2018/11/19

Ekitaldiok UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak antolatu ditu --Haizea Elizondo Gorroño buru-- eta azken egunotan garatu eta gaur-bihar bukatuko den Post Lehiaketa eta ostegunean gauzatuko den Euskaraldia Rallya eskaintzen dituzte, besteak beste, Mexikotik Euskal Herrian eta baita bere Diasporan ere egiten ari den Euskaraldia kanpaina honekin bat egiteko aukera gisa.
Gehiago irakurri...
2018/11/19

Eguraldi kaxkarra gorabehera, partaideen eta publikoaren jarrera onari esker garuzatu ahal izan da Barilochen Europar-Argentinar Gizataldeen 39. Jaialdia. Urtero bezala, aukera paregabea izan da bertako gizataldeentzat, euren ohitura, kultura, musika eta dantzak erakusteko. Patagoniako ez ezik, Argentina osoko dantza talde jendetsuenetako bat duen Barilocheko Eusko Etxea Euskal Herriaren ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Lehenengo pausoak ematen ari da Euskal Herritik Australiara joan ziren euskaldunak eta euren ondorengo eta lagunak biltzeko asmoa duen elkartea. Joan den astean bere lehenengo Zuzendaritza Batzordea hautatuta, Australiako Ingham-en (North Queensland) jaiotako Amaia Urberuaga buru, elkarte sortu berriak deia egin die ekimen berri honetan interesa izan dezaketen guztiei, datorren asteko ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Bere lehenengo bilera egin eta aurreneko Zuzendaritza Batzordea hautatu du gure artean sortu berria den Euskal Australiar Alkarteak. Talde berriko sustatzaileak joan den ostiralean Gernikan bildu eta lehenengo Zuzendaritza hautatu zuten, Amaia Urberuaga australiar euskaldun ezaguna lehendakari. Bildutakoek jarrera eta esperantza onak dauzkate Euskal Herrian Hego Ameriketarako edo AEBetarako emigrazioa ...
Gehiago irakurri...
2018/11/16

Gerora Euskal Elkarteak urtero antolatzen duen Gutxiengo Hizkuntzen eta Hizkuntza Gutxiengotuen Topaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten eta euskal cordobatarrek Boliviako, Kataluniako, Esloveniako eta Paraguaiko kolektibitateekin ospatu dute. Urteurren berezi honetan garrantzi hautua eman nahi izan diote antolatzaileek literaturari eta musikari eta karia horretara Topaketari hasiera ...
Gehiago irakurri...
2018/11/15

Joan den astean itzuli zen Euskal Herrira Urkullu lehendakaria Argentina eta Txilera eginiko bere bidaia ofizialetik, Argentinan bertako Mar del Platan eginiko 2018ko Euskal Aste Nazionalean parte hartu zuelarik, Eusko Legebiltzarreko Kanpo Harremanetarako Batzordeko ordezkaritza batekin batera. Gaurkora Argentinako euskaldunei lotutako irratigintzan --eta bertako euskaldunei lotutako kazetaritzan ...
Gehiago irakurri...
2018/11/14

Atzo arratsaldeko lehenengo orduan muralaren aurrean Capitol Boulevard-i begira eginiko ekitaldi xinple batekin berrinauguratu zen Boisen Basque Blockeko Euskal Murala, hainbat herritarren diru sostenguari esker zaharberritzeko lanak amaitu ostean. Euskaldunen eta Idahoko euren presentziaren lan alegoriko bat da bertan ikus daitekeena. Hiriko Euskal Museo eta Kultura Etxeak hartu zuen bere gain margolana ...
Gehiago irakurri...
2018/11/14

Helduden larunbatean egingo dira Hego Kaliforniako Glendora hirian, Los Angelesealdean, Eugene 'Gene' Cachenaut-en aldeko elizkizunak. Iaztik Southern California Basque Club (SCBC) euskal etxeko lehendakari zena ezustean hil zen urriaren 28an, 50 urte zituela, emaztea eta semea utziz. Izan ere, elkartasun ekimen bat abiarazi dute geroztik familiako lagunek eta alargunaren eta semearen aldeko laguntasun ...
Gehiago irakurri...
2018/11/14

Azaroaren 10ean ospatu dute euren Urteroko Jaia, euskal etxea osatzen duten arlo eta talde guztiak partaide. Etxeko sukaldariak pintxo, tripaki eta beren enpanada tipikoekin luzitu ziren. Musika eta abestiak 'Bihotzetik' izena hartu duen taldearen eskutik iritsi ziren, gainera ‘Uztai Handiak’ dantzan dantzarien lagungarri aritu zirela eta ‘Txoria Txori’ abestia ere ...
Gehiago irakurri...
2018/11/13

Lanus hiriak inauguratu berria du bertako Rivadavia Bulevarrean Gizataldeen Plazatxoa izena hartu duen berdegunea. Zeremonian bildutakoei zuzendu zitzaien hiriko alkate Néstor Grindetti eta plaka oroigarria desestali zuen. Jaialdian jatorri askotako gizataldeak aritu ziren partaide, bakoitza bere proposamen gastronomiko, artistiko eta kulturalarekin, norberak bere ...
Gehiago irakurri...