2019/07/04

Lanpostu eskaintza dabil betetzeke Londresen euskal gastronomia eta jatetxeen arloan. Hiriko lau leku, Eneko Atxaren One Aldrych hotel barruko "Eneko Basque Kitchen and Bar", Lurra euskal erretegia, "Donostia" pintxo-taberna eta jatetxea eta Elena Arzak-en "Ametsa" jende beharrean dabiltza, tartean kudeatzaile lagun, sukaldari eta mahai-zerbitzariak, ezaugarri eta ...
Gehiago irakurri...
2019/07/04

La Plata, Junin, Laprida, Buenos Aires (Laurak Bat), Chascomus, Cañuelas, Chacabuco, Maipu, San Nicolas, Saladillo, Ayacucho eta Macachin bertako muslariak bilduko dira datorren asteburuan Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxean Argentinako Mus Txapelketa Nazionalaren 41. edizioa jokatzeko. Lehiaketako irabazleek urrian Euskal Herriko Baionan egingo den Mundu mailako Txapelketan parte ...
Gehiago irakurri...
2019/07/03

Frantses hiriburuan bizi den Eric Itcia milafrangarra (Lapurdi) da Pariseko Euskal Etxeko lehendakari berria, ekainaren 22ko Ezohiko Biltzar Nagusiak hala hautetsirik, azkeneko zortzi urteetan elkarteko buru izan den Sebastien Daguerreri txanda hartuz. Gogora dezagun martxoaren 23an egindako Ohiko Biltzar Nagusian utzi zuela bere kargua Sebastien Daguerrek, bildutakoen txalo zaparrada luze baten erdian, azken ...
Gehiago irakurri...
2019/07/03

Bihar, uztailaren 4an, bere azkenetako bi liburu aurkeztuko ditu Iñaki Echeverria ilustratzaile eta umorista grafiko argentinarrak Bilboko Joker liburudendan. ESMA, Echeverriak Juan Carra idazlearekin batera sortutako nobela grafikoa da eta azkeneko diktadura argentinarreko (1976-1983) estatu-terrorismoko ikur bihurtu zen ESMA atxilotze zentro klandestinoa dauka ardatz, bertan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/03

Katihotsak ekoiztetxearen saga eskainiko du larunbatean, estreinekoz Argentinan, Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak. Beñat Iturrioz eta Xabier Padin zuzendari dituen trilogia hau 2012ko Ataun Of The Dead filmarekin hasi zen. Bertan kontatzen da, aurreneko lehendakari ez-nazionalista Lehendakaritzara iristen denean hirugarren karlistadarako hazia sortuko dela eta bi zientifiko ...
Gehiago irakurri...
2019/07/02

Lan ederra egin dute aurten ere NABO Udalekuan parte hartu duten ehundik gora neska-mutiko gazteek. Ekainaren 16tik 28ra garatu den 10-15 urteko gaztetxoentzako ekitaldiak bete-betean lortu ditu bere helburuak eta Estatu Batuetako hainbat hiri eta euskal etxetako gazteenek izugarri ongi pasatu dute, eta aldi berean Udalekuko euskal giroan egindako lagunekin harremana estutu, eta elkarren arteko lotura daukate ...
Gehiago irakurri...
2019/07/02

Euskal etxeen eskutik sortzen den jai giroa dela edota suak berez daukan erakarmena tarteko, oso arrakastatsuak dira gure Diasporako zenbait tokitan San Juan eguneko ospakizunak. Hego Hemisferioan, gainera, osagai bereziarekin: gau "magikoena" ikaragarri hotza ere izaten denez, ondo baino hobeto hartzen dute parte hartzaileek suaren inguruan egotea, dantzan zein txokolate beroa ...
Gehiago irakurri...
2019/07/01

Rosarioko Nafar Etxea, Santa Fe probintzia argentinarrean, oso erakunde aktiboa da, seguruenik aktiboena munduko nafar etxeetan. Mota askotako jarduerak garatzen ditu urtean zehar, tartean kulturalak, gastronomikoak eta olgetakoak. Baina zalantzarik gabe, Nafar Etxearen jarduera nagusi eta bereziena, Sanferminen ospakizuna da. Elkarteak oso programa aberatsa antolatzen du urtero Iruñeko santuaren ...
Gehiago irakurri...
2019/07/01

Egun gutxi batzuk baino ez dira falta Iruñeko San Fermin festa nagusia hasteko eta Iruñean bezala, munduko euskal eta nafar kolektibitateak ere ari dira jaiak prestatzen. Larunbatean milaka eta milaka lagun bilduko dira nafar hiriburuan, eguerdian, 2019ko txupinazoaren lekuko eta partaide. Diasporan, ostera, ostiraletik aurrera iragarri dira ospakizun gehienak, mota askotako proposamenekin, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/28

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarra egingo da aurtengo urrian Bilbon, eta bilkura garrantzitsu horri begira, inkesta bat sustatu du Eusko Jaurlaritzak, geure diasporakideak ezagutu nahian, inportantea baita Diasporari buruzko edozein politika onartu eta garatzeko edota hartutako neurriak ebaluatzeko, jakitea nolakoak diren gure diasporakideak, zeintzuk diren gure ...
Gehiago irakurri...