2019/08/13

Estatu Batu Ekialdeko euskal elkarretaratze erreferentzia bilakatu dira eta, iazko eskarmentu bikainaren ostean, aurtengoak gorago, ederrago eta jendetsuago joko duela agintzen dute. New England Basque Club antolatzaile, datorren larunbatean Estatu Batu ekialdeko euskal hitzordua New London hiriaren bihotzean izango da, erdigune-erdigunean, itsasoa ere hurbil, eskualde honek Euskal Herriarekin partekatzen duen ...
Gehiago irakurri...
2019/08/12

2018tik irailaren 8a da munduan "Euskal Diasporaren Eguna", Euskal Herriak eta munduko euskaldunek eta euskal etxeek berek gure diasporaren egitatea, izaera eta ekarria aldarrikatzeko eguna. Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa, beharra eta egarria Diasporak berak bere burua aldarrikatu eta bereziki Euskal Herriko euskaldunei eurei buruzko ezagutza era errekonozimendua ...
Gehiago irakurri...
2019/08/09

Uda sasoian daude, ez guztiak baina bai gure irakurleetako asko, eta sasoi honek irakurtzera gonbidatu ohi duenez, hona egile bat eta izenburu bat proposamen gisa Diasporari buruz irakurtzeko. Xabier Iñaki Amezaga, Bingen Amezaga edo Amezaga'tar Bingen algortarraren seme gazteena da. Amezaga aita 1942an Buenos Airesera erbesteratu eta Montevideon bizi ondoren denborarekin, 1953an, Venezuelan ...
Gehiago irakurri...
2019/08/08

Ebazpena astearte honetan eman du argitara EHAA buletin ofizialak, "atzerriko euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia faltan dauden pertsonei laguntzea" helburu duen urteroko deialdia izanik. Onuradunak Argentina, Kolonbia, Kuba, Mexiko, Txile, Uruguai eta Venezuelakoak dira; orotara 17 euskal etxe, eta 108 onuradun. 184.559,32 euro banatu dira ...
Gehiago irakurri...
2019/08/08

Bihar hasiko da Limako Zinemaldiaren 23. edizioa eta abuztuaren 17ra arte Latinoamerikako eta mundu osoko ehundik gora pelikula eskainiko ditu. Ekitaldi honen baitan antolatzen den ‘Erakustaldi Ibiltaria’ ere garatuko da datozen egunotan eta iaz bezala, Peruko hiriburuko Euskal Etxea erakusketaren egoitzetako bat izango da. Elkarteak "gainditze pertsonala"ren gaia jorratzen duten hiru film ...
Gehiago irakurri...
2019/08/07

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, Enara inkesta sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika garatzeko jakitea nolakoak diren gure Diaspora osatzen duten gizon-emakumeak eta zeintzuk diren euren izaera, pentsamolde eta iritziak. ...
Gehiago irakurri...
2019/08/07

Urte bidaiaria darama Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak kantari gisako bere 35. urteurrena ospatzen ari den urte honetan. Urteko lehenengo seihilabetekoan Euskal Herrian bertan eta, besteak beste, baita Katalunia, Kuba, Argentina eta Mexikon ere ibili ondoren, kantariak iragarri du birak "abuztuan Medina de Pomar-en eta Laredon segituko du"ela, ondoren berriz ere jauzia itsasoaren bestaldera eman eta ...
Gehiago irakurri...
2019/08/07

Erakundea sortu zeneko 120. urteurreneko programa barruan eta azaroaren 4tik 10era Bahia Blancan egingo den Euskal Aste Nazionalari begira Bahia Blancako Union Vasca Euskal Etxeak euskara ardatz duten hiru proposamen antolatu ditu: bi lehiaketa eta txikientzako jarduera bat. Ekimenek FEVAren babesa daukate eta Euskal Astearen programa barruan daude, jaian ere euskara sustatzeko asmoarekin. ...
Gehiago irakurri...
2019/08/06

Euskal Australiar Alkarteak antolaturik eta euskal diasporari lotutako bidaietan espezialdua den Overtrails bidaia agentzia nafarra koordinatzaile, bi asteko bidaia egin dute Bizkai, Nafarroa eta Gipuzkoako 50 lagunek Australian barrena. Ibilbidean Cairns, Townsville, –eta hortik Ingham eta Ayr-era–, Trebone, Brisbane eta Sidney bisitatu dituzte, Australiako natura eta ...
Gehiago irakurri...
2019/08/05

Bizitzak segitzen du eta, aldaketen ondotik, bakoitzak bere inguruan fama eta izen ona lortutako bi euskal jatetxek ateak berriz zabaldu izana berri ona da zalantzarik gabe. Zaharrenetik hasita, Santa Fe kantina eta jatetxea Renoko klasikoetako bat da. Berez 1929an ireki zituen ateak lehenengo aldiz, eta makina bat istorio konta dezakeen lekua da 90 urteko historia luzea duen hau. 2017an egungo ...
Gehiago irakurri...