2019/10/25

Hiriko Gure Txoko Euskal Etxeak antolatzen duen urteroko euskal agerpen hau joan den asteburuan egin zen Valladoliden, aurtengoan euskal elkarteak 36 urte betetzen dituela. Saioak larunbatean hasi ziren, arratsaldeko seietan Valladolideko Katedralean egindako meza batekin, bertan Gure Txokoko Abesbatza kantari, Javier Frontela maisuaren gidaritzapean.
Gehiago irakurri...
2019/10/25

Orotara 24 bidaiariko espedizioa izango da Nafarroa Behetik abiatuko dena, Ipar Euskal Herria eta Hegoalde Konoko euskal emigrazioaren arteko harremanak sustatzea eta oro har "gure diasporaren --bereziki Iparrarralde aldekoaren-- ezagutza ikertu, suspertu eta hedatzea" helburu duen Euskal Argentina elkartea antolatzaile. Elkarteak bi urtero antolatu ohi ditu azken urteotan bere kide eta lagunen ...
Gehiago irakurri...
2019/10/25

Iaz elkarretaratzea arrakastaz berreskuratu ostean, Río Negro probintzia patagoniarreko General Roca hiriak bigarren urtez segidan ekingo dio aurten Gizataldeen Festa antolatzeari, azaroaren 2an, edizio honetan Italia Unida elkartearen egoitza, instalazio eta inguruan, antolatzaile iazko sei gizatalde berak, esan naho baita italiarrak, euskaldunak, israeldarrak, txiletarrak, espainiarrak eta ...
Gehiago irakurri...
2019/10/24

Ilusioz beteriko berria Kalifornatik datorkiguna, bi gazte euskal kaliforniar esposatu baitira joan den igandean Burlingamen, Fred eta Danielle, euskal lagunez inguraturik, eta euskal molde xaharreko ezteiak eginez, San Frantziskoaldeko bi familiak bildurik. Bertan egon zirenek egun ederra eta berezia pasa zutela esan digute, eta ezkontzafen ondotik giroa aparta izan zela, euskaldunen ohiko ...
Gehiago irakurri...
2019/10/24

Duela pare bat aste ari gara iragartzen gure agenda atalean, baina eguna hurbilago dela albiste nagusi moduan ere atera nahi izan dugu. Izan ere, San Frantziskoko Gure Euskal Etxea (Basque Cultural Center), euskaldunen eta euskal kulturaz gose direnen biltoki bilakatuko da datorren larunbatean, bi urtean behin BEOk (Basque Educational Organization) antolatzen duen egun osoko kultura eta ikaskuntza hitzordua ...
Gehiago irakurri...
2019/10/24

'Eskorgako Euskalduna' ezizenarekin ezaguna den Guillermo Larreguiren istorioa kontatzen du 'Odaluza Vasca'k eta 'Teatrotren II' taldeak estreinatu du urri hasieran Argentinako Rosarion. Obrak, Larreguik 1935ean Patagonia puntako Santa Cruz probintzian hasi eta 20 mila kilometro baino gehiago oinez bere eskorga famatua eskuetan ibiltzera eraman zituen bidaiak ...
Gehiago irakurri...
2019/10/23

Argi gera bedi ez euskaraz, ezta beste edozein hizkuntzan ere itzulpen automatiko perfektorik ez dagoela eta ezerk ez duela --oraingoz behintzat-- gizakiak eginiko lana ordezkatuko. Urrats handia izanik, orain arteko itzultzaile automatikoak (euskara-gaztelania, gaztelania-euskara) laguntzaile izan zitezkeen, baina ez zuten inondik inora inguruko beste hizkuntzen maila bera lortzen. Orain, ordea, akatsak ...
Gehiago irakurri...
2019/10/23

2016an izandako eskarmentu paregabea errepikatzeko asmoz, Patxi Perez dantzari lapurtarrak berriro ere bisitatuko du Argentina, Patxi eta Konpania bere taldearekin. Bira azaroaren 1ean hasiko dute eta aurkezpen nagusiak Bahia Blanca hirian egingo den Euskal Aste Nazionalean izango dira. Euskal argentinar festa handienean, erromeriak animatzeaz gain, Dantza Tailerrak ere eskainiko dituzte artista europarrek ...
Gehiago irakurri...
2019/10/23

Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu zituen atzo Gasteizen egindako Gobernu-Kontseiluan, biak Argentinakoak: Patagonian, Neuquen hiri eta probintzian, “Asociación Civil Baskos de la Confluencia" (Konfluentziako Euskaldunak Hiritar Elkartea), eta Santa Fe probintzian, Roldango "Centro Vasco Euskel Biotza" (Euskel Biotza Euskal Etxea). Bi elkarteak, bakoitza bere eremu ...
Gehiago irakurri...
2019/10/22

Inguruan, hiri-altzariak aurretik ere erasotu izan dituzte eta kasu honetan Corpuseko Eusko Etxeak, bolondresen lanez, Valeria Garibotti artista plastikoa koordinatzaile euskal elkarteko kideekin antolatutako tailer baten emaitza zen arte-lan alegorikoa, euskal eta bertako jesuitiko-guarani eraginen isla zena, grafitiekin kaltetu dute. Lanean grafitiak idatzi dituzte eta hausturaren bat ere badu erliebezko ...
Gehiago irakurri...