euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gral. Rodriguezko 'Eusko Aterpea' EEak 11. urtemuga ospatu zuen bukatu berria duen balio anitzeko aretoan

2010/12/09

'Eusko Aterpea' Euskal Etxeko banderadunak 11. urtemugan Joan den azaroaren 21ean Buenos Aires probintziako Gral. Rodriguezko euskal komunitateko kideek euskal etxearen 11. urteurrena ospatu zuten urratsez urrats eraikitzen ari diren beren egoitzan. Inguruko euskal etxeetako lagunak ere bertaratu ziren 'Eusko Aterpea'ra rodrizgueztarrekin urtebetetzeko brindisa egitera. Etxeko dantzariek bazkaria alaitu zuten euren pauso eta doinuekin eta Mar del Platako Euskal Asteko lehiaketetan parte hartu eta irabazi zutenek aipamen berezi bat jaso zuten.

Gehiago irakurri...


Errazuriz kardinala buru ospatu zen igandean Txileko Santiagon Xabierko Frantziskoren eguna

2010/12/09

Errazuriz kardinala joan den igandean San Frantzisko Xabierkoa eta Nafarroaren Eguna ospatzeko Santiagon egindako ekitaldietan (argazkia Txileko NE) Santiagoko kardinal artzapezpiku Francisco Javier Errazuriz Ossa buru egin zen joan den igandean hiriburu txiletarrean santu euskaldunaren eguna eta Nafarroaren eguna ospatzeko antolatutako ekitaldiei hasiera ematen zien meza. Ohi bezala, ekitaldiak Las Condesko Estadio Españolean gauzatu ziren, eta bildutakoek Nafar Etxekop dantzari txikiek egun honetan egiten zuten debuta ikusteko aukera izan zuten. Iragarrita bazegoen ere, Sanz presidenteak ezin izan zuen bertara bildu, aire kontrolatzaile espainiarren grebak lurrean utzi baitzuen, bidaia bertan behera utzi beharrean.

Gehiago irakurri...


Xabier Leteren ahotsa itzali da, baina bere ondareak indartsu dirau sarean eta teknologia berrietan (bideoak)

2010/12/08

Xabier Lete olerkari eta kantaria (Oiartzun 1944-Donostia, 2010) (argazkia ZaldiEro) Larunbatean, abenduaren 4ean, hil zen Donostian Xabier Lete poeta eta kantaria eta, egunean bertan, Durangoko Azokan omenaldia egin zioten herritarrek, bere kantuak abestuz Landako pabilioiaren sarreran. Euskal Herriko Kantuzaleen Elkartearen deiari erantzunez 'Xalbadorren heriotzean' bezalako kantu ezagunek indar berria hartu zuten ehundaka lagunen ahotsetan. Euskal Herriko kulturan arrastoa utzi zuen Letek bere olerki, kantu eta idazkiekin, eta bizirik dirau ondare horrek euskaldunen bihotzetan. Sarean topa dezakegu horren isla.

Gehiago irakurri...


Iparraldeko Tvpi telebista Mar del Platako Euskal Asteari buruzko erreportajea ari da ematen sarean

2010/12/08

Tvpi telebistaren webgunea, bertatik segi daitezke emanaldiak Ohiko telebista seinalez, Ipar Euskal Herriari begira, eta internetez, mundu osoko jendeei erreparatuz, ari da ematen aste honetan Tvpi telebista joan den azaroko lehenengo astean Mar del Plata hirian grabatu zen Euskal Argentinar Aste Nazionalari buruzko erreportajea, Agustin Errotabeherek egina, 'Euskal Argentina' taldearekin bertara egin zuen bidaiako lekuko gisa. Erreportajea euskaraz ekoitzia da eta frantsesez azpititulatua. Internetez, behin eta berriro ematen dute, ordu oro, beste zenbait saio labur eta publizitatearekin batera. Aste honetan lehen zatia ikus ahal izango da, eta ondoren bigarrena.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Sanz presidenteak atzo berrekin zion Buenos Airesen Txile eta Argentinara aurreikusitako bidaiari

2010/12/08

Miguel Sanz Nafarroako presidentea ondoan Sandalio Monreal duela, Argentinako nafar gizataldeko buruzagi eta Rosarioko Nafar Etxeko lehendakari ohia berau Espainiako aire kontrolatzaileen greba estaliak bertan behera uztera behartu zuen Nafarroako Gobernuko Miguel Sanz presidenteak Txile eta Argentinara asteburuan hasi behar zuen bidaia. Egoera aste honetan normalduta, Miguel Sanz Argentinara partitu eta atzo arratsaldez ekin zion aurreikusitako programa ofizialari, Txileko zati osoa atzean utzita, ordea, gogoratu behar baita igandean Nafarroako Egunaren ospakizun txiletarrean behar zuela parte hartu Santiagoko Estadio Españolean, ekitaldi horretan Karlos III.aren Gurutzea Agustin Otondori, Txileko Nafarroako Etxeko fundatzaile eta lehenengo presidenteari emanez.

