2020/09/25

Etxepare Euskal Institutuko zuzendari Irene Larraza Instituto Cervanteseko, Institut Ramon Llulleko eta Consello da Cultura Galegako ordezkariekin elkartu zen atzo Berlinen Hizkuntzen Europako Egunaren harira. Bertan, hizkuntza ez hegemonikoetan aritzen diren institutuen “erantzukizun handia” aldarrikatu zuen Larrazak, hizkuntza horiek "ezagutu, onartu, erabili eta balora daitezen, eta eskubide ...
Gehiago irakurri...
2020/09/25

Beren lehendabiziko elkarretaratzea izan zuten Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Kolonbiako Euskal Etxeko ordezkariak. Duela urte pare bat Beñat Matesanz Bogotan bizi da baina egun hauetan bere jaioterrian, Gorlizen, dabil bisitan eta aukera baliatu zuen Jaurlaritzako Diasporarako ordezkariarekin biltzeko.
Gehiago irakurri...
2020/09/24

Kaliforniako Rocklin-en, Iparreko Ibarra Euskal Etxeak ofizialki kantzelatu ditu bere 2020ko Besta eta bere baitan egitekoa zuen NABO Kantari Eguna; erabaki horri jarraiki, NABOk iragarri du birtuala egingo duela bertan egun berean, urriaren 10ean, egin behar zuen bere Fall Meeting edo Udazkeneko Bilera, urtean Estatu Batuetako eta Kanadako Euskal Etxeen ordezkariekin egiten dituen hiru bilkuretako ...
Gehiago irakurri...
2020/09/24

Aste osoan zehar luzatuko da Buenos Aires probintziako Chacabuco hirian ‘Bakearen eta Gizataldeen Astea’. Bertako Kultur eta Nazioarteko Harremanetako Zuzendaritzak eta Giza Eskubideen Koordinazioa ekimeneko antolatzaile, hiriko gizataldeak, eskolak eta ikasleak dira ekitaldiko partaide eta protagonista.
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Koronabirusak eragindako egoerak bertan behera gera arazi joan den apirilean Buenos Airesko 46. Nazioarteko Liburu Azoka eta bertan urtero presentzia duen Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioak iragarpena luzatu du orain, Euskal Liburu Azoka Birtuala egingo duela plazaratuz, abenduaren 1ean hasi eta ondoko bi asteetan, mota askotako ekintzak bilduko dituen programa bat lagun, saio guztiak online ...
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Gonbitea Madrilgo Euskal Etxeko bazkideei luzatzen zaie --beraz, bazkidetuz geroz edonork parte har dezake-- eta helburu nagusia datorren urteko egutegia osatuko duten hamabi irudi hautatzea da. Euskal gai bati buruzkoa behar du izan eta argazkiak edonon eginak izan daitezke. Dena den, antolatzaileek jakinarazi dute bereziki baloratuko dituztela Madrilen egindakoak.
Gehiago irakurri...
2020/09/23

Ipar hemisferioko beste hamaika euskal etxetan bezala, euskara ikasturte berria hastera doa Valentziako Euskal Etxean eta bertatik deia egiten zaie interesatuei izena lehenbailehen eman dezaten. Izen-ematea egiterakoan, orria bete eta segitu nahi den ikastaroa behar da adierazi, hautagai dauden eta norberak duen euskara-mailaren arabera, eta ordainketa egin, 35 euro hiruhilabeteko. Eskolak Valentziako Laurak Bat ...
Gehiago irakurri...
2020/09/22

Irailaren 1etik hona harpidedun batzuk adierazi digute arazoak izan dituzte buletina egunero jasotzeko. Webguneko edukiak behar bezala ari dira berritzen, baina buletinaren emisioak akatsak izan ditu. Abisua teknikariei pasa eta baieztatu ziguten abuztuan zehar egindako zenbait aldaketa eta migrazio bat medio gerta zitekeela. Pentsatu baino gehiago hartu die, baina badirudi konpondu dutela. Beraz, gure ...
Gehiago irakurri...
2020/09/22

1519tik 1522ra iraun zuen Juan Sebastian Elkano getariarra buru munduari lehenengo aldiz bira eman zion espedizioak. Balentria haren 500. urteurrena betetzen ari garen honetan, hainbat ekitaldi eta saio antolatzen ari da Elkano Fundazioa, besteak beste aukera baliatuz garai eta gizarte hura eta pertsonaje haiek ezagutu eta balio diezaiguketen gogoeta eta irakatsiak ateratzearren. Tartean, ...
Gehiago irakurri...
2020/09/22

"Eguzkilore: Euskal bihotza, mundu osoko janaria" esaldia aurkezle duen proiektuak etxeratzeko janaria prestatzen du. Menua ez da bereziki zabala baina munduko hainbat puntutako platerak biltzen ditu: euskal sukalki tipikoak, ‘chucrut’ alemana, tabbouleh siriar-libanoarra… eta nola ez, ‘mate ordurako’ limoizko bizkotxoa… Baina guztia bihotzez, ...
Gehiago irakurri...