euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mundu-Batzarra: Euskal Etxeen kezka diren gaiak identifikatuta, gaurkoa irtenbide proposamenen momentua

2019/10/03

Batzarreko lan-saioa Manu Meaurio, Andoni Martin, Gorka Álvarez Aranburu eta Benan Oregi mahaikide (arg. EuskalKultura.eus) Mundu-Batzarra goizeko 9etan Iñigo Urkullu lehendakariak inauguratuta (hemen bere hitzak), atzoko bigarren ekitaldia Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzar honetan, taldeka biltzea izan zen, hamar talde sorturik munduko Euskal Etxeen kezka diren gaiak aipatu eta mahaigaineratzeko. Hala aipatu ziren, esaterako, Diasporako delegatuen ordezkaritza Aholku.Batzordean eta euren zeregina, ...

Gehiago irakurri...


Jaurlaritzaren inkesta: Harreman pertsonalak, EEetako jarduerak eta berriak, euskaltasunari eusteko bide nagusiak

2019/10/03

 Harreman pertsonalak, EEetan parte hartzea eta berrien jakitun izatea, euskaltasunari eusteko bide nagusiak, inkestaren emaitzetan Diasporako euskaldunek euren euskaltasunari eusteko garrantzitsuentzat jotzen dituzten modu nagusiak, harreman pertsonalak (bi bide nagusien artean aipatu dute %54k), Euskal Etxeetako ekintzetan parte hartzea (%44) eta albisteak (%34) lirateke, Eusko Jaurlaritzak egunotan Bilbon egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren baitan zabaldu dituen inkesta baten datuen arabera. 

Gehiago irakurri...


Montevideo, Posadas eta Buenos Aires ondotik, Santa Fen eta Paranan kantatuko du asteburuan Joseba Gotzonek

2019/10/03

Joseba Gotzon Posadasko Herri Liburutegian Aurrera segitzen du Joseba Gotzon euskal kantaria egungo bere bira latinoamerikarrean. Urri hasi berri honetan bi emanaldi geratzen zaizkio Argentinan, hala nola larunbatean, urriaren 5ean, Santa Fe hiriko DEMOS Kultur Gunean eskainiko du kontzertua. Eta biharamunean, igandean, Paranan bukatuko du itzulia, hiriko Urrundik Euskal Elkarteak antolatutako Euskal Dantza Jaialdian. ...

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakariak gaur emango dio hasiera Bilboko Euskaldunan Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrari

2019/10/02

Andres Urrutia euskaltzainburua Diasporako kideen eta autoritateen aurrean hizketan atzo Plaza Barrian Aspaldi hasi ginen iragartzen eta eguna iritsi da. Dagoeneko Bilbon dira Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarrean parte hartuko duten delegatu, gonbidatu, 'gaztemundulari' eta orotara ehun bat lagunak, eta gaur goizeko 9:00etatik aurrera emango diote hasiera ofiziala bilkurari, Iñigo Urkullu lehendakaria buru izango duen irekiera-ekitaldiarekin. 

Gehiago irakurri...


Denboraldi berria hasi zuen atzo 'Boiseko Taupada' euskal irratsaioak, asteartero BSUren unibertsitate irratian

2019/10/02

BSUko irakasle Ziortza Gandarias eta Nere Lete atzo 'Boiseko Taupada'ren sasoi berriko lehenengo saioan Madalen Bieter-en eskutik hasi eta ezagutu genuen, eta ondoren baita Amaia Lojo eta Iñaki Sagarnaren jarduna lagun ere. 'Boiseko Taupada' Idahoko hiriburuko Boise State University-ren (BSU) irratia medio zabaltzen den euskal irratsaioa da eta atzo asteartea ikasturte berria hasi du, euskal musika eta hitza helaraziz han-hemenka topatzen dituen entzuleei, euskara eta ingelesa nahasiz. BSUko ...

Gehiago irakurri...


Montevideo, Uruguai: euskara ikasle eta irakasleek ‘ongi etorria’ eman zioten udaberriari jolas topaketa batekin

2019/10/02

Euskara ikasleen udaberriko Topaketa Udaberriari ongi etorria ematea aitzaki gisa erabiliz, euskara sustatzeko jarduera bat antolatu zuten irailaren 25ean Andrea Bella, Laura Moreno Sasiain, Martin Zabalza eta Gabriel Arce irakasleek. Euskaro Euskal Etxearen egoitzan, bertako, Haize Hegoako eta BOGA sistemako hamabost bat ikasle bildu ziren eta arratsaldean zehar mota askotako ekintzetan hartu zuten parte, tartean mahai jolasetan ...

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzaren Euskal Etxeentzako 2019 dirulaguntzak eman ditu argitara EHAA Buletinak (ikus zerrenda osoa)

2019/10/01

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean parte hartu behar duten ordezkaritzak, gonbidatu eta partaideak hein handi batean hemen direla edo heltzen, eta gaur, egunean zehar akreditazioak lortzen hasiko direla Batzarraren egoitzan, Eusko Jaurlaritzaren EHAA Buletin Ofizialak argitara eman berria du astelehen honetako zenbakian Euskal Etxeentzako 2019ko dirulaguntzen Ebazpena. Hauek dira bi ...

Gehiago irakurri...


Concepcion del Uruguayko EEak eta Entre Riosko Unibertsitateak akordioa sinatu dute euskara bultzatzeko

2019/10/01

Euskal Etxearen izenean Carlos Izaguirre lehendakariak sinatu zuen akordioa Entre Rios probintziako UADER Unibertsitate Autonomoko agintariek eta Ibai Txori Euskal Etxeko Carlos Izaguirre lehendakariak, Concepcion del Uruguay hirian bildurik, hitzarmena sinatu zuten irailaren 23an euskararen alde elkarrekin lan egiteko. Izan ere, Esparru.akordioa da bi elkarteek sinatu dutena, Euskal Herriko hizkuntza Unibertsitatean sar ahal izan dadin, “gure hirian ikasi ahal izateko, beste hainbat ...

Gehiago irakurri...


Ekimen solidarioak eta dantzak, bere helburuei eusteko Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxearen bi bide

2019/10/01

Lagun Onak-eko dantzariak Buenos Aires probintziako Trailer Turistikoan Argentinan Euskal Herriaren ordezkaritza eroateko era asko daude. Buenos Aires probintziako Lagun Onak-ek bere komunitatearengana iristeko bi bide polit hautatu ditu. Batetik, elkartasun proiektuak garatuz ‘Ayudanos a crecer’ izeneko Jantokia babesten. Bertan, behar handietan bizi diren ehun bat neska-mutil elkartzen dira egunero oinarrizko otorduak egiteko. Euskal Etxeak jostailu ...

Gehiago irakurri...


Mundu-Batzarraren bezperan, Kate Caminok Diasporarekiko bere lekukotasuna eskaini zuen Donostiako Unanue Hotelean

2019/09/30

Kate Camino hizlari euskal diasporari buruzko bere lekukotasunak eta iritzia ematen Donostiako Unanue Hotelean (arg. EuskalKultura.eus) Ekitaldi polita joan den ostiralean Donostiako Heredad de Unanue Hotelean egin zutena, Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarraren bezperetan Renoko (Nevada, AEB) euskal erreferentearen bizitza eta euskal lekukotasuna bilduz. Ekitaldiak Diasporaren gaian interesatutako lagun koadrila polita bildu zuen, hogeita bost bat lagun, saioa egin zen aretoaren kapazidadea bera. Caminok Buffalo (Wyoming), ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia