euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

San Nicolaseko Euskal Etxeak 75 urte: Elkarretaratze bazkari hunkigarri bat egungo eta lehengo kide eta ekileen biltzaile

2019/10/09

San Nicolaseko Euzkal Etxearen 75. urteurren ospakizuna Buenos Aires probintzia argentinarreko Euzkal Etxeak (sic) 75 urte bete ditu eta bazkari batekin ospatu zuen. “Duela urte asko etortzen ez ziren lagunak hurbildu zitzaizkigun ospakizunera eta hori izan da jaiaren ezaugarri nagusia”, adierazi dio EuskalKultura.eus-i egungo lehendakari Ana Maria Erausquin-ek. Etxeratutako lagunen artean, urteetan Euskal Etxeko sukaldean bolondres ...

Gehiago irakurri...


Diaspora Eusko Legebiltzarrean: entzun harrera eta Arantxa Anitua, Unai Lauzirika eta Jean Flesherren erantzuna (bideoak - eta II)

2019/10/08

Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarreko kideak Eusko Legebiltzarrean urriaren 4an, talde-argazkia Ostiralean, urriaren 4ean, Lehendakaritzan Urkullu lehendakaria buru Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Biltzarreko amaiera-ekitaldia egin ondoren, Eusko Legebiltzarrera abiatu ziren Mundu-Biltzarreko delegatu eta gonbidatuak, bertako legebiltzarburu Bakartxo Tejeria eta Legebiltzarreko Mahaiak antolatu harrera-ekitaldian parte hartu eta omenaldia egiteko Eusko Jaurlaritzaren eta munduko euskal etxeen ...

Gehiago irakurri...


Lehendakaritzan eta Legebiltzarrean eginiko bi saiok ezarri diote amaiera Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrari (bideoak I)

2019/10/08

"Saregintzan" lelopean egin da 2019ko Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII Mundu-Batzarra Urriaren 4an goizean Gasteizen hurrenez-hurren Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzan eta Eusko Legebiltzarrean eginiko bi ekitaldik ezarri diete amaiera Kanpoan diren Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrareko saioei. Albiste honetara, Lehendakaritzako bideoa bildu dizuegu, bertan hitza hartu zutelarik Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk, ...

Gehiago irakurri...


Zenbait euskal etxek bat egin dute Dantzari Eguna Rosarioko Zazpirak Bat-en ospatzen, Danborrada Tailerra ere barne

2019/10/08

Dantzarien Eguna Rosarioko Zazpirak Baten Zazpirak Bat Euskal Etxeak Dantzari Eguna ospatzeko prestatutako programak dozena erdi bat euskal etxetako kideak bildu zituen Rosariora, bertako dantzariek --Gaztedi Zutik taldea-- eta Danborrada Taldeak elkarrekin landutako ahaleginean. Deia iraileko azken astebururako egin zen --hilaren 28 eta 29rako, larunbat eta igandea-- eta muinean Danborrada Tailer bat eta urteroko San Migel egunerko erromeria-Dantzari ...

Gehiago irakurri...


Atxaga Katedrak euskal kulturak elkarbizitzari eginiko ekarpena aztertuko du aste honetan New Yorkeko CUNY unibertsitatean

2019/10/07

Annabel Martin irakasleak hitzaldia eskainiko du datorren ostiralean CUNYko Bernardo Atxaga Katedraren baitan (arg. CanalEuropa.eu) Aste honetan zehar, urriaren 7tik 11ra, burutuko da New Yorken Bernardo Atxaga Katedraren urteroko programa akademikoa City University of New York (CUNY) unibertsitatean. Aurtengoan, "bakegintza eta elkarbizitzari euskal kultura eta literatura lanek prozesu berritzaileen bidez eginiko ekarpenean" jarriko du arreta, eta Annabel Martínek, Dartmouth Collegeko irakasle eta Espainiako kultura ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako Unión Vascak 2019ko "120 urte" Euskal Aste Nazionalaren egitaraua zabaldu du, azaroaren 2tik 10era

