2020/09/28

Topaketa irailaren 12an egin zen, birtualean, eta izaera horrexek hain zuzen, leku askotako publikoaren partaidetza erraztu zuen. "Izan ere, Argentinako hainbat lekutako partaideak bildu genituen, baina, esaterako, Estatu Batuetatik ere konektatu zen jendea", adierazi digu antolatzaile taldeko kide eta bilkuraren sustatzaile nagusi de Maria Fernanda Astigarragak. "Ordezkatuta egon ...
Gehiago irakurri...
2020/09/25

Datorren asteburuan, Estatu Batuetako euskal egutegiari segituz, Oregoneko Ontarioko Euskal Etxekoek urtero euren festa handia den "Mikel Deuna - Saint Michael" ospakizuna behar zuten egin. Gainerakoak bezala aurtengoan Covid-19ak galerazi badu ere, aita Antton Egiguren apaiz frantziskotarrak, bertako euskal komunitatea eta azkeneko urtean haren baitan Ontario aldean hil diren lagunak hartuko ...
Gehiago irakurri...
2020/09/25

Hego Euskal Herrikoez gain, Bartzelona, Miranda de Ebro, Madril, Castellò, Valentzia eta Alacanteko Hizkuntza Eskolek irakasten dute presentzialki euskara. Halaxe baieztatu dio EuskalKultura.eus-i Alacanteko Hizkuntza Eskolan irakasle den Izaskun Kortazar Errekatxok. Gogora dezagun nerabe zela euskara ikasi zuen bilbotar hau hainbat urtez bizi izan zela Estatu Batuetan, eta tarte hartan abiatu ...
Gehiago irakurri...
2020/09/25

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide ...
Gehiago irakurri...
2020/09/25

Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.
Gehiago irakurri...
2020/09/24

Kaliforniako Rocklin-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu ditu bere 2020ko Besta eta bere baitan egitekoa zuen NABO Kantari Eguna; erabaki horri jarraiki, NABOk iragarri du birtuala egingo duela bertan egun berean, urriaren 10ean, egin behar zuen bere Fall Meeting edo Udazkeneko Bilera, urtean Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen ordezkariekin egiten dituen hiru bilkuretako ...
Gehiago irakurri...
2020/09/24

Aste osoan zehar luzatuko da Buenos Aires probintziako Chacabuco hirian ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’. Bertako Kultur eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak eta Giza Eskubideen Koordinazioa ekimeneko antolatzaile, hiriko gizataldeak, eskolak eta ikasleak dira ekitaldiko partaide eta protagonista.
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online ...
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Gonbitea Madrilgo Euskal Etxeko bazkideei luzatzen zaie --beraz, bazkidetuz geroz edonork parte har dezake-- eta helburu nagusia datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi irudi hautatzea da. Euskal gai bati buruzkoa behar du izan eta argazkiak edonon eginak izan daitezke. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bereziki baloratuko dituztela Madrilen egindakoak.
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Ipar hemisferioko beste hamaika euskal etxetan bezala, euskara ikasturte berria hastera doa Valentziako Euskal Etxean eta bertatik deia egiten zaie interesatuei izena lehenbailehen eman dezaten. Izen-ematea egiterakoan, orria bete eta segitu nahi den ikastaroa behar da adierazi, hautagai dauden eta norberak duen euskara-mailaren arabera, eta ordainketa egin, 35 euro hiruhilabeteko. Eskolak Valentziako Laurak Bat ...
Gehiago irakurri...