2020/10/16

Covid-19ak eragindako neumonia latz baten ondorioz Beti Aurrera Euskal Etxeko lehenengo euskara irakaslea izan zen Marta Invernoz hil zen urriaren 6an. Osasun neurriak direla eta hiletarik ez zen egin, baina hil-autoa Euskal Etxearen aurrean dagoen Gernika Plazatxoan gelditu zen. Bertara bildu ziren hainbat lagun, kultur erreferente handia ere izan zen irakasleari azken agur hunkitua emateko.
Gehiago irakurri...
2020/10/15

Eusko Jaurlaritzak astearteko Gobernu Kontseiluan aurkeztu zuen 2020-2024rako Gobernu Programa eta ondoren Legebiltzarrari helarazi zion. "Euskadi martxan" izenburupean, XII. Legegintzaldirako Gobernu Programak 131 orrialde dauzka eta Gobernuaren jarduera gidatuko duten printzipio, ardatz, herri-helburu, jarduketa-arlo eta konpromiso programatiko eta ekinbideak zehazten ditu, hauexek direla ...
Gehiago irakurri...
2020/10/15

Dantzari Eguna ospatzeko, lauburu berde, gorri eta zuriak, eta Dantza Taldearen izena –Gure Ametza (sic)– biltzen dituen maskara bana oparitu zien Macachingo Euzko Alkartasuna Euskal Etxeak bere dantzariei. Ospakizuna entsegu egunetan izan zen –txikiek, ertainek eta helduek egun ezberdinetan entseatzen dute– euskal etxea bueltatua baita bere ohiko ekimenetara.
Gehiago irakurri...
2020/10/14

Munduko hainbat eta hainbat Euskal Etxetan eta bertako euskara klaseetan, askotan behin baino gehiagotan pantailaratutako "Kutsidazu bidea Ixabel" filmaren bertsio musikala, Bilboko Arriaga antzokian estreinatuko da ostegun iluntze honetan, 19:30etan, eta streaming bidez ikusi ahal izango dute, zuzenean, Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, munduko Euskal Etxeetan eta hainbat unibertsitatetako ...
Gehiago irakurri...
2020/10/14

Azaroaren 3an beteko ditu 125 urte Buenos Airesko Nafar Etxeak; osasun egoera dela-eta bilera jendetsuak debekatuta, ospakizuna ez da urte hasieran pentsatzen zen bezala egin ahal izango; hala ere Elkartetik jakinarazi zaio EuskalKultura-eus-i saiatuko direla deialdi birtual gisa behintzat ospatzen. Halaber, Urteurreneko programako parte den Ipuin Laburren Lehiaketa aurrera doala konfirmatu ...
Gehiago irakurri...
2020/10/14

Ia 20 urte daramatza San Nicolaseko Euzkal Etxeak ‘Etxe Nasaia’ (sic) programa garatzen. Programaren baitan hilean behin hiriko eskola bateko neska-mutilak Euskal Etxera joaten dira bazkaltzera. Ekintzak bi helburu argi ditu: gizarteko sektore ahulenei laguntzea eta aldi berean Euskal Etxearen eta komunitatearen arteko loturak estutzea.
Gehiago irakurri...
2020/10/13

Joan den ostiralean argitaratu zuen EHAA buletin ofizialak Etxepare Euskal Institutuaren (EEI) zuzendariaren irailaren 1eko Ebazpena, 2020ko urritik 2021eko irailera bitartean emandako euskara-ikastaroengatik Euskal Etxeei dirulaguntzak emateko deialdiarekin. Deialdiak 242.000 euroko zuzkidura dauka orotara, horietatik 62.000 euro urri-abenduko epeari dagokiona, eta beste 180.000 euro urtarril-irailekoari. ...
Gehiago irakurri...
2020/10/13

AEMI (Association of European Migration Institutions edo Europako Migrazio Erakundeen Elkartea) du izena Europako (eta munduko, Europakoak ez diren kideak ere baditu-eta) hainbat herrialdetan migrazioen gaiaz arduratzen diren erakundeak biltzen dituen elkarteak. Elkarte horretako kide da 2007az geroztik Eusko Jaurlaritza, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzaren bitartez, egun Gorka Alvarez ...
Gehiago irakurri...
2020/10/13

Bertako Euskara eta Euskal Kultura Departamentuak gonbidaturik Buenos Aires hiriburuko Euskal Echea Ikastetxeko ikasleekin ‘elkartu zen’ Toti Martínez de Lezea Euskal Herritik, Zoom plataformaren bidez. Bigarren mailako taldeekin, Euskal Mitologiaren unitateko gaiak jorratu zituzten hizlariak eta gazteek. Lehenengo mailan, berriz, jolas moduko ekintza bat egiteaz gain, hainbat ipuin ...
Gehiago irakurri...
2020/10/09

15 urte dantza tradizionalaren irakaskuntzan eta hedapenean buru-belarri aritu ondoren, AIKO Taldea ez dago pandemiaren ondorioz bere jarduera eteteko prest. Zorroztasun eta gizarte erantzukizun irizpideak jarraituz eta osasun agintariek emandako aholkuak betez, 2020-21 ikasturteko aurrez aurreko klaseak eten egin ditu aldi baterako, baina, aldi berean, AIKO Eskola jarri du martxan, euskal dantza ...
Gehiago irakurri...