2020/09/07

Eusko Jaurlaritzak kanpoan bizi diren euskaldunak omentzeko ekitaldi presentziala egingo du bihar asteartea, irailaren 8an, Euskal Diasporaren Eguna instituzionalki ospatu eta munduan barreiaturik euskal diaspora osatzen duten herritarren eta gizataldeen izatea eta ekarpena azpimarratu eta mahaigaineratzeko. Jaurlaritzako iturrietatik iragarri dute ekitaldia xumea izango delaa, Covid-19aren kontrako ...
Gehiago irakurri...
2020/09/07

"Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko modurik onena, lanari gogor ekitea eta urrats berriak ematea" pentsamoldeari jarraiki, Berlingo Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein e.V elkarteak --Berlingo Euskal Etxeak-- prentsa-ohar bat plazaratu du mundua COVID-19ak eragindago egoerak jotako EuskalDiasporaren Egunaren edizio hau nola ospatuko duen azalduz, eta izan ere Euskal Etxearen webgune berritua aurkeztuz ...
Gehiago irakurri...
2020/09/07

“¡A que no hay huevos!” (ezetz arrautzarik!, sic), hauxe izan zen 2020ko Bilboko Aste Nagusiko Zortzigarren Literatura Lehiaketak, gaztelaniaz, mundu osoko partaideei parte hartzeko ipinitako gaia eta, bigarrenez azken urteotan, sariak itsasoa zeharkatu eta Buenos Aires probintziako Pergaminora, Hernan Digilio pergaminotarrarengana etorri da, honakoan ‘Premio Plaza Nueva ...
Gehiago irakurri...
2020/09/07

Pandemia hasieratik, joan den martxoan, bere burua eskaini zuen Saladilloko Itxaropen Euskal Etxeak, elkartearen egoitza eta lokalak agintarien esku ipiniz COVID-19aren kontrako borrokan erabil zitzaten. Eman zuen orduan horren berri EuskalKultura.eus-ek, EEaren egoitza kutsatuentzako euste-eremu gisa prestatuko zutela iragarriz, herriko ‘Dr. Posadas’ ospitalea kolapsa ez zedin, ...
Gehiago irakurri...
2020/09/04

Klaseak Etxepare Euskal Institutuak kudeatzen duen Euskara Munduan programaren baitan eskainiko dira, Cervantes Institutuaren egoitzan. Izena ematen duen ikasle kopuruaren arabera hiru maila egingo dira aurten ere: hasierakoa (eskolak astelehenetan), ertaina (astearteetan) eta aurreratua (asteazkenetan). Ikasturtea irailaren 28an hasiko da eta ikasleek aukeratu ahal izango dute modalitatea, hau ...
Gehiago irakurri...
2020/09/04

Atseginez eta engaiamendu eta gogo handiz hartu zuten mundu osoko euskal etxe eta komunitateek 2018an Eusko Jaurlaritzak irailaren 8an 'Euskal Diasporaren Eguna' ospatzeko egindako proposamena. Izan ere, ekintza ugari egin zituzten urte hartan bertan elkarteek, Euskal Herritik kanpo bizi edo sortu diren euskaldun eta euskal jatorrizkoentzat euren izatearen eta garatzen duten lanarekiko errekonozimendu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/04
Ameriketako prentsan orain arte aurkitu den euskaraz argitaratutako lehenengo testuaren berri eman digute gaur euskal diaspora gaietan espezialdutako Alberto Irigoyen eta Xabier Irujo ikertzaileek. Abisu bat da, Montevideoko Antuña poliziaburuak sinatua, eta 1842ko irailaren 4an --gaur duela 178 urte-- eman zen argitara. Orain arte, Montevideo bertako 1843ko maiatzeko beste idatzi bat jotzen zen Ameriketan euskaraz argitaratutako lehen testutzat. Guztia agertzen digute bi ikertzaileek segidako artikulu honetan.
Gehiago irakurri...
2020/09/03

Datorren igandea --irailero lehenengo igandea, astelehen hori AEBetan jai eguna den Labor Dayko asteburuan-- urteroko bere Euskal Besta edo piknik eguna zuen Chinoko Euskal Etxeak eta urte bitxi honetan beste ia gainerako elkarretaratze fisiko guztiak bezala, bertan behera utzi dute. Bereziki gazteenek, ez dute ordea data besterik gabe pasatzen utzi nahi izan, eta Piknik Birtual bat egiteko deia zabaldu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/03

'Saltoko Euskaldunen Taldea' Euskal Etxeak eta herri bereko ‘Treinta y tres’ Klubak sortu zuten iaz ‘Baskos 33’ Futbol Taldea. 2019an ibilbide ezin hobea egin ondoren Senior Ligako (45 urtetik gorako jokalari amateurrena) ‘A’ kategoriara igo da eta abuztuaren amaieran bere lehenengo partida izan zuen liga berrian, emaitza bikainekin.
Gehiago irakurri...
2020/09/03

Harreman oso estua du Joseba Gotzonek Euskal Herritik kanpo bizi diren euskal jatorrizko lagunekin, bereziki Latinoamerikako komunitateekin. Azken hogei urteetan dozena bat aldiz zeharkatu du Atlantikoa, eta hamaika kontzertu emateaz gain, lagun ugari egin ditu Diasporan. Urteetan zehar sortutako harremanek inspiraturik, ‘Zortzigarren Probintzia’ izenarekin ere ezaguna den euskal diasporarekiko bere ...
Gehiago irakurri...