euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Lauren Necochea Idahoko (AEB) Ordezkarien Ganberako kide berria da, Little gobernadoreak hala izendatua

2019/12/30

Lauren Necochea Idahoko gobernadore Brad Little-k Boiseko Lauren S. Necochea demokrata izendatu du abenduko bigarren hamabostaldian estatuko 'House of Representatives' edo Ordezkarien Ganberako kide izateko 19. barrutiko ordezkari, beste demokrata batek, Mathew Erpelding-ek, hutsik utzitako eserlekua betez, Idahoko legeek honelako kasuetarako ematen dioten botereei jarraiki. Abenduan hasi eta datozen ...

Gehiago irakurri...


Limako Euskal Etxearen Urte Amaierako Afarian Etxeko “hiru tenoreek” euskal betiko kantak eskaini zituzten

2019/12/30

Limako Euskal Etxearen 2019 urte amaierako afaria Abenduaren 21ean ospatu zuen Peruko hiriburuko euskal elkarteak urteko azken ekintza izan zen Gabon Afaria. Berrogei bat lagun bildu ziren Etxearen egoitzako instalazioetan eta ongi etorria emateaz gain, Raul Noblecilla lehendakariak bukatzear dagoen 2019 honen balantzea egin eta datorren urteari begirako proiektuei buruz hitz egin zuen.

Gehiago irakurri...


70. urteurreneko programa afari erraldoi batekin bukatuta, Gabon giroan murgilduta burutu du urtea Tandilgo Gure Etxeak

2019/12/30

Gure Etxearen 70. urteurren afaria Ekintzaz eta emozioz betetako urtea izan da hau Gure Etxe tandildarrarentzat 70 urte bete baititu erakundeak, zazpi hamarkada Euskal Herriko kultura, ohiturak, hizkuntza eta nortasun-izaera zabaltzen. Ekintza ugari egin dituzte urtean zehar urtemuga berezi hau ospatzeko eta programa bereizia bukatuta, Gabonetako programari ere ekin zion elkarteak. Atzo bertan, Oier Plaza zuzendariaren Marijesiak 4:00 ...

Gehiago irakurri...


Aurrenekoz musa 'erakustaldiko kirol' legez bertaratuko da Joko Olinpikoetara, Los Angeles 2028an

2019/12/28

Artxiboko argazkian, Euskal Gizataldeen arteko Mundu Txapelketaren webguneari dagokion irudia (arg. EuskalKultura.eus) Los Angelesen egingo diren 2028 Udako Olinpiar Jokoetako antolatzaileek mus erakustaldiak kirol gisa sartzea erabaki dute. Mr. Pary Acbay eledunak EuskalKultura.eus-i adierazi dionez, neurri honekin lehen aldiz sartuko da karta-joko bat kirol erakustaile izaeraz hitzordu olinpiko batean, nahiz eta bestelako "kirol mentalen" adibideak badauden, hala nola xakea, Sidney 2020n, esaterako, berriro ere ...

Gehiago irakurri...


Estreinua Diasporan: "Marijesiak 4:00" Eguberri dokumental gernikarra bihar pantailaratuko dute Tandilgo Euskal Etxean

2019/12/28

"Marijesiak 4:00, bederatzi gau hotzetan" dokumental gernikarraren Tandileko estreinaldiko kartela Filma bihar igandea, abenduaren 29an, pantailaratuko dute, Tandilgo Euskal Etxeak bere 70. urtemuga ospatzeko urtean zehar antolatzen joan den programari itsatsita. "Marijesiak 4:0" Gernikan aintzinatik gordetzen den Marijesiak izeneko tradizioa hartzen du ardatz eta abenduaren 13an estreinatu berria da Gernikan. Ondotik Bilbon ere eman zen (19an), atzera Gernikan (20an), Foruan (23an), ...

Gehiago irakurri...


Irakurgai dagoeneko sarean Eguzkia aldizkariaren 8. zenbakia, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile

2019/12/27

Sarean dago dagoeneko eskuragai Eguzkia aldizkariaren azkeneko zenbakia, 2019ko abendukoa, La Platako Euzko Etxea ekoizle eta argitaratzaile. Nahi duenak zuzenean irakur dezake ordenagailuko pantailan edo hala nahi badu bertatik jaitsi eta paperean banatu. Zenbakiro bezala, lehenengo orrialdeetan azken hiru hilabeteotan La Platako euskal elkarteak eman dituen berrien errepasoa egiten du kultura, kirola, zinema, ...

Gehiago irakurri...


25 urteko ibilbide aberatsaren ostean, ateak itxiko ditu igande honetan Rosarioko 'Zazpirak Bat' jatetxeak

2019/12/27

Zazpirak Bat Rosarioko jatetxea Datorren igandea, abenduaren 29a, azken eguna izango du zabalik Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxean funtzionatzen duen izen bereko jatetxeak. Aguirre-Soraluce familiaren bozeramaile eta jatetxeko chefa den Itziar Aguirrek eman du berria sare sozialetan, agurra baino gehiago laster arte bat dela esanez. EuskalKultura.eus-ekin hizketan, Aguirrek azaldu du ziklo baten amaiera eta berri baten hasiera ...

Gehiago irakurri...


Euskal zinema eta zapore tipikoak Venado Tuerto hiriko euskal etxe berriaren urte amaierako topaketan

2019/12/27

Venado Tuertoko Euskal Lagunen Etxearen urte amaierako topaketa Hainbat bilera eta kultur ekintza gauzatu ondoren, Euskal Etxearen lehenengo Zuzendaritza Batzordea joan den maiatzean osatu zuen Santa Fe probintziako Venado Tuertoko ‘Euskal Lagunen Etxea’ elkarteak. Eta hori gogoan eta aurten izandako beste lorpenen alde topa egiteko, urte amaierako topa-egitea antolatu zuen Jorgelina Otegui margolaria buru duen euskal etxeak.

Gehiago irakurri...


Argitaratu dira Etxepare Institutuaren Euskal Etxeetako euskara eskoletako 2019-2020 ikasturteko dirulaguntzak

2019/12/26

Guztira 240.994,00 euro banatu ditu Etxepare Institutuak Euskal Etxe eta federazioetan 2019-2020 ikasturtean EHAA-BOPV Buletin Ofizialak argitara eman ditu joan den astelehenean, abenduaren 23ari dagokion zenbakian, Etxepare Euskal Institutuaren Euskal Etxeetako euskara eskoletako 2019-2020 ikasturteko dirulaguntzak. Banatu diren dirulaguntzak 240.994,00 euroko kopurua daukate guztira eta 28 euskal etxe eta federazio onuradunen artean banatu dira, gogoan izanik hauetako batzuk atzean euskara klaseak ematen ...

Gehiago irakurri...


Sara Pagola ordezkariak Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxe bisitatu ditu 2019ari azken agurrak emanez

2019/12/26

Sara Pagola Concordiako euskal gizataldeko lagunekin Urteko azken hilabetea. Abendu hasieran eta Euskararen Nazioarteko Eguna hiriburuko Euskal Echea Eskolako ikasleekin ospatu eta gero, Uruguai Ibaiaren ertzean dauden euskal kolektibitateekin bildu zen Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosurrerako ordezkaria. Argentinako aldean, Concepción del Uruguayko Ibai Txori eta Concordiako Ibaiko Izarra euskal etxeetako kideekin elkartu zen. Eta Uruguaikoan, ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia