2019/10/17

Joan den larunbatean egin du Urdaiazpikoaren Jaiaren 11. edizioa Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxeak. Eta nahiz eta egin aurretik antolatzaileek zalantzak izan zituzten festa egin ala ez, azkenean aurrera esan eta ekin zioten. “Argentinan daukagun krisi ekonomikoarekin ez geunden oso ziur… baina bistan da hamar urte pasa eta gero Jaia errotuta dagoela herrian ...
Gehiago irakurri...
2019/10/17

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza sailburuaren proposamenez, joan den astearteko bere azkeneko bileran onartu du 2019-2020 ikasturtean Oxford-eko Unibertsitateko St Antony`s Collegen egonaldia egingo duten ikertzaile bisitarientzat dirulaguntzak deitzen duen agindua. Diru-laguntza 50.284 eurokoa izango da eta 2007an Hezkuntza Sailak eta Oxford-eko Unibertsitateak Basque Visiting Fellow ...
Gehiago irakurri...
2019/10/17

Atzo, urriaren 16an, 20 urte bete zituen Buenos Aires probintziako Tres Arroyosen, hiriko Hiru Erreka Euskal Etxeak eta ospatu ere, larunbateraino luzatuko den programa batekin hasi zen ospatzen. Udalak ere bat egin nahi izan zuen hiriko euskaldunen eta Euskal Etxearen pozarekin eta egun osoan zehar, ikurriña mastan euki zuen jarrita Tres Arroyosko Euskal Enparantzan, nazioko, probintziako eta ...
Gehiago irakurri...
2019/10/16

Bartzelonako Euskal Etxeak agiria plazaratu du sare sozialen bitartez adieraziz datozen egunetarako Katalunian iragarrita dauden mobilizazioen karietara EH Sona jaialdiak urriaren 18an eta 19an egitaraututa zeuzkan kontzertuak bertan behera uztea erabaki duela. "Katalunian datozen egunetarako aurreikusten diren mobilizazio egunak direla eta, urriaren 18 eta 19rako programatuta genituen EH Sona 19ko kontzertuak ...
Gehiago irakurri...
2019/10/16

Frantzian lanean ari den profesionala zara eta gustatuko litzaizuke Euskadiko proiektuetan sartu edota bertara itzultzea? Edo gogoko zenuke euskal proiektuekin harremandu, zure arloko lagunekin bildu eta informazioa trukatzea, eta Bizkaiak eta Euskadik bizi duten egoera sozioekonomiko eta zientifiko-teknologikoaren berri eguneratua izatea, talentuaren mugikortasuna hizpide, gaikako tailerretan parte ...
Gehiago irakurri...
2019/10/16

Beste urte batez ireki dizkio ateak euskal kulturari Paranako '3 de Febrero' Antzokiak eta 2009 urtetik egiten ari den bezala, Euskal Dantza Jaialdia antolatu zuen bertan hiriko Urrundik Euskal Argentinar Elkarteak. Ikuskizunean dantza errepertorio zabala eskaini zuten elkarteko adin guztietako dantzariek, dantzatuz ‘Makil dantza’, ‘Plazara’, ‘Bralea’, ...
Gehiago irakurri...
2019/10/15

Euskara eta euskal kulturaren ezagutza ari da bultzatzen Mexikon Euskaraldia.mx ekimena; hari horri tiraka Mexiko Hiriko Etxepare Euskal Institutuko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura irakurle Haizea Elizondo Gorroñok literatura arloko bi hitzorduren berri pasatu digu. Bat liburu-aurkezpena, gaur asteartez, Danele Sarriugarteren 'Erraiak'en espainolezko bertsioaren argitalpena, ...
Gehiago irakurri...
2019/10/15

London Basque Society Euskal Elkarteak bazkide berriak erakartzeko urtero egiten duen kanpaina abiarazi du. Inguruan bizi baza edo euskal etxearen ekintzak sostengatu nahi badituzu, Londresen euskalgintzan lanean dabilen elkarte honen esker ona jasoko duzu; izan ere ingeles hiriburuko euskal norbanako eta familiei euskara eta euskal kulturarekiko harremana erraztu eta sustatzea eta Londresen Euskal Herriaren ...
Gehiago irakurri...
2019/10/15

Ipar Patagonian, Rio Negro ibaiaren ertzean dagoen Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Euskal Etxeak txikiei begirako ekintza batez ekin zion urriko lehenengo asteburuari. ‘Euskal Kermesa’ ekitaldian, jolasek, herri kirolek eta zozketek osatu zuten bertako Lagun Onak Dantza Taldeak prestatutako programa. Saioa Euskal Etxearen egoitza aurrean egin zen eta haurren musika egiten duen ...
Gehiago irakurri...
2019/10/14

Zortzigarren Probintziari buruzko editorial batekin --'La Octava Provincia' du izena--, Diasporaren aldarrikapena eginez eta irailaren 8an mundu osoko euskal etxe eta komunitateek ospatu zuten Diasporaren Eguna ere aipatuz kaleratu da Eguzkia, La Platako Euzko Etxeko 'Eguzkia' hiruhilabetekariaren 2019ko hirugarren zenbakia, aurtengo irailari dagokiona.
Gehiago irakurri...