euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ikasle eta ikasle ohiek dantzari Llavallolgo Euskal Echea Institutuko 2019ko Euskal Jaian (bideo ikusgarria)

2019/11/21

Llavallolgo Euskal Echea Eskolako 2019ko Euskal Jaia Bi zatitan banatu zen aurten ere ospakizuna. Festari hasiera emateko, zeremoniako banderak sartu ziren kirol zelaietan eta horren ostean, ereserkiak abestu zituen publikoak, bedeinkazioa jaso eta omenaldia egin zien Eskolak jardunbide luzeko bere irakasleei. Protokolozko ekintzak bukaturik, dantzari eta kirolariak izan ziren protagonista agintarien eta publikoaren aurrean, tartean Euskal Echea Eskolako ...

Gehiago irakurri...


Pilartxo Lizeaga, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarriren ama hil da: datozen bi egunetan ez da buletina plazaratuko

2019/11/19

Pilartxo Lizeaga aurten bertan Donostiako Loiola auzoko Kristobaldegi ondoan Duela oso ordu gutxi, astelehenean, azaroaren 18 gauean hil da Donostian Pilartxo Lizeaga Pellejero, EuskalKultura.eus-eko zuzendari Joseba Etxarri Lizeagaren ama. 87 urte zeuzkan eta azkeneko 15 bat urteak Alzheimer gaisotasuna arerio eman zituen, bere betiko etxean, familiaren amodioa lagun eta babesle. Oso kantuzalea zen eta joan den ostiralean eman zituen bere azkeneko kantuak, ondoren gaur amaiera izan ...

Gehiago irakurri...


Zatoz eta parte hartu datorren larunbatean Bruselako Euskal Etxearen Batzar Orokor eta 'Txoko'an

2019/11/18

Bruselako Euskal Etxeko kideak kantari, abesbatza ere badauka BEEk, 'Txalaparta' izenekoa Urteko Batzar Orokorra egingo du datorren larunbatean Bruselako Euskal Etxeak. Karia horretara, deia luzatu die Belgika osoan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei bertaratu eta bakoitzak nahi edo ahal duen gisan lankide izan daitezen. Elkarteak haur eta familientzat zein helduentzat garatzen ditu ekimenak, tartean Olentzero, euskara eta dantza ikastaroak, mus ikastaro eta lehiaketak, sagardotegi ...

Gehiago irakurri...


33. Nafar Astea Parisen: Ana Ollo kontseilariak Uriz Pi ahizpak aldarrikatu ditu askatasunaren eta emakumeen eskubideen defendatzaile

2019/11/18

Joan den larunbatean hasi eta datorren larunbatean bukatuko da Parisen, frantses hiriburuko 'Navarra Siempre' elkarteak  APFEEF (Asociación de Padres de Familias Españolas en Francia) elkartearen eskutik antolatutako '33. Nafarroako Kultura Astea Parisen' ekitaldia. Larunbatean bertan, Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko Harremanetako sailburu Ana ...

Gehiago irakurri...


Aurrera darrai EH Sona 2019k: gaur Eskean Kristo eta Barcelona Rock Orchestra eta datorren astean Zea Mays

2019/11/15

Kartel eta data berriak Irail bukaeran hasi ziren Bartzelonan 2019ko Euskal Herria Sona musika jaialdiko kontzertuak eta urrian, Katalunia bizitzen ari den egoerak bultzatuta eten egin ziren saioak. Ekitaldiko antolatzaile den Bartzelonako Euskal Etxeak oharra atera zuen hau guztia azalduz eta bere sostengua adieraziz elkarrizketa bidezko irtenbideei. Geroztik, bertan  behera utzitako kontzertuei data berria ipini eta ...

Gehiago irakurri...


Gure Mendietakoak Euskal Etxea: "Euskal Erregina berria Kolonbian, María Fernanda Aristizabal Urrea"

2019/11/15

Maria Fernanda Aristizabal Urrea Gure Mendietakoak Euskal Etxeko lehendakariak, Oscar Urrea Aristizabalek, idatzi digunez, "Gure Kolonbiako Erregina berria, nire lehengusina Maria Fernanda Aristizábal Urrea" aukeratu dute asteburu honetan. Quindío eskualdeko ordezkaria, miss berria, 22 urtekoa, Komunikazio Sozialeko ikaslea da Luis Amigo Unibertsitate Katolikoan, eta Kolonbiara XVII. mendean iritsitako Hernaniko (Gipuzkoa) ...

Gehiago irakurri...


Bahia Blancako 2019ko Euskal Aste Nazionalaz Baionako HERRIA astekariko lagunek argitaratu duten kronika

2019/11/15

EuskalKultura.eus-en argitalpen ahaidea da Baionako HERRIA astekaria, eta bi argitalpenen artean garatzen dugun lankidetzari esker, bere zenbaki guztietan argitaratzen du astekariak gure Diasporari eskainitako kronika, eta bere leku hauta batean egiten du, argazki koloredunez eta zenbakiaren azkeneko orrialdean, orri bisitatuenetako batean alegia. Halaxe egin du aste honetan ere, joan den igandean Bahia Blancan bukatu den 2019 Euskal Argentinar Aste Nazionala hizpide. Hona Joseba Etxarrik sinatzen duen artikulua.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Nafar Etxeko dantzariek hiriko Kolektibitateen Topaketako agertoki nagusian dantzatuko dute larunbatean

2019/11/14

Rosarioko Nafar Etxeko dantzariak Kolektibitateen Topaketaren desfilean Azaroaren 8tik 17ra luzatuko da aurten Rosarioko Gizataldeen Festa eta Nafar Etxeko dantza taldearen emanaldi garrantzitsuena datorren larunbatean (gaueko 9:25etan) izango bada ere, jaialdiaren lehenengo egunetik ari dira Etxeko lagunak euren standean lan eta lan. Izan ere, Nafar Etxearen standean, proposamen gastronomikoak daude, tartean tortila pintxoak, txibierroak eta paella; kultur informazioa eta arte ...

Gehiago irakurri...


Gure Txokoa Euskal Etxeak partaidetza berezia izan zuen Cordobako 10 kateko ‘A todo Reality’ telesaioan (ikus saioa)

2019/11/13

Gure Txokoa ‘A todo Reality’ telesaioan Alejo Martin Gure Txokoa-ko lehendakariak, Juan Antonio Bengoechea kide historikoak eta Ailin Quiroga dantzariak ordezkatu zuten Euskal Etxea kate cordobatarrak egunero emititzen duen ‘A todo Reality’ izeneko telesaioan. Programan zehar aurten 65 urte betetzen ari den Euskal Etxearen ekintzen berri emateaz gain, Euskal Herriko kulturari buruzko datu batzuk azaldu zituzten eta itsaski kazola bat eta ...

Gehiago irakurri...


Euskal Astea 2019: Bahia Blancako Euskal Etxearen 120 urteko ibilbidea ospagai, ekitaldien irudi kronika (II)

2019/11/13

Abesbatzen ostiraleko Topaketaren aurretik Telmo Esnalen Dantza filma eman zuten Shopping-en, zuzendaria eta Oier Otamendi partaide Ostegunean, kanpotik hurreratzen hasitako eta hirian bizi diren euskaldunen artean Unión Vascaren egoitzan sortutako giroaz gain, Rivadavia Liburutegiko auditoriumean Oñatitik (Gipuzkoa) etorritako Oñati Ganbara Abesbatzaren kontzertua behar da azpimarratu, asteburuari begira motorrak berotzen hasteko bidean. Talde oñatiarrari ongietorria emateko, Bahia Blancako Emsamble Lírico ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia