2021/06/15

Urteko lehen elurteak heldu dira Cordoba eta San Luis probintzien artean dagoen Sierras de Comechingones mendikatera eta bertako komunikabideak ‘El Vasco’rengana jotzen dute aurtengo negua nola iritsi den mendira eta nola bizi duten bertan jakiteko. Eta ‘El Vasco’ hori Roman Agirrezabal osintxuarra da, duela ia 20 urte Argentinara etorri eta hemengo ...
Gehiago irakurri...
2021/06/15

Urte hasieran kaleratu zuen Paueko Lagunt eta Maita euskal elkarteko Hegaldia koralak 'Herria gogoan' bere CDa. Orduan azaldu genuez, grabaketa pandemia garaian egin zen, iazko irail eta urrian, Notre Dame de Guindales-en, Paue ondoan. Murrizketek zaildu egin zuten ekoizpena, baina Biarnoko hiriburualdeko euskal kantariek lortu zuten proiektua bururatzea. Geroztik, salgai dago, 15 euroko prezioan. Erosi nahi ...
Gehiago irakurri...
2021/06/15

Boisen aurretik Modern Hotela gobernatu zuen Benito Ysursa emigrante iurretarrak hiriburu idahotarrean Valencia euskal ostatua bilaka zedin 1940an eraikitako eraikina, hiriaren egungo erdi-erdigunean, Udaletxe ondoan, obretan sartuko da, bere barruan jatetxe bat (goiko partean) eta joko-areto bat (behekoan) ireki ahal izateko. Barclay Group da gaur egun bertako jabe eta lekua hutsik egon da, aurreko beste plan ...
Gehiago irakurri...
2021/06/14

Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak hemen laburtzen duenez, Euskal Etxeen Eusko Jaurlaritzarekiko izapideak, orain arte postaz bideratzen ziren edo Euskadiren atzerriko Ordezkaritzen bidez izapidetzen zirenak, elektronikoki egingo dira 2021ean bertan hasita. Esan nahi baita, aurtengo deialdiak ere honela izapidetzen hasiko dira
Gehiago irakurri...
2021/06/14

Ez da oraingoa La Platako Euzko Etxeak ezintasunak dauzkaten pertsonen integrazioarekin daukan konpromiso sendoa, kirol arloan bereziki, eta esparru horretan abiatuko du bihar euskal etxeak ziklo berri bat inklusiorako formakuntzari lotua "Inklusioa hezkuntza fisiko klasean" izenburupean. Zikloa ekainean zehar luzatuko da, asteartero, saioak hilaren 15, 22 eta 29an. Claudio Falco izango ...
Gehiago irakurri...
2021/06/11

Trujilloko Euskal Etxe gazteak antolatzen duen mota honetako lehenengo topaketa da, eta Lizarzaburu familiako kideak bildu ditu Zoomez joan den igandean, nondik eta besteak beste Mutriku, Deba, Tolosa, Paris, Amsterdam, Santiago, Lima, Trujillo, Guayaquil, Quito, Ciudad Juarez eta Kaliforniatik sartu direnak. "Bilera Lizartzako (Gipuzkoa) Lizartzaburu baserriaren inguruan antolatu genuen, ...
Gehiago irakurri...
2021/06/11

‘Txapela’ euskal argentinar sagardoak bere bigarren urtebetetzea ospatuko du ekainean, mota askotako jarduera programa batekin. Eskaintza tentagarriek, zozketek eta sukaldaritza arloan erreferente diren lagunekin egindako ekintzek osatuko dute hilabeteko egitaraua. Baina, zalantzarik gabe, proposamen nagusia ‘Txapela KM0-Urteurrena’ deitu duten ekitaldia izango da. Gertalekua ...
Gehiago irakurri...
2021/06/10

Euskal Herrian edo Paue inguruan bizi zaren irakaslea zara edota euskara ongi menperatzen duen pertsona? Paueko Lagunt eta Maita (LEM) euskal etxeko lagunak euskara irakasle bila ari da bertako Gau Eskolaran aritzeko. Pandemiaren egoerako gorrienak pasata, aste honetan bertan berreskuratzen hasia da Lagunt eta Maita bere ohiko ekintza presentzialen desmartxa. Eta datorren urterako planak egiten hasi ...
Gehiago irakurri...
2021/06/10

Duela bi aste, maiatzaren 28an, Ecos de dos guerras, 1936-1945 izeneko foroa inauguratu genuen gure blogen gaztelaniazko sailean. Euskal historia ikertzen duen Sancho de Beurko Elkartearen eskutik, bi gerrate horien inguruan gertatutako euskal pasadizo eta ixtorio ezezagunak azaleratu eta zabaltzeko asmoz. Beti ere, Bigarren Mundu Gerran euskaldunek izandako partaidetza --bereziki kasu honetan ...
Gehiago irakurri...
2021/06/10

Hogeitabost urte bete ditu joan astelehenean José C. Paz hiriko Toki Eder Euskal Etxeak. Argentinan pandemiagatik indarrean dauden murrizketa nabarien ondorioz, urteurren ekitaldia normalean baino xumeagoa izan zen, baina josecepaztarrek euren euskal sentimenduek beti bezain sendo segitzen dutela erakutsi nahi izan zuten, eta urtebetetze kartel bat jarri zuten baserri itxura duen ...
Gehiago irakurri...