2020/07/21

Estatu Batuetako Alderdi Errepublikarreko eskuin hegaleko bileratzat jotzen dute 2015etik hona urtero abuztuan Gardnerville aldeko arrantxo batean egiten den festa eta dirubilketa elkarretaratze politiko hau. Nevadako fiskal nagusi ohi (2015-2019) Adam Laxalt buru duen 'Morning in Nevada PAC' talde kontserbadoreak antolatua, aurten bere seigarren ediziora iritsi behar zuen --aurtengoan ...
Gehiago irakurri...
2020/07/20

Simon Bolivarren jaiotzaren urteurrena ospatuko dute datorren ostiralean, uztailaren 24an, ekitaldi bategaz Bizkaiko Bolibarren. Egun hori herritarrek gogoan eduki beharreko eguna dela esan dute. «Beti pentsatu izan dugu atzerrian bere jaioterrian baino arrakasta handiagoa eduki duela (Simon Bolivarrek). Aitortza hori egiteko beharra sentitzen dugu. Horregatik, herritik hasita, dagokion balioa eman nahi ...
Gehiago irakurri...
2020/07/20

Kaliforniako Estatu Unibertsitateak, Bakersfield-eko kanpusean (CSUB), Steven Gamboa Filosofia irakasle euskal-amerikarra saritu du "bere ikasleen artean jakinmina, bizitasuna eta interesa piztu eta eragiten urtetan daraman lanagatik". Gamboa doktoreak atseginez jaso du CSUBek ematen duen Millie Ablin Bikaintasuna Irakaskuntza Sariaren ohorea, Unibertsitateko ikasleei, diziplina akademikoei eta kanpus ...
Gehiago irakurri...
2020/07/19

FEVAk plazaratutako oharrari Eusko Jaurlaritzarena gehitu behar zaio. Gogora dezagun Fernandez presidenteak, COVID-19a dela-eta Argentinan zorroztu eta areagotu behar dituzten neurri berriak ostiralean aurkezterakoan, Euskadiren kasua aipatu zuela Argentinarentzat zer nahi ez duen eta zein bide hartu behar ez den adibide bezala, esanez: "norberak, Europan izan dituzten esperientzia batzuk baldin ...
Gehiago irakurri...
2020/07/18

Asteburu honetan, uztailaren 18eta 19an, Estatu Batuetako euskal egutegian Renoko Zazpiak Bat Euskal Etxearen urteko jaialdia zen larunbatean Renon (Nevada) eta igandean, berriz, Gooding-ekoa (Idaho). Egungo COVID-19ak egoeran, elizak itxita Kalifornian, eta oro har AEBetan kasuak nabarmen hazten, bi leku horietako jendeak eta euren piknika izango ditu bereziki gogoan aita Antton ...
Gehiago irakurri...
2020/07/18

FEVA Argentinako Euskal Erakundeen Federazioak erabateko ohar sendoa plazaratu du erantzuna emanez Alberto Fernandez presidente argentinarrak agerraldi publikoan esandako hitzei, non Fernandezek aurkeztu zuen Euskadi "nor bizi zen eta nor hilko zen" aukeratu behar izan zuten lekua gisa. FEVAren oharrak, Eusko Jaurlaritzaren dokumentazio eta datuak itsatsiz, erabat ukatzen du, eta ...
Gehiago irakurri...
2020/07/17

Atzo argitaratu zuen FEVAk Euskara Mundua programaren Neguko Barnetegia iragartzeko bideoa. Barnetegiaren berri emateaz gain, beste helburu polit bat du iragarkiak: Federazioak martxan jarriko duen esparru birtual baten hasieraren berri ere ematea. “Asmoa da", azaldu zaio FEVAtik EuskalKultura.eus-i, "itxialdia bukatu eta gero teknologiak ematen dizkigun aukera hauekin lan egiten jarraitzea, ...
Gehiago irakurri...
2020/07/17

Bizkaiko azkeneko eserlekua zintzilik zegoen eta Euskadin bertan emandako botoekin, EH Bilduri egoitzi zitzaion eserlekua, atzerriko botoen kontaketaren zain. Eta aurreko hauteskunde nagusietan gertatu bezala, Diasporako botoek erabaki dute azken legebiltzarkidearen zeinua, kasu honetan parlamentari bat gutxiago emanez HB Bilduri eta azkeneko eserlekua PP + Ciudadanos koalizioari egotziz.
Gehiago irakurri...
2020/07/17

Urte bereziki zaila izaten ari da hau Paranako Euskal Etxearentzat: koronabirusagatik, munduko gainerako euskal etxeek bezala, bertan behera utzi behar izan zituelako aurrez aurreko bere ekitaldiak, urteurrenak ospatu behar zituen urte batean. Baina hori gutxi balitz, maiatzean, lapurreta jasan behar izan zuen bere egoitzan. Egoera honi, ordea, gehiago ahaleginduz erantzun diote, poz pozik Zoom bidez ...
Gehiago irakurri...
2020/07/17

Uztailaren 7an, San Fermin egunez, hil zen Josie (Carricaburu) Jauregui. Rock Springs-en sortua, Gaston and Mary (Larre) Carricabururen alaba, Wyomingeko euskal arrantxari familia batean jaioa, beti eta natural-natural atxiki zuen aitameri ikasitako euskal amerikartasuna, are gehiago Leon Jaureguirekin ezkondu eta bere familia ere giro berean hazi zuenean. Euskaldun fededun, pertsona ...
Gehiago irakurri...