euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urdinez margotu berria, Necocheako Euzko Etxeko trinketea Nazioarteko II. Emakume Txapelketako egoitza izango

2019/12/05

Honako itxura agertzen du Necocheako Euzko Etxeko trinketeak urdinez margotuta (arg. TSN Necochea) Necochea eta bertako Euzko Etxea izango dira gaur ostegunetik hasi eta datorren igandera bitartean Trinketeko Nazioarteko II. Emakume Txapelketako egoitza, pilota goma motan. Doaniko sarrera izango duten saioetan Argentina bertako eta Txile, Uruguai, Peru eta Espainia eta Frantziako ordezkariek hartuko dute parte, antolatzaileek adierazi dutenez.

Gehiago irakurri...


Jose C. Pazeko Toki Eder Euskal Etxeak ‘Nuestra identidad’ bere liburu berria aurkeztuko du larunbatean

2019/12/05

‘Nuestra identidad’ liburuaren aurkezpena Oso berri on batekin itxiko du urtea Buenos Aires probintziako Toki Eder Euskal Etxeak. 2017an María del Pilar Uribeondo y Ruiz-ek idatzitako ‘Euskaldunak y retoños en Toki Eder’ liburuak izandako harrera onak bultzatuta, bere bigarren liburua argitaratu du Toki Ederrek. María del Pilar Uribeondo bera koordinatzaile eta biltzaile, ‘Nuestra identidad’ ...

Gehiago irakurri...


Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu

2019/12/05

16 urtez Boiseko alkate izan den Dave Bieter bokatzen hauteskundeen lehenengo itzulian Azken lau agintaldietan Boiseko alkate izan den Dave Bieter euskaldunak hauteskundeak galdu ditu aste honetan, bozketen bigarren itzulian, abenduaren 3an, bere aurkari Lauren McLean-ek bozken %65,5a lortu baitu, Bieter-ek berak eskuratutako %34,5aren kontra, aurreneko itzulian erdietsitako aldea eta emaitzak erabat sendotu eta finkatuz. McLean Boise hiriak izango duen lehenengo emakume alkate hautetsia izango ...

Gehiago irakurri...


Dei garrantzitsua: Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldeak laguntza behar du finalaurreko nazionaletara bidaiatu ahal izateko

2019/12/04

Euzko Etxeko Itsuen Futbol Taldea Txapelketa Nazionalean. Azaroaren 24ko partidak Euzko Etxeak antolatu zituen Berri onak ditu La Platako Euzko Etxearen ordezkari den Itsuen Futbol Taldeak; izan ere oso urte ona izan du eta 2019ko Txapelketa Nazionaleko Zilarrezko Kopako finalaurrekoetara iritsi da. Partidak datorren astean, Santiago del Estero probintziako La Banda hirian izango dira, abenduaren 14an, eta Santiago bertako ‘Los Leones’ eta Salta probintziako ‘Popeye’ eta ‘FANS ...

Gehiago irakurri...


Euskararen Eguna da gaur eta munduko EE eta unibertsitateetan ari dira ospatzen "Bide berriak, modu berriak" lelopean

2019/12/03

2019ko Euskararen Nazioarteko Eguna San Frantzisko Xabier eguna da gaur, abenduaren 3a, Nafarroako Eguna eta ENE, Euskararen Nazioarteko Eguna. Gure Diasporari loturiko eguna izan da eta segitzen du izaten hein handi batean ENE eta Euskal Herrian ezezik, mundu osoko euskal etxe eta komunitateetan ospatzen da, baita Etxepare Euskal Institutuak nazioartean barreiaturik dituen hamaika unibertsitate eta irakurlegotan ere (Etxepare eta ...

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua: mundu osoko unibertsitate eta irakurletzak bat egiten Euskararen Nazioarteko Egunarekin

2019/12/03

Mexikoko UNAMeko Euskara eta Euskal Kultura Irakurletzak bideo eta antzerkiz ospatuko du gaur ENE, irakurlea, Haizea Elizondo Gorroño Euskal Herriarekin eta euskal etxeen eta munduko euskal komunitateen zirkuitoarekin batera, unibertsitateen esparrua da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) modu berezian ospatzen duen hirugarren zangoa. Etxepare Euskal Institutuak nazioartean dauzkan irakurletzetako gehienek egin dute bat ENErekin eta ez da ahaztu behar aipatzen ari garen sareak Euskara eta Euskal Kultura ikasle diren 1.800 bat ...

Gehiago irakurri...


Julia Gomez Prietoren 400 orrialdetik gorako 'Balmaseda en América' liburua aurkezgai bihar bertako Kultur Etxean

2019/12/03

"Balmaseda en América"k Julia Gómez Prieto historialaria du egile Jaso dugun gonbidapenak azaltzen du, liburuak ehunka balmasedarren presentzia amerikarra biltzen duela, 1492tik XX. mende hastapenera arte. "Epe horretan topatuko ditugu Balmasedan jaiotako deskubridore, soldadu, emigrante, merkatari, nabigatzaile, enpresari, merkatari, funtzionario, zerbitzari, idazkari, erlijioso, abenturazale eta bankariak Mundu Berriaren historia markatzen, eta ...

Gehiago irakurri...


Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan euren Eguberriko Euskal Denda

2019/12/02

Olentzero eta Eguberri Euskal Merkatua Bordaleko Euskal Etxean abenduaren 7 eta 14an Olentzerok eta Bordaleko Euskal Etxeak zabalik izango dute datozen bi larunbatetan, abenduaren 7an eta 14an, euren Eguberriko Euskal Denda hiriburu akitaniarrean, 10:30etik 18:30era. Bertatik EuskalKultura.eus-i adierazten zaionez, "Euskal Herriko artista eta artisauak beren obrak aurkeztera etorriko dira" eta "hori gutxi balitz, Kantuz-eko kideek arratsaldea girotuko dute, Eguberri aurreko ...

Gehiago irakurri...


Bartzelona: Euskal Etxeak musika eta koro-poteoaz, Belatz taldearekin eta karaokez ospatuko du asteburu honetan bere urtebetetzea

2019/11/29

Bartzelonako Euskal Etxeak bere 40/25. urtebetetzea ospatuko du asteburu honetan, asteartean Euskararen Eguna eta 13an Olentzero Euskal asteburu trinkoa datorren hau Bartzelonan, hiriko Euskal Etxeak bere urteurrena ospatuko duenaren karietara. Izan ere 40 urte bete dira Euskal Etxea sortu zela hiriburu kataluniarrean, eta 25 egungo egoitzan lanean hasi zela. Hori guztia ospatzeko programa larunbat honetan hasiko da, eguerdian, 'Koro-poteo' batekin, eta egunean zehar haur eta helduentzako ekimenak gauzatuko dira, tartean ...

Gehiago irakurri...


Olavarriako Gure Etxe Maiteak euskal partaidetza bermatu du aurten ere herriaren urteurren jaialdian

2019/11/29

Gure Etxe Maitea Olavarriaren 152. urteurren jaialdian Sortu zutenetik 152 urte bete ditu Buenos Aires probintziako Olavarriak eta euskal aztarnak izenean ere agerian dituen hiri honetan euskal gizataldea bertako ospakizunetako protagonista izaten da urtero-urtero. 70.000 lagun inguru biltzen dituen festa joan den igandean, azaroaren 24an, egin zen, euskal izena ere baduen Helios Eseverri Parkean. EEko lehendakari Maria Susana Mendizabal buru, sukaldaritza stand ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia