, eta oraingo Kanpoan diren Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eman du pausoa. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan egingo den ekitaldi ofizialean, Urkullu lehendariak Diasporako euskaldunek historian zehar euskaldunoi, euskal ...

Gehiago irakurri...


Mundu osoan hamaika euskal etxe batuko zaizkio larunbat honetan, lehenengo aldiz antolatu den Euskal Diasporaren Egunari

2018/09/07

Mundu osoko euskal etxe eta komunitateek erantzun zinez engaiatua eman diote Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko proposamenari. Data, larunbat honetan ospatuko da lehenengo aldiz, gerora urteroko hitzordu legez ospatzeko asmotan. Berez, Juan Sebastian Elcano getariarra, munduari lehengo bira eman ondoren itzuli zeneko egunari dagokio data, eta Urkullu lehendakaria buru duen Euskal Gizataldeetako Aholku Batzordeak hartu zuen joan den abenduan, munduko euskal etxeek bertan dauzkaten hiru kideen aldeko botoez.

Gehiago irakurri...


Prest dago euskal anarkistei eta Espainiako Gerra Zibilari buruzko "La gesta traicionada” liburuaren edizio latinoamerikarra

2018/09/07

Liburuaren azala Alfredo Velasco Nuñezen "La gesta traicionada. Los anarquistas vascos y la guerra civil en Euskal Herria" liburuak Euskal Herriko anarkistek Espainiako Gerra Zibilean izan zuten paperean sakontzen du. Euskal Herriko DDT Argitaletxeak argitaratu zuen testuaren lehenengo edizioa eta orain Culmine Argitaletxe argentinarraren eskutik Hego Amerikako irakurleengana iritsiko da. Egilea, Alfredo ...

Gehiago irakurri...


Juan Pedro Arin San Martin da FIVUko lehendakari berria, txanda Enrique Poittevin Gilmet-i hartuta

2018/09/06

FIVUko lehendakari berri Juan Pedro Arin artxiboko irudi batean (arg. EuskalKultura.com) Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioak (FIVU) bere azken Ohiko Biltzar Nagusiaren berri helarazi digu. Abuztuaren 15ean burututako bileran federazioko Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin ziren eta Enrique Poittevinek Juan Pedro Arini pasatu zion lehendakaritzaren lekukoa.

Gehiago irakurri...


Mexikon eta Argentinan barrena eramango duen kontzertu bira berria hasiko du Ameriketara Joseba Gotzon kantariak

2018/09/05

Joseba Gotzon: 2017ko Argentinako bere birako karteletako baten detailea Bira berria hasiko du Ameriketara Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak. Rio de Janeiroko IMF estudioetan grabaturiko  'Desiraren Kaia' disko eta bideoa besapean, Mexiko (lehenengo aldiz) eta Argentina dira oraingoan bisitatuko dituen herrialdeak, joan den uztailean Kuban zenbait emanaldi eskaini ondoren, iaz Habanako Euskal Etxearen 140. urteurrena bete zela-eta. Ameriketarako hamargarren ...

Gehiago irakurri...


Hiru gazte nafar euskara eta dantza irakasle arituko dira Argentinan eta Uruguain, lau hilabetez, irailaren 14an hasita

2018/09/04

Nafar dantzariak Rosarion

Ander Zudaire, Nora Urtasun eta Alicia Urtasun iruindarrak dantzariak eta dantza irakasleak dira. Hirukoteak otsailean ezagutu zuen Argentinako nafar gizataldea eta hain esperientzia ona izan zuten non orain Hego Amerikara berriro etortzea erabaki baitute, dantza eta euskara klaseak eta euskal kulturari buruzko hitzaldiak eskaintzera. Bidaiaren ibilbidea zehaztuta egon arren –Argentina eta Uruguaiko hamar bat euskal eta nafar etxe bisitatuko dituzte lau hilabetetan– egonaldia luzatzeko aukera ez dute baztertzen, erakunde gehiagoren gonbitea jasoz gero.

Gehiago irakurri...


Valparaisoko Euskal Etxearen zorrei aurre egiteko kanpaina hasi du zuzendari gazte talde sartu berriak: egizu bat ‘Olatuarekin’!

2018/09/04

Eusko Etxean 2018ko Euskal Herriko ikasleei egindako harrera

“Mila tanta behar ditugu olatu erraldoi bat osatzeko” diote Viña del Mar- Valparaisoko Eusko Etxe txiletarreko lagunek jendea kanpainan parte hartzera animatzeko. Izan ere, gaztejendeak osatutako zuzendaritza talde berria dauka elkarteak eta aurreko urteetan sorturiko zor handiak topatu ditu, ibilera normala baldintzatzen diotenak, eta zor horiek kitatzea ezarri du lehentasun. Beste zenbait neurrirekin batera, euskal komunitate osoari laguntza deia luzatzea erabaki du. Diru laguntza Internetez egin ahal da, hiru pauso errazetan. "Denok eman behar dugu zerbait gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten" dio esaerak, eta hondar ale bat jartzera animatzen zaituzte,

Gehiago irakurri...


Zure Euskal Etxeak gustura hartuko luke proiektagailu bat zuen saioak aberasteko? Parte hartu EuskalKultura.com-en zozketan

2018/09/04

EuskalKultura.com-ek, gehien behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua. Parte hartu zozketan!

Bukatu da errentatzea edo besteei eskatzea. Munduko Euskal Etxeek edozein elkarterentzat hain baliagarria den tramankulu hau eskuratzeko aukera daukate orain, EuskalKultura.com-ek Euskal Etxeei laguntzearren antolatu duen zozketa medio. Parte hartzea oso erraza da, eta sariak merezi du. Zozketak bi fase dauzka eta lehenengoan --datorren ostiralean bukatuko da-- euskal etxe interesatuek euren izena behar dute eman, gero bigarrenean hautatuak gertatu ahal izateko. Eman zure elkartearen izena, eta zorte on!

Gehiago irakurri...


Kongresu Argentinarreko Liburutegiak aterpe emango die gaurtik aurrera VII. Euskal Kultura Jardunaldiei

2018/09/03

Euskal Jardunaldien aurreko edizioetako bat Argentinako Kongresuko Liburutegian (arg. Kongresuko Liburutegia) Gaurtik aurrera eta irailaren 18ra arte Argentinako Kongresu Nazionaleko Liburutegiak bertan egiten diren VII. Euskal Kultura Jardunaldiei emango die aterpe, Euskal Herriko kultura tradizional eta garaikideko zenbait adierazpen dastaraziz bertaratzen direnei. Estreinatze ekitaldian Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkariak hartuko du parte eta besteak beste Gernikako Arbola kantatuko du Kanky ...

Gehiago irakurri...


Zatoz datorren larunbatean eta ospatu Euskal Diasporaren Eguna Donostiako Unanue Zar baserri historikoan

2018/09/03

Irailean Donostian hotel gisa zabalduko den Unanue Zar baserri historikoan ospatuko du EuskalKultura.com-ek Diasporaren Eguna. Argazkian, ostatuko zuzendaria, Arantxa Liceaga Olaizola, eta Marita Echave idazle eta sukaldari euskal-argentinarra Irailaren 8an gure diasporaren eta diasporako euskaldunen lana, errealitatea eta izatea bera ospatu eta aldarrikatzeko bilduko gara Euskal Diasporaren Egunean. Munduko hainbat euskal etxetan izango dira elkarretaratzeak. Euskal Herrian, ekitaldi instituzionala Gasteizen izango da, Lehendakaritzan, Urkullu lehendakaria buru; eta Donostian, EuskalKultura.com-ek antolatutako ekitaldian bilduko gara. ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia