2019/12/26

Eguberriak edo urte amaierak etxetik kanpo Singapur aldean harrapatzen bazaitu eta Euskal Herriko zaporeak faltan botatzen badituzu, aukera bat izan daiteke bertako Basque Kitchen by Aitor jatetxea bisitatzea. Duela urtebete pasexe zabaldutako leku honek --Aitor Jeronimo Orive sukaldariak askoz eskarmentu zabalagoa dauka oro har eta inguru honetan ere-- San Tomas ikutuko menu berezia eskaintzen du abenduaren ...
Gehiago irakurri...
2019/12/25

Beste urtebete gehiago eta hemen gaude, hemen segitzen dugu geure eguneroko hitzorduari eusten. Eguberri eta urte amaiera data berezi hauetan, gure agiantza eta desio onenak helarazi nahi dizkizuegu irakurle guztioi. Ongi ospatu eta baliatu, ahal izan ezkero, egun hauek, urtean zehar egin gabe utzitakoak egiteko, lagunei deitzeko, urruti edo gaixorik dagoenarekin kontaktatzeko, besarkada zor diogunari besarkatzeko, ...
Gehiago irakurri...
2019/12/24

'Diasporaren Gutunen VII. Literatura-Lehiaketa' antolatu eta bertan parte hartzeko deia egin helarazi digu Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak. Edozeinek har dezake parte eta gutunak euskara batuan edota euskalkiren batean idatziak izan daitezke, gai librea eta bi orrialdeko luzera izango dute gehienez, bi kategoriatan sailkatuta: euskara ikasleena, eta euskara erabiltzaile arruntena. Saria euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/12/24

Proposamenak Buenos Aires probintziako hiru euskal etxeren barruan sortutakoak dira eta ohitura bihurtzen hasiak dira euren elkarte eta komunitateetan ere. Izan ere, urteak daramatzate Arrecifeseko ‘Euskaldunak Denak Bat’eko Mariana Dominek, Chacabucoko ‘Guillermo Larregui’ko Pablo Pavesak eta Saladilloko Itxaropena Euskal Etxeak, Silvina Bordenave partaide, Euskal Herrirako ...
Gehiago irakurri...
2019/12/23

Abenduaren 8an Uruguaiko hiriburuko Haize Hegoak 4 eta 16 urte arteko txiki eta gazteei zuzendutako lehiaketa egin zuen Gabonetako bere postala hautatzeko. Ekimena hasteko, Maite Bengoa lehendakariak “Cuatro hermanos huérfanos”, “Tronco de navidad” eta “Olentzero” ipuinak irakurri zituen eta entzundakoa abiapuntu hartuta postal mordoa margotu zuten neska-mutilek, ...
Gehiago irakurri...
2019/12/23

2017. urtean berpiztu zutenetik, jarritako helburu guztiak joan da betetzen Gral. Belgranoko Euskal Etxea. Testuinguru horretan, eta Hector Carricaburu lehendakariordeak gonbidaturik, urte ezin hobeari azken agurra emateko bildu ziren abenduaren 15ean Zuzendaritza Batzordeko kideak eta euren familiak. zelaian egun-pasa egiteaz gain, datorren urteko proiektuei buruz ere hitz egiteko.
Gehiago irakurri...
2019/12/20

Gauza jakina da, eta batez ere duela pare bat hilabete t'erdi Mundu-Batzarra izan eta gero, Eusko Jaurlaritzak baduela "Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Aholku Batzordea" izena duen organo bat, non munduko euskal etxeek hiru delegatuko ordezkaritza daukaten, izan ere Mundu-Batzarrera bildutako euskal etxe eta herrialdeek hautatua. Lehendakaria buru duen batzorde honen osaketa ...
Gehiago irakurri...
2019/12/20

Euskal Herritik kanpo euskara irakasleak trebatzeko helburua duen programa labealdi berri baterako jarri da martxan eta etorkizun ez oso urrun batean euskal etxeetan irakasle arituko diren 26 lagun bilduko ditu euren lehenengo ikastaro trinkoa egiten urtarrilaren 18tik 25era San Nicolaseko Euzkal Etxean. Ikastaroa oinarrizko mailatik hasiko da eta partaide guztiak Argentinako euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/12/20

Viviana Campettik zuzendutako proiektuaren helburua hiriko kale bat ‘aire zabaleko arte museo’ bihurtzea izan da, honako erakunde eta elkarteen eskutik: probintziako eta udaleko Kultura Zuzendaritza, Arte eta Kultura artekotasunaren Udalbatza, eta Neuquen Handiko Auzoko Batzarra. Hiriko, eskualdeko eta nazioarteko artistek hartu dute parte ekimenean, tartean eta Baskos de la ...
Gehiago irakurri...
2019/12/19

Ikurrina sortu eta finkatu aurretik hasita Ameriketako euskal komunitateetan euskaldunek euren kutlura eta herrialdearen bereizgarri eta adierazle izateko sortu eta erabili zituzten bandera eta sinboloez, eta bertako euskal identitateaz liburua argitaratu du Oscar Alvarez Gila historialari portugaletetarrak "Antes de la Ikurriña: Banderas, símbolos e identidad vasca en ...
Gehiago irakurri...