euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Pedro Arana Urionabarrenecheak ‘Txalaparta, cosas de vascos’ bere liburua aurkeztu du Cipollettiko Liburu Azokan

2019/11/07

Liburua aurkezteko, lana inspiratu zuten bere gurasoen historia kontatu zuen Pedro Arana Urionabarrenechea (argazkia EE) Bertako bazkide eta laguna den Pedro Arana Urionabarrenechea lagundu zuen Baskos de la Confluencia Euskal Etxeak joan den urriaren 9an ‘Txalaparta, cosas de vascos’ liburuaren aurkezpenean. Rio Negro probintziako Cipolletti herriko Liburu Azokaren XVII. edizioan aurkeztu zuen lana egileak, Udaleko Kultur Zuzendaritzak gonbidaturik. Jende ugari bildu zen ekintzara, euskal etxeko kideak zein publiko ...

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Nafar Etxeak Patxi eta Konpania taldearen erritmora ospatu du bere 124. Urteurrena

2019/11/06

Buenos Airesko Nafar Etxearen 124. urteurren jaia Oso egitarau zabala prestatu du Buenos Aires hiriburuko Nafar Etxeak bere urtebetetzea ospatzeko; baina zalantzarik gabe proposamen ezohikoena Iparraldeko Patxi eta Konpania taldearen partaidetza izan da. Patxi Perezekin batera, Jimmy Arrabitek, Panpi Gerardek eta Txomin Etcheversek osatutzen duten laukoteak bi ekitalditan hartu zuen parte. Azaroaren 1ean, ostiralean, Dantza Piko eskaini zuten Nafar ...

Gehiago irakurri...


Salliqueló-ko Eusko Deya Euskal Etxeak herriko Liburu Azokan hartu zuen parte kultur stand batekin

2019/11/06

2019ko Liburu Azoka Urriaren 23tik 25era luzatu zen Salliqueló-ko Liburu Azokaren 6. edizioa, ‘Miguel de Cervantes Saavedra’ Kultur Gunea antolatzaile. Liburuen aurkezpenez gain, beste hainbat kultur ekintza egin ziren Kultur Guneko erabilera anitzeko aretoan, tartean tailerrak, txotxongilo ikuskizunak eta musika saioak, batzuk aipatzearren. Antolatzaileek gonbidaturik, euskal standa muntatu zuen Azokan Eusko Deya ...

Gehiago irakurri...


EH Bilduko Jasone Agirre legebiltzarkideak hitzaldia eskainiko du bihar Buenos Airesko Euskaltzaleak-en

2019/11/05

Jasone Agirre (bigarrena, eserita, ezkerretik hasita) atzo La Platako Euzko Etxeko Zuzendaritza Batzordeko kideekin Argentinara hasi berria duen bisitaren baitan Argentinako hiriburuko Euskaltzaleak Euskaltegiko kide eta lagunekin bilduko da bihar EH Bilduko Diasporarako idazkari eta legebiltzarkidea den Jasone Agirre. Euskaltegian ‘Espainiako Erresumaren eta Kataluniako eta Euskal Herriko determinazio mugimenduen egoera politikoa’ izenburuko hitzaldia emango du, iluntzeko 7:30etan, Bernardo de Irigoyen 826 ...

Gehiago irakurri...


Meggan Laxalt egile duen "Lekuak, the Basque Places of Boise, Idaho" erakusketa zabalik da BSUko Albertsons Liburutegian

2019/11/05

Urtarrilaren 6a arte egongo da ikusgai Meggan Laxalt-en erakusketa. Irudian, egilea Boiseko Euskal Museoaren aurrean, artxiboko irudi batean Erakusketak Meggan Laxalt Mackey-k idatzitako izen bereko liburua dauka ardatz, Nevada-Reno Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitaletxeak iaz argitara emana. Ekimenari lotua, liburu eta erakusketaren egileak hitzaldia emango du azaroaren 14an, osteguna, Liburutegiko bigarren solairuko Frank Church Aretoan, lanaren argitaratze prozesuari buruz (Lekuak, Idahoko euskal tokiak).

