euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Cordobako Gerora Elkarteko euskara eta musika taldeek bideo triptiko batez egiten diote aurre itxialdiari (I. atala)

2020/04/06

Geroraren triptikoa Martxoaren 20an ezarri zuten Argentinan derrigorrezko itxialdia. Bi aste pasexeren ostean, satisfazioz begiratzen zaizkie interneten kontaktua eta hurbiltasuna mantentzeko, berriak zabaltzeko, entretenitzeko eta zergatik ez, hain larria den une honetan irriño bat ateratzeko, hainbat kultur erreferente eta erakunde egiten ari diren ahaleginei. Euskal Etxeak ez dira ekimen hauetatik kanpo ...

Gehiago irakurri...


Diasporako kiderik duen herritar talde batek Aberri Eguna etxeetako bakoietatik ospatzeko deia egin du

2020/04/06

Koronabirusak beharturiko itxialdi sasoi honetan, "Euskal Herria batera" izena hartu duen herritar talde batek deia plazaratu du, datorren igandean Aberri Eguna etxeetako bakoietatik ospatzeko, bertan ikurrinak edota Nafarroako banderak ipiniz, abesti bat kantatuz eta horren argazki bat atereaz, ondoren mosaiko erraldoi bat osatzeko. Osasun krisi honetan bizitza galdu dutenak ere ...

Gehiago irakurri...


Trikitixa jotzen du Agustin Trigo Sarraute uruguaitarrak: “Deigarria iruditu zait beti trikia jotzen hasteak erromerietan sortzen duena"

2020/04/06

Agustín Trigo Sarrautte trikitilari uruguaitarra Agustin Trigo Sarrautte Montevideoko Haize Hegoa Euskal Etxeko dantzari eta trikitilaria da. Artista uruguaitar honentzat, hala ere, euskal elkartea bere artea zabaltzeko lekua baino askoz ere gehiago da. Bere historia eta ibilbide pertsonala, izan ere, erabat lotuta dago Euskal Etxeari, bere gurasoak ere dantzariak izan zirelako gaztetan, eta bera Haize Hegoaren altzoan hazitakoa ...

Gehiago irakurri...


Donostiako Orfeoiak elkartasuna eta esker ona agertu nahi izan du itxiera egun hauetan, bideo berezi bat grabatuz

2020/04/06

Bakoitza bere etxetik grabatu dute Donostiako Orfeoiko kantariek orain eskaintzen duten Halleluijah Beste hainbat jende Covid-19 gaixotasunak ekarritako ekaitzaren aurrean egiten ari den bezala, Donostiako Orfeoiak ere agertu nahi izan du bere elkartasuna eta bere "hondar-alea" ipini egun hauetan gizarte osoaren mesedetan lan agiten ari direnei eta baita etxeetako itxialdia errespetatzen ari diren herritarrei ere. Bideo eta agiri baten bidez egin du, "bere elkartasuna eta maitasuna ...

Gehiago irakurri...


Aita Antton Egigurenek Erramu Eguneko meza online emango du euskaraz eta ingelesez Kaliforniako Merced-etik

2020/04/05

AEBetako euskaldunen kapelau edo omoniera den Aita Antton Egiguren bidaniarra bilera batean Lisa Corcostegui begira (arg. EuskalKultura.eus) Berria sare sozialetan zabaldu dute larunbatean zehar NABOk eta NABOko kide diren hainbat euskal etxe eta bazkidek: AEBetako euskaldunen kapelau edo omoniera den aita Antton Egigurenek online euskaraz eta ingelesez emango du igande honetan Kaliforniako Merced herritik Erramu Eguneko meza. Gogora dezagun koronabirusa dela-eta itxiera egoera ezarria dela Kalifornian eta eta bilkurak ezabatuak, ...

Gehiago irakurri...


Historian atzera: «gripe espainola» Euskal Herrian, Baionako Eskualduna kazetako artikuluetako kroniketan islatua

2020/04/04

Nazioarteak eta Euskal Herriak egun bizi duen egoeraren aurrekaritzat jo daiteke 1918-1919 urteetan mundua astindu zuen «gripe espainola» deituriko izurritea. Estatu Batuetako immigranteen istorioetan askotan aipatzen den kalamitatea izan zen, hilkortasun tasa altukoa, Europa izan ez zelarik hala ere gehien astinduriko kontinentea. Baionan egoitza duen Bilketa euskal funtsen atariak izurriteak ...

Gehiago irakurri...


Garazi, adopzioan ekarritako zarauztarra: "Bogotako zubipe batean jaio nintzen. Harro nago han sortu eta hemen egoteaz"

2020/04/03

Garazi Euskadi Irratiko estudioetan, Maite Artola kazetariarekin hizketan Aurkitu du Mateo anaia. Ahizpa non dagoen ere badaki. Eta badaki, baita ere, ama saiatu zela bera zaintzen, droga adikzioak eraginda, ezin izan zuen arren. Harrera familia batean utzi zuen, azkenean, Dari Tatiana txikia. Garazi izena jarri zioten Zarautzen adopzioan hartu zuten guraso euskaldunek. Garazik, hamabost urte bete ditu, eta txikitatik bere buruari jarria zion adin-muga horretara iritsi zain-zain ...

Gehiago irakurri...


NABOk eta bertako Musika arduradun Mikaela Goicoecheak proposamen berria egin dute berrogeialdi garairako

2020/04/03

Kantaria eta Unibertsitatean musika ikaslea da Mikaela Goicoechea, Wyomingeko Martin Goicoechea bertsolari gorritiarraren alaba NABOk, Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere azkeneko bileran izendatu zuen, San Frantziskon, erakundeak sekula izan duen lehenengo Musika Egitarau Zuzendaria, lan hori betetzeko Mikaela Goicoechea gazte wyomingdarra izendatuz, eta orain, Estatu Batuetako leku askotan mugikortasuna mugatuta dagoenean eta euskal aktibitateak ere bertan behera utzita, proposamen berri batekin plazaratu dira NABO ...

Gehiago irakurri...


Necocheako Euzko Etxeak 75 urte beteko ditu apirilean eta sare sozialetan ospatuko du, bere historia partekatuz

2020/04/03

Necocheako Euzko Etxearen 75. urteurrena Apirilaren 15a izango da Euzko Etxearen urtebetetze eguna. Garai txarra hau, urteak egiteko, edo normaltasunez ospatzeko bederen, Koronabirusa dela eta ezarritako itxialdiak eragozten baitu edozein bilera edo elkarretaratzea antolatzea. Euskal Etxeak ezin izango du beraz prestatuta zeukan ekintza programa garatu. Ez du hala ere eguna oharkabean pasatzen uzteko asmorik eta xede ...

Gehiago irakurri...


Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko prest? Bikote euskal-ingeles batek haurtzain euskalduna behar du

2020/04/02

Asmoa irailean hasi eta urtebeterako, ondoren berritzeko aukerarekin bi aldeak ados badaude Aukera polita eskaintzen du Ingalaterrako Bristolen au pair lan egiteko bertan bizi den bikote gazte batek, emakumea euskalduna eta gizona ingelesa. Profesionalak dira eta 15 hilabeteko ume bat daukate eta zortzi urteko beste bat, denboraren erdia eurekin bizi dena. Pertsonak euskalduna behar du izan, adinak eta sexuak ez du axola, irudimentsua eta haurrekin ongi moldatu behar du, ez da eskatzen ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia