2020/09/01

Martiniano Etchart argentinarra da, baina Estatu Batuetan bizi da 2018tik. Distantziak ez du Cañuelas bere jaioterriko Euskal Etxearekin daukan harremana batere ahuldu eta bi urte hauetan ekintza askotan lagundu eta parte hartu egin izan du. Alde onak ere izan behar zituen itxialdi luze honek eta Martinianok aurkitu egin ditu. Argentinako euskal gizataldeak online egin dituen jarduera guztiekin bat egin ...
Gehiago irakurri...
2020/09/01

Gure erredakziora bidalitako ohar batez, Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak 2020an Euskal Diasporaren Egunaren edizio birtuala ospatzearen aldeko deia egiten du, COVID-19ko pandemia dela hartu beharreko neurriei jarraiki. Horregatik Irailaren 8ko hitzordua --normalean egun hori baita jai horren data zehatza-- aste osora zabaltzeko proposamena egiten du, ...
Gehiago irakurri...
2020/09/01

EEak bere Jaialdian zerbitzatzen duen moduko janaria prestatu eta bazkideak autoz bila pasa, eta autotik jasoko dute, segurtasun neurri guztiak errespetatuz. 'Drive Through' ekitaldia irailaren 12rako, larunbata, prestatu dute, COVID-19a Gure Euskal Etxeari ekartzen ari zaizkion ekonomikoei aurre egiten laguntzeko. Jakina denez, Euskal Etxeak bertan behera utzi behar izan zuen joan den asteburuan bere ...
Gehiago irakurri...
2020/08/04

Urtero sasoi honetan bezala, abuztuan EuskalKultura.eus-ek ez du buletina aterako, izan ere hainbat hilabetetan eguneroko lanak irentsita egin ezinean geroratu ditugun hainbat zeregin bururatzen ibiliko baikara. Ohi bezala, lanean segituko dugu, beraz, telefono dei eta emailak erantzuten, eta berritu ere berritzen joango gara denbora honetan agenda, eta gaiak argitaratzen joango gara sare sozialetan, ...
Gehiago irakurri...
2020/08/04

Pandemiari aurre eginez, Joanes euskal baleazalearen komikiak bere laugarren albuma kaleratu du eta, aurrekoak bezala, New Yorken finkatuta dagoen bere "aita" Gillermo Zubiaga (Barakaldo, 1972) marrazkilari euskaldunari zor diogu. COVID-19ak eta konfinamenduak azkeneko bultzada eman diote eta, Nevada-Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroko Argitalpen Zerbitzuak ...
Gehiago irakurri...
2020/08/04

Webguneak Basqueculture.eus du izena eta "Sormenaren Lurraldea, ezagutu euskararen lurraldea" lelopean, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez (frantsesez ere, baina une honetan eguneratzen ari dira) irakur daiteke sarean. "Euskal sormenaren eta kulturaren ataria"k bistadizo orokorra ematen dio Euskal Herriko errealitate eta ekarpen kulturalari, tradizioa zein abangoardia bilduz. ...
Gehiago irakurri...
2020/08/03

Pandemiaren urte honek aurrez-aurreko bilera guztiak baldintzatu ditu, eta orain artean Diasporaren Egunak ekitaldi nagusi bat izana zuen Euskal Herrian --iazkoan Bizkaiko Ispasterren-- eta beste hamaika munduan zehar beste hainbeste euskal etxe eta komunitatetan. Aurtengoak, bistan da, are birtualagoa beharko du izan, eta bateko eta besteko ideiak aztertu ostean, Jaurlaritzak adierazi du, aurten 8a asteartean ...
Gehiago irakurri...
2020/08/03

Kaliforniako Mercedetik, bertako Our Lady of Mercyko elizatik igandero internetez euskaraz eta ingelesez Berpizkunde Igandez ematen hasi ziren mezek aurrera diraute eta sendotu egin dira euskal fededun katolikoen asteroko hitzordu gisa, aita Antton Egiguren apez frantziskotarraren eskutik. Datozen asteetan ere (ikus beherago), igandero daude iragarrita mezak, beti ere egun edo aste bakoitzari tokatzen ...
Gehiago irakurri...
2020/08/02

Jacob Elordi (Brisbane, 1997) aktore australiarra bere karrerako une oso goxo batean dago, bera protagonista duen Netflixeko The Kissing Booth filmak proiekzio ikaragarria eman baitio mundu osoan. Aste honetan, ordea, hedabide batzuk bere eskabidea islatzen zuten, ingelesezko Wikipediak "espainiar jatorrikoa" dela esaten baitzuen (ikus berria ingelesez edo gaztelaniaz) eta hori zuzen ...
Gehiago irakurri...
2020/07/31

Joan den igandean zendu zen Roger Minhondo eta igandean berean etorri zitzaizkigun Kaliforniatik eta Euskal Herritik bere heriotzaren berri eman eta atxikimendua adierazten zuten email eta oharrak, baita sare sozialetatik ere. Roger Minhondo aste honetan erraustuko dute eta hileta elizkizuna abuztu bukaeran izango da. Euskal Herrian, meza agorrilaren 8an egingo zaio Irisarriko elizan, 15:00etan, aita ...
Gehiago irakurri...