2020/07/16

2000ko uztailaren 15ean sinatu zuten senidetzea Argentinako Jose C. Pazek eta Euskal Herriko Oñati herriek [Buenos Airestik 35 bat kilometrora kokatua, José C. Paz pobreziak eta langabeziak gehien astindutako lekuetakoa da hiriaren eremu metropolitarrean]. Hitzarmena arrazoi historikoengatik egin zen, hiriaren sortzailea Oñatikoa baitzen, José Vicente Altube, eta berehala hasi ...
Gehiago irakurri...
2020/07/16

Partaideen artean batzuk bertan fisikoki zeuden eta besteak birtualki. Topaketa joan den ostiralean gauzatu zuten Tabakaleran Etxepare Euskal Institutuaren bitartez munduko hainbat unibertsitatetan euskara eta euskal kultura irakasten duten irakurleek, urte bitxi honen balorazioa egin eta geroak ekar diotzakeen erronkei buruz hausnartzeko. Irakurleez gain partaide izan ziren Bingen Zupiria Kultura eta ...
Gehiago irakurri...
2020/07/15

Gogora dezagun Javier Busto maisu eta musikagilea (Hondarribia, Gipuzkoa, 1949) euskal koru musika garaikide onenaren nazioarteko erreferentzia nabarmena dela eta bere musika mundu osoan barreiatutako mota askotako abesbatzek daukatela euren errepertorioan. Hona ekarri dugun bideoa pasa den ekainaren 11ean egindako ekitaldi birtualari dagokio, Cordobako Gure Txokoa antolatzaile eta ADICORA-Argentinako ...
Gehiago irakurri...
2020/07/14

Joan den igandean Euskal Autonomi Erkidegoan egin ziren hauteskundeetako emaitzak ezagunak dira eta jakina da behin-behineko emaitzak hauek direla: EAJ (31 eserleku), EH Bildu (22), PSE-EE (10), Elkarrekin-Podemos (6), PP (5), Vox (1). Behin-behineko emaitzak diogu, Diasporako eta kanpoan dauden euskal herritarren botoak ostiralean jakinaraziko direlako eta honek, izan ere, aldaketak eragin ditzakeelako, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/14

2020ko Ez-Sanferminen azken egun honetan, Barranquillatik idatzi digun Iker Guillermo Lópezen mezua aipatu nahi dugu, Iruñeko jai handiaren aurtengo edizio bereziaren harira lerro batzuk bidali baitizkigu, marrazki batekin batera. bere hiriaren eta nafar hiriburuaren arteko lotura sakonak aipatuz, eta marrazkiarekin aukera baliatuz omenaldi txiki bat egiteko Barranquillako "Don Jacinto ...
Gehiago irakurri...
2020/07/14

Herrialdeko beste leku batzuetan ez bezala, badirudi mundu osoa kolokan daukan pandemia hau arnasbide txiki bat ematen ari dela Argentina barnealdeko herri txiki batzuetan, non konfinamendu ehun egun hauetan Covid-19 kasurik egon ez den egon. Hori da Macachinen kasua. Izan ere La Pampa probintzia osoak oso itxialdi lasaia bizi izan du eta horregatik bertako erakundeak ohiko jarduerak egiteko baimena lortzen ari ...
Gehiago irakurri...
2020/07/13

Josu Garritzek Nafarroako eta Bizkaiko euskal arbasoak ditu eta horregatik txiki-txikitan hasi zen Mexiko Hiriko Euskal Etxera joaten. Are gehiago, gaur egun jo ta ke dabil adierazgarrienetakoa den euskal herri kirol batean, harri-jasotzean hain zuzen, bere bi pasio uztartuta: indar kirolak eta euskal jatorriduna izatearen harrotasuna.
Gehiago irakurri...
2020/07/12

COVID-19 koronabirusaren garai honetan beste euskal jatetxe baten ateak itxiko dira gaur. Renoko Santa Fe Hotela, hiriko azken euskal ostatu historikoetako batek --Louis Basque Corner baino ez da geldutuko bihartik aurrera hirian-- gaur azkeneko eguna izango duela iragarri du. Gaurkoan bertara doazenek afaria bost dolarretan eta traguak dolarrean eukiko dituzte. Hala adierazi du Santa Fek berak, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/10

Bingen Amezaga Arestiren (Algorta, 1901 - Caracas, 1969) obra osoen dohaintza egin zion atzo Euskadiko Artxibo Historikoaren baitango Euskal Diasporaren Artxiboari, idazle, itzultzaile eta kulturgizon nabarmena izan zen algortar honen seme Xabier Amezagak sortu eta kudeatzen duen Xamezaga argitaletxeak. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarezekin ...
Gehiago irakurri...
2020/07/10

Orain aste batzuk, Boisen bizi den Todor Azurtzak koronabirusaz idatzitako bertsoak ekarri genituen ordialde hauetara. Todor Boiseko Euskal Etxeko zuzendaritzako kide hautatu zuten aurtengo urtarrileko batzarrean eta askotan erantzun behar izaten die bere auzoko amerikarren euskara eta euskal kulturari buruzko galderei, eta galdera hauetako batzuei bertsotan erantzutea pentsatu du, erantzun hauen ...
Gehiago irakurri...