2021/06/09

Bide berri bat daukazu, zauden lekuan zaudela, gertatu ahala Euskal Herriko berriak eta EiTBren programazioa segitzeko, Youtuben eta edizio jarraituan hasi baita emititzen joan den astean EiTB Basque kanala, nazioarteko ikusleak eta Diasporako euskaldunak bereziki gogoan. Ekainaren 2tik aurrera ikus daiteke eta aurreko Canal Vascoren ordea hartzen du, edukiak euskarazkoak zein gaztelaniazkoak. Youtuben dagoenez, ...
Gehiago irakurri...
2021/06/09

Immigrantearen Eguna eta Euskal Diasporaren Eguna batera ospatuko ditu Viedma eta Patagonesko Aberri Etxeak irailean, eta asko horrekin "Historias desde la Diáspora" (istorioak Diasporatik) literatura ekimena antolatzea erabaki du. “Ekitaldian mundu osoko euskal etxeek parte hartu ahal izango dute, "gaztelaniaz, baina istoriaren garapenean euskarazko hitz edota ...
Gehiago irakurri...
2021/06/08

Carlos Gabilondo zinemazaleak Argentinan daraman Euskal Zinema Ibiltaria Zikloak 300 emanaldi beteko ditu datorren larunbatean. Tarte honetan, argi dago herrialde osoko euskal etxeetan euskal zinemagileen filmak zabaltzea helburu duen egitasmoak "uste baino dimentsio handiagoa hartu duela", esan digu Gabilondok. "Egun, euskal kulturari buruzko eta, bereziki, ikus-entzunezko arteei buruzko ...
Gehiago irakurri...
2021/06/08

Bordeleko 'Eskualdunen Biltzarra'k, Akitania Berriko hiriburuko Euskal Etxeak, bere 'Agur' buletin historikoaren bilduma oso bat eman dio Eusko Jaurlaritzari, honek Euskal Diasporaren Artxiboari pasa diezaion. Bildumak agerkaria hasi zenetik, 1953ko azaroaren 1etik, egundainoko zenbakiak biltzen ditu, eta aurrerantzean Euskadiko Artxibo Historikoa bere Bilboko egoitzan osatzen ari den Euskal ...
Gehiago irakurri...
2021/06/07

Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzarekin sinatutako hitzarmen bati esker, ‘Dantza Munduan’ programa birtuala jarri zen martxan iaz Aiko taldea eskola-emaile. Programa Bilbotik kudeatzen du Aikok baina ikasleek mundu osotik hartzen dute parte euskaraz, ingelesez edota gaztelaniaz eskaintzen diren eskoletan. Zuzeneko klaseak astean behin dira eta ...
Gehiago irakurri...
2021/06/05

Joan larunbatean, maiatzaren 29an, iritsi zen Urruñako bere helmugara joan den martxoaren 20an Diasporatik, Carmen de Patagones-tik eta ondoren Viedmatik --bertako Aberri Etxea Euskal Etxea lankide-- abiatutako "Kutxa bira" ekimen euskaltzalea. Pandemia egoera honetan, konfinamenduen eta osasun-neurrien karietara pertsonen mugikortasuna mugatu zelarik, kutxa batek --pasatzen zen herri bakoitzean ...
Gehiago irakurri...
2021/06/05

Ez dago argi Frantziako Konstituzio Kontseiluak ikastolen kontra eta bertan euskaraz murgiltze ereduari jarraituz finkatuta dagoen sistema de facto legez kanpo utziz hartutako ebazpena noraino iritsi eta zein ondorio ekarriko dizkion euskarari eta Frantziako tokiko hizkuntza guztiei. Euskal Herrian, hautetsiak eta ikastola eta euskarazko eskolen mundua asaldatu du hasteko. Eta joan den larunbatean, hamar bat ...
Gehiago irakurri...
2021/06/04

Zeure inguruko baten urtebetetzea da, zure familiako batek lana lortu du edo ikasketetan graduren bat, zure euskal etxeko lagun bati eskerrak eman nahi dizkiozu edozein arrazoi dela-eta? Orain aukera berri bat daukazu, EuskalKultura.eus-ek bere Zorion-agurren tartea berreskuratu baitu. Mezu bat uzteko, nahikoa da hemen klik egitea eta testu bat idaztea zorionak emanez, adieraziz nori, nongoa den eta zergatik, ...
Gehiago irakurri...
2021/06/04

Bilbo Zaharra Euskaltegiak urtero antolatzen duen Klasikoen Irakurketa Jarraituaren 2021eko edizioa atzo egin zen bere ohiko egoitzan: Bizkaiko hiriburuko Arriaga Antzokian. Hamalaugarren edizio honetan 1545ean argitaratu zen Bernat Etxepare baxenabartarraren "Linguae Vasconum Primitiae" liburua irakurri zuten 200 bat euskaltzalek, beti ere txandaka eta ahoz gora.
Gehiago irakurri...
2021/05/31
EuskalKultura.eus-en buletinak eten labur bat egingo du aste honetan gaurtik ostirala bitartean, eta aste hondarrean, ekainaren 4an itzuliko da bere eguneroko hitzordura. Tarte honetan lanean segituko dugu eta, buletina plazaratzea kenduta gainetako lanek bere martxa segituko dute etengabe berritzen, presentziarekin sare sozialetan. Albisteen saila ezik, gainerako atal eta sailak kontsultagai egongo dira eta ...
Gehiago irakurri...