2019/10/07

Bahia Blancako Euskal Etxeak adierazi berria du aurten azaroaren 2tik 10era garatuko den Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egitaraua. Urtero ohi bezala, elkarretaratzea bi asteburuz luzatuko da luzatuko da, nahiz eta ekitaldi nagusiak bigarrenean izan. Horrek esan nahi du euskal etxeetako ordezkaritza gehienak eta oro har publikoa eta gonbidatuak hein handi batean bigarren asteko asteburua hurreratzen ...

Gehiago irakurri...


Euskal Aste Nazionala 2019: txostenak aurkeztera gonbidatu dituzte Euskal Etxeetako Liburutegi arduradunak

2019/10/07

120 urte bete ditu aurten Bahia Blancako Unión Vasca Euskal Etxeak. 2019ko Euskal Astearen logoa Urtero, Euskal Aste Nazionalaren baitan, Argentinako Euskal Etxeetako Liburutegietako arduradun eta kudeatzaileek elkarren arteko bilera egin ohi dute. Aurten, Bahiako Barandiaran Liburutegiak azaroaren 9rako, goizeko 10etan luzatu die biltzeko deia Euskal Liburutegietako liburuzain eta ordezkariei, aldi berean txostenak aurkeztera ere gonbidatuz. Hala egin nahi duten lagunei, gaia eta iraupena ...

Gehiago irakurri...


Kaliforniako euskaldunei buruzko erakusketa zabaldu zen atzo Bilbon; VII Mundu-Batzarra gaur bukatuko da Gasteizen

2019/10/04

Erakusketak ibilbidea egingo du Euskal Herrian, Kalñifornia eta Ameriketara abiatu aurretik Azkenaurreko eguna atzo, Bilboko Euskalduna jauregian egiten ari den Euskal Gizataldeen VII. Mundu-Batzarrean, eta gogoeta eta lan-saioekin batera, inaugurazioa hiriko Euskal Museoan, Kaliforniako euskaldunek estatu honen historian izan duten partaidetza aberatsaz. Gaur Gasteizko Lehendakaritzan, Mundu-Batzarraren amaiera ekitaldia, Urkullu lehendakaria buru, eta Omenaldia, Eusko Legebiltzarrean, Jaurlaritzaren ...

Gehiago irakurri...


'Oreina' Mexikon estreinatu eta zuzendari Koldo Almandoz-i sail berezi bat eskaini dio Back Canvas Zinemaldiak

2019/10/04

Mexiko Hiriko zinemaldiak fokoa eskain dio Koldo Almandoz zinemagile donostiarrari Zinegile donostiarraren azken filmak, Oreina, urriaren 1tik 8ra egingo den nazioarteako Black Canvas zinemaldian izango du estreinaldia Mexikon. Estreinaldi horrekin batera, zine garaikideari eskainitako jaialdi honek "Koldo Almandozen lanari fokua" eskainiko dio sail berezi batean. Bere bi film luzeak, Oreina 2018, Sîpo Phantasma 2016 eta bere film laburren ...

Gehiago irakurri...


General Villegas: Euskal Etxearen baitan sortzen ari den dantza taldearen emanaldia eta Euskal Sagardoaren festa

2019/10/04

Gral. Villegasko Euskal Etxeak Sagardo Jaia Villegasko Euskaldunak Euskal Etxeak udaberriaren hasiera ospatu zuen irailaren 21ean I. Sagardo Jaiarekin. Festan sagardotegi tradizioko Euskal Herriko janari eta edari tipikoak eskaini zizkien euskal elkarteak gonbidatuei, eta bildutakoek Txapela euskal argentinar sagardo naturala nahi adina edan ahal izan zuten kupela txikitik. Jaia, une aproposa izan zen, gainera, Etxean sortzen ari den dantza taldea ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia