2020/10/09

Pantaila bidezko bertso-eskola da ikusiko duguna: Aissa Intxaustik Lekeitiotik botatako bertsoei Dylan Inglisek erantzungo die Ingalaterratik. Eta ezohiko bertso-eskola honetaz gain, plazakoa ere erakutsiko dute, astero bezala, asteburu honetan, ETBk Eider Perez aurkezle bertsolaritzari eskaintzen dion Hitzetik Hortzera saioan, Bertsolari Elkartetik adierazi denez.
Gehiago irakurri...
2020/10/09

Tandilgo Euskal Etxeko Jai Alai Trinketeak eta Euskal Etxeak berak ateak itxi behar izan zituzten martxoaren amaieran, Argentinan derrigorrezko itxialdi prebentiboa indarrean sartu zenean. Etenaldi honi "onuraren bat ateratzeko", aktibitaterik gabeko hilabeteetan berritze lanak egiteko probestu zuten pilotalekuko arduradunek. Zehatzago esatearren, sabaia margotu ...
Gehiago irakurri...
2020/10/08

Covid-19a dela-eta Europar Batasunak hirugarren herrialdeekiko mugak itxita, Eusko Jaurlaritzak ez du Kanpo Harremanen arloan 2020-2021erako AEB & Latinoamerikako Ordezkaritzetarako bekarik deituko, eta Europarako, berriz, zortzi deituko ditu, horietarik lau Europako Gaiei atxikiak, beste bi Kanpoan den Euskal Komunitateari, eta gainerako biak Kanpo Harremanei. Europako Gaietarako lau bekei dagokienez, ...
Gehiago irakurri...
2020/10/08

San Frantziskon egoitza duen baina bazkideak herrialde osoan dituen BEO (Basque Educational Organization) elkarteak mezua bidali zuen atzo gure erredakziora, plazaratu berria duten inkestaren berri eman eta bere zabalkundea areagotzeko. Euskaldunei eta euskal kulturari buruzko ezagutza bere inguru iparramerikarrean hedatu eta hobeki ezagutaraztea sortze-helburu duen erakunde honek, bere jarduna, eta ...
Gehiago irakurri...
2020/10/08

Ibaiko Izarra Euskal Etxean bilduta, Concordiako euskal gizataldea bere elkartearen 38. urteurrena ari da ospatzen hilabere osoan, joan den astelehenetik hasita, 1982ko urriaren 5ean sortu baitzen. Pandemiagatik ezin dute aurrez aurre ospatu, “afari handi batekin, euskaldunek ohi duten moduan” diote Euskal Etxekoek; baina ez dute data oharkabean pasatzen utzi nahi izan eta sare sozialetara ...
Gehiago irakurri...
2020/10/07

Pandemiak ekarritako itxialdi eta murrizketa neurriek San Frantziskoko euskal komunitatearen baitan ekarritako ondorioek, urte osorako programa iragarrita zeukan bere Euskal Zinema Zikloko emanaldiak bertan behera uztea ekarri zuen. Pixkanaka normaltasun batera etortzea helburu duen bidean, Zinema Zikloak antolatzaile duen BEOk (Basque Educational Organization) zinema saio presentziala berreskuratzea iragarri ...
Gehiago irakurri...
2020/10/07

Munduko gainerakoek bezala Londresko Euskal Etxeak ere bertan behera utzi behar izan zituen aurrez aurreko saioak birtualtasunera pasatzeko. Euskara eskolak berehala migratu zuten eta aldaketa arrakastatsua agitu zen, Gainerako ekimenak moldatzeko, ordea, jardunbidea bera ere birplanteatu eta "proposamen interaktibo eta egokiak asmatu behar izan ditugu”, azaldu digute Euskal Etxetik. Elkartea emaitza edo ...
Gehiago irakurri...
2020/10/06

Gaur goizean iritsi zaigu Marta Invernozen heriotzaren berri tristea. Marta, Beti Aurrera Euskal Etxeko erreferente nagusietako bat izan zen eta bere ibilbidean zehar baita Chivilcoyko SADE elkarteko kide aktibo eta hiriko zinegotzia ere. Covid-19ak sortutako pneumonia latz baten ondorioz, Pilar-ko Austral Ospitalean zegoen eritetxeratuta eta bertan zendu da gaur goizean.
Gehiago irakurri...
2020/10/06

Zorionak, Sally! Euskara, ingelesa, espainiera, frantsesa eta baita italiera pixkat ere mintzo dituen euskal-kaliforniar hau 1920ko urriaren 7an jaio zen euskara mintzo zuen Kalifornia batean, immigrazioa eta jatorri aniztasuna ezaugarri zuen giro batean. 1948an Aldudetik (Nafarroa Beherea) kaliforniaratutako Martin Paternain euskaldunarekin ezkondu eta berak eta familiak gogor jarraitu dute amerikar eta ...
Gehiago irakurri...
2020/10/06

Hilabete larri batzuen ondoren, pixkanaka, eta bazkideen eskabideei erantzute aldera aurrez aurreko ekintza batzuk berreskuratzen hasi da Mexikoko Euskal Etxea. Izan ere gaur bertan ekingo diete 2020-2021eko euskara ikastaroei. Hasiera mugatua izango da, alegia jarraitu egingo dute urte hasieran, pandemia zabaldu aurretik, hasi ziren taldeek
Gehiago irakurri...