Gehiago irakurri...


'Zer gara gu, nor gara gu', nagusi eta euskara ikasleen artean arrakasta izaten ari den haurrentzako jokoa

2010/12/07

Gotzon Barrueta, 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoarekin Guraso batek bere seme-alabek jolasen bidez euskal kultura ezagutzeko eginiko jokoa da 'Zer gara gu, nor gara gu'. Haurrentzako pentsatua da, bai, baina Gotzon Barrueta egileak EuskalKultura.com-i aitortu dionez, makina bat euskaltegitan ere ari dira dagoeneko erabiltzen, ikasleen artean euskaraz jolastu eta aldi berean Euskal Herriari buruzko jakingarriak ikasteko. Jokoan honelako galderak aurki ditzakegu: 'Nor da Bizkaiko idazlerik ezagunena, Kirmen Uribe ala Mortadelo?' Erantzuna errazegia dela? Ba, hala ere jokoak engantxatu egiten omen du. Zergatik?

Gehiago irakurri...


Pergaminoko 'Lagun Onak'ek hiriko Artxibo Historikoaren sutearen urtemuga ekitaldian hartu zuen parte

2010/12/07

Kolektibitate guztiek euren banderak eraman zituzten zeremoniara 2009ko azaroaren 5eko goizean oso berri txarra zabaldu zen Pergamino hirian. Sute baten ondorioz, Mitre Geltokiko Nasa ohian funtzionatzen zuen Artxibo Historikoa hondaturik geratu zen erabat, balio handiko objektu eta dokumentuak galduz. Artxiboez gain, Malvinas-eko soldadu ohien egoitza eta “Bar Mitre” ere babesten zituen lekuak. Joan den azaroan 26an eta sutearen lehenengo urtemugan, hiriko kolektibitateak elkartu ziren Mitre Geltokian gertaera oroitzeko.

Gehiago irakurri...


Euskarazko antzezlan, bideo eta kantak Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen antolatu Euskara Egunean

2010/12/06

Euskararen Nazioarteko Eguna Euskaltzaleak-en (argazkia EuskalKultura.com) Ikasturte amaierako jaia eta Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu ziren larunbat gauean Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegian. Mexiko kaleko etxean funtzionatzen duen euskara eskolako ikasle gehienek hartu zuten parte jaiko ekintzetan, antzezlanak, bideoak eta kantak eskainiz. Erakundeko abesbatza eta dantzariek ere euren ikuskizuna eskaini zizkioten bildutako jendeari, festari Euskal Herriko eta Argentinako bertako musika jarriz. Jaiaren babesean, eta 'Argentinan Euskaraz'en 20. urtemugan omenaldia egin zitzaien Euskaltzaleak-eko Teresa de Zavaleta eta Irene Lopez de Vicuña irakasleei.

Gehiago irakurri...


Cordobako Euskal Etxeak kartel handi bat ipini du bere teilatuan Euskararen Nazioarteko Eguna iragartzeko

2010/12/06

Cordobako Euskal Etxearen teilatuaren gainean ipinitako kartelaren ikuspegia (GTEE argazkia) Cordobako Gure Etxea Euskal Etxeak, Argentinako izen bereko hiriburu eta probintzian, neurri handiko kartela paratu du bere teilatuan, joan den abenduaren 3an ENE Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizuna iragartzeko. "Cordobako Euskal Etxeko teilatuan ezarritako kartel erraldoi batean, euskal gizataldeak egunero Cordobako Colon hiribidetik --bertako garrantzitsuena eta ibilitakoena da-- pasatzen diren oinezko eta gidariei mundu osoan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ari zela oharrarazi nahi zien", adierazi digute euskal elkarte euskalargentinarretik.

Gehiago irakurri...


2010eko ENE Saria Pariseko Sustraiak-Erroak elkarteari ematea erabaki du Eusko Ikaskuntzak

2010/12/03

Erakusketa Pariseko Eskual Etxean Pariseko euskal komunitateko elkarte eta eragileak azalduz, tartean Sustraiak-Erroak elkartea (argazkia EuskalKultura.com)

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia