2019/12/13

ENEko 2019ko ospakizunei eskaini genien aurreko artikuluaren ostean, hitzordu eta ospakizun gehiagoren irudi eta albisteak heldu zaizkigu eta eurekin osatu dugu honako emaitzen bigarren artikulu hau. Makina bat izan dira munduan zehar Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako elkarretaratzeak, asko eta asko urte eta ikasturte amaierako eta sasoi honi dagozkion Eguberri eta bestelako ospakizunak ere gogoan ...
Gehiago irakurri...
2019/12/12

Bost urte eta gero berriro ere izango da Macachin herri panpatarra Argentinako Euskal Astearen egoitza. Eta 2015ean gertatu legez, txukun-txukun antolatuko du jaia bertako Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak, ahalik eta jai polit eta jendetsuena helburu. Asmo horrekin, festaren data erabakitzeko aukera ere eman nahi die elkarteak gizatalde euskal-argentinarrari eta oro har parte hartu eta bertaratzeko asmoa ...
Gehiago irakurri...
2019/12/11

Neuquen probintziako ‘Baskos de la Confluencia’ Euskal Etxeak ezohiko ekintza bat jarri zuen martxan urte hasieran, gastronomiaz eta haurrentzat. ‘Taller de Cocineritos’ izeneko Tailerra martxoan abiatu eta abendura arte garatu da, 7 eta 12 urte arteko neska-mutilak partaide. Ikastaroa doakoa izan da eta, Euskal Herriko sukaldaritza abiapuntu, euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/12/11

Berri ugari eta onak Marcos Pazetik. Bertako ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxea euskal gizataldearen ordezkari izan berria da hiriko Etorkinaren Jaian, azaroaren 16tik 18ra, bertako gainerako kolektibitateekin batera eta publiko ugari lagun. Hiru egunetan, plater tipikoak ez ezik, ikuskizunak ere eskaini zituzten immigranteen ondorengoen elkarteek. Euskaldunen kasuan, euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/12/10

Gaur da EiTB Maratoia eta zientoka bertsio iritsi dira azken asteotan EiTBra, urtero bertan sasoi honetan antolatzen den ekimen honekin bat eginez, aurtengoan dirua bilduz haur-minbiziaren kontrako ikerketan laguntzeko, milaka jende dirua emanez, dohaintzak eginez edota ehundaka batzuk animaturik baita ere Itoizen 'Lau teilatu' kanta ezaguna kantatzera eta horren bideoa EiTBra ...
Gehiago irakurri...
2019/12/10

Cuyo eskualde argentinarrean, Mendozako Nafar Etxeak bere kide, irakasle, ikasle, dantzari eta oro har lagunak bildu ditu abenduko lehenengo astean, Erakundearen urteurrena eta San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Eguna ospatzeko. Gonzalo Erice buru duen elkarteak bi egunetan, abenduaren 3 eta 5ean banatu zuen festa: Abenduaren 3an, San Frantzisko Xabierren eta Nafarroaren Egunean, ...
Gehiago irakurri...
2019/12/09

Joan den abenduaren 3tik hona makina bat ekitaldi programatu dituzte mundu osoko hamaika euskal etxe eta unibertsitatek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Batzuk, euskara dakitenak edo ikasten ari direnak tarteko egin dira, hizkuntza praktikatzeko, ikasitakoa erakusteko eta esperientziak partekatzeko; beste batzuk, berriz, euskarari buruz ez dakitenak edo mintzatzen ez ...
Gehiago irakurri...
2019/12/09

Ohikoa ez den ekitaldi baten protagonista izango da gaur astelehena Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxea. Eta harro eta pozik jakinarazi digute euskal elkartetik, ohoretzat hartuta, Udalak Euskal Etxeko areto nagusia aukeratu izana nazio mailan urriaren 27an egin ziren udal hauteskundeetan hautatutako bertako agintari berrien karguratze ekitaldi ofiziala egiteko.
Gehiago irakurri...
2019/12/06

Joan den asteburuan --azaroaren 30tik abenduaren 1era-- egin du ‘Uruguaiko Euskara Ikasleak’ taldeak bere urteroko euskarazko asteburupasa, aurten La Floresta herriko El Hidalgo Kanpalekuan. 5. ediziora iritsi den kanpo ekintza honek oso helburu argiak ditu: “egun osoan euskara praktikatzea, euskarazko hitz berria ikasi eta erabiltzea; eta euskal ohitura eta moldeak ezagutzea ...
Gehiago irakurri...
2019/12/06

Pasa den abuztuan Edinburgon egin zen Literatura Jaialdian, Uxue Alberdi bertsolari eta idazleak ‘Throwing Voices’ izeneko ekintza batean hartu zuen parte, Ciara MacLaverty poeta eskoziar gaelikoarekin eta Rachel Newton harpa-jotzaile gaelikoarekin batera. Ekintzak, poesia musikatuaren bidez, hizkuntza gutxituen aberastasuna azaleratzea zuen ...
Gehiago irakurri...