2021/05/13

Concordiako euskal jatorriko lagunek, Ibaiko Izarra Euskal Etxean bildurik, harreman estu eta sendoa daukate hiriko gainerako elkarteekin. Urtean zehar, eta adibide bat jartzearren, ‘Inmigrantes Unidos de Concordia’ elkarte biltzailearen jarduera guztietan hartu ohi dute parte, normalean aurrez aurreko ekintzetan, nahiz eta azken urte honetan, eta pandemiaren ondorioz, partaidetza ...
Gehiago irakurri...
2021/05/12

Gure Txokoa Euskal Etxeak online egin zuen apirilaren 30ean bere Urteko Batzar Nagusia. Hizpide izan zituen 2019 eta 2020 urteetako Txostena eta Balantzea eta bertan onartu zen aurreko Batzordearen agintaldi luzerari dagokion kudeaketa. Hori guztia Pertsona Juridikoen Zuzendaritza Probintzialak bere 28/2020 Xedapenean eta ondokoetan xedatutakoari jarraiki.
Gehiago irakurri...
2021/05/12

Covid-19ak eragindako pandemiak bultzaturik –62 milatik gora hildako eragin ditu dagoeneko Perun– Limako Euskal Etxeak birtualtasunean eman zien segida bere jarduerei. Eta sareetan eskaintzen duen kultur eskaintza zabaltze aldera, Pedro Arrupe jesuita bizkaitarrari buruzko bere artikulu bat eman du argitara Euskal Etxeko sareetan elkarteko lehendakari Raul Noblecillak ...
Gehiago irakurri...
2021/05/10

Goibeldurik adierazi digu Pilar Alava São Pauloko Eusko Alkartasunako presidenteak, 1959an Euskal Etxea sortu zuten azken bazkide fundatzailearen heriotza. Amable Martínez-Conde Elustondok (Barakaldo 1923 - Sao Paulo 2021) 97 urte zeuzkan eta pertsona maitatua zen oso. "Azken aldian adina eta osasun egoera ahulagatik ekitaldietara ez bazetorren arren, beti segitu du ...
Gehiago irakurri...
2021/05/10

Euskal Etxeetan eta munduko euskal komunitateetan ere lagun izan daitekeen haurrekin (eta helduekin) euskaraz ospatu edo jolasteko edo euskara irakasteko kantu bilduma polita eskaintzen du doan online Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak EIBZ (Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa) eta Euskara Atalarekin batera prestatua. "Horretarako, Haur eta Lehen Hezkuntzako abestiak gaika sailkatu ditugu, ...
Gehiago irakurri...
2021/05/07

Mapochoko hiriko Euzko Etxeak deiturik, Bazkideen Ohiko Batzar Nagusia egin zuen online Santiagoko Euzko Etxeak apirilaren 28an, asteazkenez, eta besteak beste aurreko batzarreko agiria onartu, 2020ko txosten ekonomikoa eta orokorra onetsi eta elkarteko buruzagitza karguak bozkatu zituen. Orain arteko lehendakari Ignacio Bastarrica berriz hatatu zuten eta hiru batzordekide berritu ziren, Zuzendaritzara bilduz ...
Gehiago irakurri...
2021/05/07

Buenos Airesko Ekin Euskal Argitaletxeko eta Eusko Kultur Etxeko (Eusketxe) buru den Maria Elena Etcheverryk bi erakundeotako azken berriak helarazi dizkigu. Argitaletxeak bi izenburu berri kaleratu ditu aurten: Xabier Irujo eta Larraitz Ariznabarretaren Beotibar-Zazpi mende geroago (1321-2021) eta Xabier Irujo beraren The Bombing of Gernika (Gernikako Bonbardaketa), lehenengoa euskaraz, bigarrena ...
Gehiago irakurri...
2021/05/06

Gernika eta Gernikako Bonbardaketan hil ziren lagunak omentzeko Beti Aurrera Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Literatura Lehiaketa bere hamargarren ediziora iritsi da aurten. Txapelketa elkarrekin antolatzen dute Chivilcoyko Euskal Etxeak eta hiriko SADE-Idazleen Argentinar Elkarteak, eta sarraskiarenn 84. urteurrenarekin bat eginez aurkeztu dute bi elkarte antolatzaileetako ...
Gehiago irakurri...
2021/05/05

Bernardo Atxagaren ‘Soinujolearen semea’ eleberriaren japonierarako itzulpena, Nami Kanekok euskaratik egina eta Etxepare Euskal Institutuak diruz babestua, Japoniako Itzulpen Onenaren Sariko bost finalisten artean dago. Shinchoshak argitaletxeak 2020an japonieraz argitaratutako liburuak oso harrera ona jaso du Japoniako orain arte irakurle eta kritikarien artean. Hainbat ...
Gehiago irakurri...
2021/05/05

Euskal Etxeko euskara taldeak ‘Irrati Kontuak’ irratsaioa estreinatu du. Saioa euskaraz da, Podcast tankera hartzen du eta mota askotako gaiak jorratzen ditu, tartean eguraldia, euskara, etxeko sukaldaritza eta erremedioak, telesail gomendioak, horoskopoa eta iragarpenak. Jolasak ere proposatzen dituzte eta parte hartzeko Euskal Etxearen sareetan sartu behar da. ‘Irrati ...
Gehiago irakurri...