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Gure Echea Klubak 2020ko Udalekuan parte hartzeko izena emateko epea ireki du

2019/11/05

Aurreko urteetako Udalekuetako argazkiak Hiriburuaren bihotzean –Kongresu Nazionaletik kale gutxitara– dagoen Gure Echea (sic) Klubak gonbitea luzatu du aurten ere, udako bere ekimenetan parte hartzeko. Udalekua, abenduaren 16an hasi eta 2020ko otsailaren 14an bukatuko da eta 5 eta 12 urte arteko neska-mutilei dago zuzenduta. Haurrak hiru taldetan banatuko dira adinaren arabera, eta Klubeko toki ezberdinetan --tartean igerrleku ...

Gehiago irakurri...


Hainbat aditu partaide, gaur hasiko da Donostian Erbestea eta Humanitateak XVI. Nazioarteko Batzarra

2019/11/04

XVI. Nazioarteko Batzarra: "Erbestea eta Humanitateak, Kulturaren bideak, 80 urte beranduago" Gaurtik osteguna bitartean, azaroaren 4tik 7ra, erbesteari buruzko XVI. Nazioarteko Batzarra egingo da Donostian "Erbestea eta Humanitateak" izenburupean. Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldean egingo da Gipuzkoako Foru Aldundiaren Areto Nagusian eta saioak, bihar goizetik aurrera, Euskal Herriko Unibertsitateko Karlos Santamaria Liburutegian. Gai anitzak landuko dira, irakaskuntza, pedagogia, ...

Gehiago irakurri...


Udal hauteskundeak bihar Boise, Idahon: Dave Bieter alkate euskalduna laugarren aldiz lehian agintaldiari eusteko

2019/11/04

Dave Bieterren hauteskunde webguneko irudia Bihar, azaroaren 5a, egun garrantzitsua du du Boiseko Dave Bieter (Boise, 1959) alkateak. Biharko hauteskundeetan laugarren aldiz lehiatuko da bere alkate postuari eutsi eta beste lau urtez Bizkaiko Gernikarekin hiri senidetua den Boiseko alkate segitzeko. Alderdi Demokratako kide, 2004tik hona da Dave Bieter 230.000 bat biztanle dituen bere jaioterriko lehenengo agintari. Azkeneko hauteskundeetan, ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak eta Argentinako Conicet-ek ‘Amale Artetxe’ Euskal Katedra inauguratu dute Buenos Airesen

2019/11/04

‘Amale Artetxe’ Katedra inaugurazioa urriaren 31ean iluntzean Buenos Airesko San Martin Kultur Gunean Katedra elkarlanean sortu dute Etxepare Euskal Institutuak eta Argentinako CONICET (Consejo Nacional de Investigaciones Científicas y Técnicas) erakundeak. Inaugurazio ekitaldia joan den ostiral iluntzean egin zen hiriburu argentinarreko San Martin Kultur Gunean, Etxepareko Irene Larraza zuzendaria partaide. Hitza hartu zuten bertan Larrazak berak eta Conicet-eko Historia ...

Gehiago irakurri...


Irene Larraza Etxepare Institutuko zuzendariak hitzaldia eskaini du La Platako Unibertsitateko Euskal Irakurletzan

2019/11/04

Irene Larraza hitzaldia ematen joan den ostiralean eguneko orduetan La Platako Unibertsitate Nazionalean Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larrazak La Platako Unibertsitate Nazionala (UNLP) bisitatu zuen joan den ostiralean, azaroaren 1ean. Buenos Aires probintziako hiriburura egiten duen bere lehenengo bisitan hitzaldia eskaini zuen Unibertsitatean 2007tik funtzionatzen duen Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzako kide eta lagunen aurrean, Institutuak euskara eta euskal kultura sustatu eta ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia