2019/08/01

Hator Hona programa arrakastaz garatzen ari den bitartean, Necocheako Euzko Etxeak bere 80. ‘Iratzartze Alaia’ egin zuen atzo, Iñaki Deunaren Eguneko programaren barruan. Goiz goizean euskal etxeko kide eta agintariek, musikari eta dantzariek, eta Hator Honako partaide Euskal Herritik etorri diren euskaldunek taldea osatu eta euskal egoitzatik atera ziren, trikitixa eta panderoaren erritmora kalez ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Uztailaren 24tik 28ra luzatu dira aurten Lapurdiko hiriburuko jaiak eta Buenos Aireseko Centro Vasco Frances-Iparraldeko Euskal Etxeko lagunek gertu gertutik jarraitu dituzte. Izan ere elkarteko Kultur Azpibatzordeko kide den Iñaki Galardi de Lescani festetara joan ez ezik, Baionako Orai Bat elkarteko kideekin bildu ere egin zen eta Joaldunen desfilea prestatzen lagundu zien, bertako erreferente den Aitzol ...
Gehiago irakurri...
2019/08/01

Euskal Etxeko kirol arloak gonbidaturik saskibaloi tailerra eman zuen uztailaren 27an eskarmentu handiko Javier Bianchellik Necocheako Euzko Etxean. Etxeko jokalariek ez ezik, Necocheako Rivadavia eta Villa del Parque klubetakoek eta Mar del Platako Kimberley eta Sporting Klubetakoek ere hartu zuten parte ekitaldian. Proposamena 13 eta 21 urte arteko neska-mutilei zuzendu zitzaien eta programa bi zatitan ...
Gehiago irakurri...
2019/07/31

Bere 75. urteurren jaia ospatuko du datorren ostiralean, abuztuaren 2an, Buenos Airesko Euskaltegiak. Izan ere, 75 urte joan dira Ildefonso Gurrutxaga, Quintín Mugica, Rufino de Arregui, Benito Montoya, Luis Ormaechea eta Miguel Zárate buru zituen taldeak Laurak Bat Euskal Etxearen baitan Euskaltzaleak sortu zuenetik. Elkartearen helburua oso argia izan zen hasieratik: Mikel Ezkerroren hitzetan, ...
Gehiago irakurri...
2019/07/31

Joan den asteburuan abiatu zuen Misiones probintziako Corpus Christin bertako Eusko Etxeak 2019ko bere Euskal, Argentinar eta Mbya-Guarani Jaia. Larunbatean, 'Kontaketa Harrigarriak' Literatur Lehiaketaren XI. edizioko sari banaketa egin zen eta ondoren lan esgrafiatuen erakusketa zabaldu zen, euskal elkarteko Arte Tailerreko ikasleek egindako lanez.
Gehiago irakurri...
2019/07/30

Macachinen sortutako programa da 'Argentinan Euskaraz', egun ‘Euskara Munduan’ gisa ezagutzen duguna; eta euskara eskolak beti bertako Euzko Alkartasuna euskal etxearen aukerako parte izan badira ere, gorabehera batzuekin, azken boladetan ez zen propio klaserik ematen, dantza klaseen barruko oinarrizko irakaspen praktikorz aparte. Egoera hori joan den astean aldatu da hamabost ikaslek ...
Gehiago irakurri...
2019/07/30

Zalantzarik gabe, bide bat egin da Boisen ere eta aurten lehenengo aldiz, hiru neska dantzarik hartu dute parte lehenengo aldiz, Boisen urtero San Inazio eguna dela eta bertako eliza batean egin ohi diren Corpuseko dantzetan. Ekitaldia joan den larunbatean eman zen Boiseko St. Mark elizan, eta urtero bezala, Boiseko Oñati dantza taldeko dantzariek San Ignazioren irudia lepo gainean eraman zuten ...
Gehiago irakurri...
2019/07/29

Oraintxe urtebete falta da Boiseko 'Jaialdi 2020' festa erraldoirako eta antolatzaileek urrats berriak ematen segitzen dute 2020ko uztailaren 28tik abuztuaren 2ra hiriburu idahotarrean Euskal Diasporaren adierazgarri bizi izango den elkarretaratze ikusgarri honen prestatze bidean. Atzo bertan bukatu ziren Boisen aurtengo San Inazio festak eta euren baitan jendaurretu eta zabaldu da datorren urteko Jaialdik ...
Gehiago irakurri...
2019/07/29

Urte berezia da aurtengoa Oñatiko Ganbara Abesbatzarentzat, 25 urte betetzen ari baita. Eta ospatzeko Euskal Herrian eskaintzen ari den kontzertuez gain, Atlantikoa zeharkatuko dute taldea osatzen dute berrogei abeslariek azaroko lehenengo astean, Argentinan bira labur bati ekiteko. Data ez zuten ausaz aukeratu, ordea; izan ere, azaroaren 4tik 10era bertako Euskal Aste Nazionala ospatuko baitute ...
Gehiago irakurri...
2019/07/29

Euskal Etxearen 120. urteurren urtean, berriro ere izango da Bahia Blancako Union Vasca Argentinako Aste Nazionalaren egoitza. Herrialde osoko –eta baita ere Hego Amerikako beste hainbat herrialdetako– euskal gizataldeen ordezkariak biltzen dituen jaialdi erraldoia azaroaren 4tik 10era izango da, musika, dantza, sukaldaritza eta kultur ekintza anitz barne. Euskal Astearen logotipoari dagokionez, Etxeko ...
Gehiago irakurri...