2019/06/28

Kolektibitate-Liburutegien 8. Topaketa La Platako Euzko Etxean egin zen joan den larunbatean, ekainaren 22an, Argentinako Liburuzain Graduatuen Elkartearen eta Informazioaren Elkarte Argentinarraren babespean. Egunean zehar, hamar bat adituk aurkeztu zituzten euren ikerketak bertan ordezkaritza zeukaten kolektibitate euskaldunaren, galegoaren, txekiar, alemaniar hiztun (alemaniar, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/27

Ekainaren 15ean egin da Euzko Etxeko trinketean Necocheako I. Pilota Paleta Topaketa probintziala, euskal elkartea bera eta Buenos Aires probintziako Pilota Federazioa antolatzaile. Proposamena arrakastatsua izan da oso eta Tandil, Rauch, Gonzales Chaves, Juarez, Dorrego, Buenos Aires eta Necocheako pilotariak izan ditu partaide, bi kategoriatan: zortzi bikotek, pilota gogorra kategorian eta zazpik ...
Gehiago irakurri...
2019/06/27

Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea Taldeak bere 10. urteurrena ospatu du joan den ostiralean, ekainaren 21ean, elkarteak garatzen dituen ekintzen egoitza den Domingo Faustino Sarmiento Udal Herri-Liburutegian eginiko ekitaldi batean. Aretoa bereziki apaindu zuten ospakizunerako, ikurrina eta Nafarroako bandera, “euskal eskubideen eta askatasunaren ikurra diren” ...
Gehiago irakurri...
2019/06/26

Joan den asteburuan hasita, munduan zehar ari da euskal komunitatea San Juan Eguna ospatzen. Jaia berez ekainaren 24aren bezperan bada ere, ospakizun eguna aurreratu edo atzeratu egiten dute hainbat euskal etxek, kasu batzuetan eguraldiak laguntzen ez duelako –gogora dezagun Hego Amerikan negua dela garai honetan hasten dena ekainean, ez eta uda, hego hemisferioan legez–, eta beste ...
Gehiago irakurri...
2019/06/25

Joseba Gotzon kantari portugaletetarrak ekainaren 8an Txileko Santiagon emandako kontzertu batekin amaitu du Argentina eta Txileko zenbait lekutan maiatz azken-ekain hastapenean egin duen kontzertu bira. Kantariak Argentinan hasi zuen itzulia, San Lorenzo de Almagroko zelaian egindako ekitaldi batean kantatuz, ondoren maiatzaren 30ean La Platako UNLP unibertsitatean emanaldi bat eskaintzeko. Bertatik, jauzia eman ...
Gehiago irakurri...
2019/06/25

Gizataldeetako Gazteen lehenengo Kongresua joan den larunbat-igandean, ekainaren 22an eta 23an egin da, Buenos Aires Hiriko Gobernua antolatzaile. Ekitaldiak hiriburuan bizi diren kolektibitateetako 18 eta 35 urte arteko 140 bat gazte bildu zituen Laurak Bat-en instalazioetan, “integrazio eta bizikidetza giroan, gure aniztasun kulturalaren transmisioa berma ditzaketen tresna berriak sortzeko” ...
Gehiago irakurri...
2019/06/25

Hiru hamarkada daramatza Guillermo Larregui Euskal Etxeak euskal kultura hirian zein eskualdean zabaltzen. Karia horretara, urteurren berezi hau, 'Probintziaren Interesekoa' izendatu du Buenos Aires probintziako Legislaturak, Mauricio Barrientos diputatuak bultzatutako proposamen bati esker. Probintzia mailako errekonozimendu honekin batera, azpimarratzekoa da hiriko alkate Victor Aiola ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Iaz ospatu zen lehenengo aldiz eta argi geratu zen bazegoela gogoa eta egarria euskal diasporaren munduan, nazioartean barrena barreiaturiko euskaldunen eguna ospatu eta Diasporaren izaera bera eta bere partaidetza eta ekarria Euskal Herriari aldarrikatzeko. Iritziak han-hemenka ideia-bilketa publiko batean eskatu ostean, Jaurlaritzak erabaki zuen ospatzeko eguna irailaren 8a izango zela, eta hala egin zen ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Ekainaren 14an Viña del Mar-en zendu zen aita Kepa Bilbao Lacari agur hunkigarria eman ondoren, datozen asteetan eskainiko dituen ekintzen berri zabaldu du Viña del Mar-Valparaisoaldeko euskal gizataldea biltzen duen Eusko Etxeak. Datorren ostegunean, ekainaren 27an, Euskal Kantuen Gaua egingo dute Valparaisoko La Pará Kultural kultur gunean. Topaketan Euskal Herriko euskarazko eta ...
Gehiago irakurri...
2019/06/24

Ekintzarako Gizarte Konpromisoa bultzatzen duen FOCOS Fundazioak edozein nazionalitateko 18 urtetik gorako idazleak gonbidatzen ditu ‘Emakume etorkinak Argentinan’ deialdian parte hartzera. Testuak argitaragabeak behar dute izan eta genero literarioari dagokionez, artikulu edo elkarrizketak, kontaketa laburrak edo olerkiak izan daitezke. Nolanahi ere, Argentinan bizi edo bizi izan diren emakume ...
Gehiago irakurri...