euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Donostiara ezezik, Danborradaren burrunba eta hotsak Diasporako hainbat euskal etxeetaraino iritsiko dira

2020/01/20

Argentinako Bahía Blancako Danborrada 2019ko Euskal Astean, Argentina osoko hainbat euskal etxe partaide (arg. EuskalKultura.eus) Urtarrilaren 20a San Sebastian eguna, jakina denez danborrada eguna eta festa nagusi tenorea Donostian. Egun osoan, 00:00etatik 24:00ak arte, milaka eta milaka danborjotzaile ibiliko dira Gipuzkoako hiriburuko kaleetan, gau eta egun, auzo eta barruti guztietan, XIX. mendean bereziki egun honetarako Sarriegi musikagile donostiarrak sortutako aire eta piezak jotzen, ondoko egun eta asteetan Kalderero besta ...

Gehiago irakurri...


Boiseko Ikastola 2020-2021 ikasturterako irakasle baten bila dabil: eskabideak aurkezteko epea, urtarrilaren 15a

2020/01/07

Boiseko ikastola, ezina ekinez egina Boiseko Ikastola 2020-2021 ikasturterako irakasle bila dabil. Eskolaurrerako da, ingelesa ama-hizkuntza daukaten 3 eta 5 urte arteko haurrei eskolak emateko. 2020ko abuztuaren erdialdean hasi eta 2021eko abuztuaren bukaeran amaitzeko da. Interesatuta bazaude edo interesatuta egon daitekeen pertsonaren bat ezagutzen baduzu, gogoratu eskabideak aurkezteko epea urtarrilaren 15a dela (astebete falta ...

Gehiago irakurri...


Urtarrilaren 31era arte!

2020/01/01

2020. urtean sartu berriak gaudela, pozik esan dezakegu berriz ere ailegatu dela gure buletina urte amaiera eta hasiera batera. "Kaskagorrak zarete gero!", esaten zigun joan den 24an EuskalKultura.eus-en adiskide batek, ikusiz urteek aurrera egiten dutela eta hemen segitzen dugula kosta ala kosta irakurleekin daukagun hitzorduari eutsiz. Izan ere tematiak izatea --eta kaskagortasuna/keria-- ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxea prest urtarrileko ekintzetarako: Gizataldeen Azoka eta San Sebastian danborrada eta jaiak

2019/12/31

2018ko San Sebastian Eguna Necochean Hotza, ekaitzak eta haizea dira protagonista azken asteotan Euskal Herrian… baina eguzkia ere azaldu da tarteka... eta gaurko aurreikuspena ez dator txarra... Hego Hemisferioan, berriz, uda sasoia da, opor garai petoa eta, beraz, gizarteak eta honekin batera euskal etxe gehienek ateak itxi eta atseden aste batzuk hartzeko tenorea. Ez guztietan, ordea, Necocheakoan, adibidez --hiria garrantzizko ...

Gehiago irakurri...


Euskaletxeak.eus webguneak bere itxura birmoldatu eta eduki berriak gehituta egingo dio aurre 2020ari

2019/12/31

Euskaletxeak.eus atariak urrats berriak emanez eta bere itxura eraberritu eta eduki berriak emendatuta bere artxibo dagoeneko aberatsei bukatu du 2019. urtea. Batetik, diseinu aldetik hobetuz eta webgunea erakargarriago eta erabilerrazago eginez eman ditu pausoak; eta horrekin batera, 3.073 irudi berri sartuz aberastu du abenduan bere argazki eta irudi artxibo digitala, material hori eskuragarri ipinita orrialdean ...

Gehiago irakurri...


Donostiatik, Iñaki Echeverria komikilari argentinarrak Euskal Herria hartu du inspirazio iturria bere irudi berrientzat

2019/12/31

Iñaki Echeverriaren irudiak Donostiatik Bere arbasoen herrian dabil egun hauetan Buenos Aires probintziako Balcarce hirian jaioa den Iñaki Echeverria ilustratzailea. Eta bertako giroak inspiraturik, Euskal Herriko paisaiak, ohiturak eta eguraldiaren gora beherak ari da irudikatzen artista bere binetetan. Irudiek Echeverriaren arkatzaren trebezia ez ezik, "erabat bertakoa izan gabe, apur bat bertakoa baden" ...

Gehiago irakurri...


Lehendakariaren mezua, azpimarratuz "bategitea"ren garrantzia eta "saregintza" jarrera aldarrikatuz

2019/12/31

Urkullu lehendakaria Gernikako Arbolaren ondoan, euskal herritarrei gaur Euskal Telebistaz zabaldutako mezuan Urtero bezala sasoi honetan Lehendakariak aukera baliatu du mezua helarazteko euskal herritarrei, bertan bizi direnei zein Diasporakoei. Gaur zabaldutako mezuan, "bateratu" kontzeptua azpimarratu eta honen inguruan biltzea proposatu du. Agirre eta Leizaola lehendakariak ekarri ditu gogora eta euren "ezaugarria izan zen desberdintasunen gainetik bateratzeko gaitasuna". "Ezbehar eta ...

Gehiago irakurri...


“Aquellos enormes ojos vascos”, pergaminotar baten maitasun eta desadostasun istorioa Bilboko Aste Nagusian

2019/12/31

Hernan Digilioren 'Aquellos enormes ojos vascos' ipuinaren irudia eta saria Ez dakigu Aquellos enormes ojos vascos (Euskal begi handi haiek) ipuinaren protagonista Pergaminokoa den ala ez baina badakigu egilea hala dela. Eta Pergaminotik bidalitako testuarekin akzesita lortu duela Hernan Digiliok 2019ko Bilboko Aste Nagusiko Zazpigarren Literatura Lehiaketan. Saria Aste Nagusiko Antologian ipuina argitaratzea izan duela eta Bilboko baldosako itxura duen garaikurra.

Gehiago irakurri...


‘Arturo Campion’ Ikasguneak ‘Guregandik’ bere urtekariaren 15. zenbakia kaleratu berri du, 14 testuk osatua

2019/12/31

‘Guregandik’ urtekariaren 15. zenbakiaren azala, 2019 urteari dagokiona Argentinako Laprida herrian egoitza duen Arturo Campion Euskal Ikasguneak bere urtekariaren 2019ko zenbakia eman du argitara azken astean. Nicolas Chaves argitaratzaile, hamalau artikulu ditu aldizkariak, mota, espezialitate eta egile ugari tarteko. “Aniztasun horrek aukera ugari ematen die irakurleei hainbat gaitan sakontzeko”, azaltzen dute argitaldariek.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak argitara eman du Euskal Etxe eta Federazioei zuzendutako 2020ko deialdi nagusia

2019/12/30

Deialdia abenduaren 30eko EHAA buletin ofizialean Eusko Jaurlaritzak argitara eman du gaur abenduaren 30eko EHAA buletin ofizialean "euskal etxe, federazio eta konfederazioentzako dirulaguntzak emateko deialdia", 2020. urteari dagokiona. Deialdiak 902.300 euro banatuko ditu, horietarik 782.300 euro IV. Kapituluari lotuta eta beste 120.000, VII. Kapituluari. Ebazpena 2019ko abenduaren 17koa da --egun horretan onetsi zuen Eusko ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia