2019/05/23

Frankismoak eta enparauek Gernikaren bonbardaketaz esan zituzten 31 'gezur' bilduz liburua plazaratu du ingelesez Xabier Irujo (Caracas, 1979) Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendariak, Sussex Academic Press argitaratzaile. Liburua, aurretik gaztelaniaz argitara emaniko La verdad alternativa (2017) lanaren ingelesezko bertsio moldatua da eta atzo aurkeztu zen Donostian. Hona gaiari ...
Gehiago irakurri...
2019/05/22

‘Diasporako Jendea’ izeneko zikloa estreinatu du Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Euskal Etxeak maiatzaren 16an. Zikloaren lehenengo topaketan Monica Insaurralde artista plastikoak eta Betiana Gabilondo sommellierrak euren lanari buruz hitz egin zuten, bakoitza bere ogibidearen sekretuak partekatuz publikoarekin eta Euskal Herriarekin duten loturaz mintzatuta bete-beteta zegoen areto ...
Gehiago irakurri...
2019/05/22

Jose C. Pazeko UNPaz unibertsitateak antolatu dituen Migrazioari buruzko III. Jardunaldiak maiatzaren 23 eta 24an egingo dira, “migrazioaren fenomenoa osatzen duten dimentsio anitzak mahaigaineratzeko eta horien inguruan ideiak trukatu eta eztabaidatzeko”. Aurreko edizioetan ez bezala, aurtengo mintegiak euskal gaiei buruzko mahai oso bat osatu du, kolektibitateko zenbait erreferente ...
Gehiago irakurri...
2019/05/21

Kulturaren lantzen duzun euskal sortzailea baldin bazara musika, dantza, antzerkia edo beste zenbait alorretan, seguruenik interesatuko zaizkizu Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaile eta kulturgileen lana kanpoan hedatu eta nazioartekotzeko zabalik dauzkan deialdiak. Zabalkunde horrek Euskal Herritik kanpo egiten diren bira, aurkezpen eta partaidetzak barnera ditzake, euskak etxeetan egin ...
Gehiago irakurri...
2019/05/21

Ekitaldia datorren igandean, maiatzaren 26an, egingo da hiri suediarrean. Bizkaiko Batzar Nagusiek emandako Gernikako Arbolaren kimuaren landaketarekin 1941eko ekainean Götheborgeko hiriak Jose Antonio Agirre Lehendakariari eskaini zion babesa eta nazien errepresiotik Ameriketara ihes egiteko bidea erraztu izana eskertu nahi dio Garaizarko Matsorriak koralak hiri suediarrari eta euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/05/21

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburu maiatzaren 11an, larunbata, heldu zen Argentinara eta egun horretan bertan eman zion hasiera, Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkari Sara Pagola eta honen bulegoko Erakundeekiko Harremanetarako arduradun Mariana Satostegui lagun, egitarau trinko bati, larunbatean bertan parte hartuz bileretan Laurak Bat ...
Gehiago irakurri...
2019/05/20

Ez da berria Euskal Herriak Liverpoolekin daukan lotura berezia, itsasoa eta portua komunikabide, Ameriketaratzea... Arlo akademikoari dagokionez, bertan eman ziren euskal ikasketekin lotutako lehenengo ikastaroak eta Liverpooleko Unibertsitatea Erresuma Batuko lehena izan zen euskara ikasgai gisa eskaintzen 70. hamarkadan. 2013. urteaz geroztik are eta sendoagoa da harremana, urte hartan hartu baitzuten Manuel ...
Gehiago irakurri...
2019/05/20

Ekintza kulturalak zein gastronomikoak egingo ditu aste honetan Comodoroko Euskal Echea Euskal Etxeak bere 96. urtebetetzea ospatzeko. Asteazkenean, ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentala aurkeztuko du Euskal Etxean Bilbotik aste honetan etorritako Josu Martinez zinemagile eta EHUko ikertzaileak. Gogora dezagun Martinez ‘CC16 Archivo Jon Villelabeitia’ proiektua aurkeztera iritsi dela ...
Gehiago irakurri...
2019/05/20

16mm-ko kamera lagun, Jon Villelabeitia aitzindari izan zen Patagonian zinema arloan. Besteak beste, gaur egun bere izena daraman Patagoniako San Juan Bosco Unibertsitate Nazionaleko Ikus-Entzunezko Zentroaren sortzailea izan zen. Orain, bere lana balioestea helburu duen ‘CC16-Jon Villelabeitiaren artxiboa’ proiektua abiarazi dute, eta astearte honetan, maiatzaren 21ean, ...
Gehiago irakurri...
2019/05/17

Datorren igandea euskaldunen Txakolinaren eta Sagardoaren eguna da Etxeorratzen Hirian, bere zortzigarren ediziora iritsiko baita Txikifest, Chelsea auzo famatuan hiriko Txikito euskal jatetxeak antolatutako festa, Euskal Herriko jaien moduan kalea propio itxita, bi euskal edariokin batera pintxoak eta mokaduak zerbitzatuz eta, aurtengoan, New England-eko Euskal Etxeko aizkolari eta kirolariak ere euren ...
Gehiago irakurri...