euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jolasak, musika eta pintxoak Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean, 'Hiru Erreka' EEan

2010/12/14

'Burmuin magikoa'ren bitartez euskarazko hitz batzuk ikasi zituzten Tres Arroyoseko txikiek Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' aktibitate handiko euskal etxea da. Bere proposamenak ez dira euskal komunitatera soilik mugatzen. Erakundeak herriarekin daukan engaiamendua begibistakoa da, eta agian horren ikur nagusia 'Ondare Tresarroyostarra' saria da. Hori guztia dela eta Euskararen Nazioarteko Eguneko ospakizunean jende askok hartu zuen parte, etxeko kideek eta kide oraindik ez direnek ere bai. "Euskal kultura eta euskarari buruz gutxi edo ezer ez zekitenek zerbait ikasi zuten", azaldu dio EuskalKultura.com-i Jose Luis Artuch euskal etxeko lehendakariak. "Egin genituen ekintzen bitartez, hurbildu zitzaizkigun lagunek gure kultura eta gure hizkuntza nolakoak diren ikusi ahal izan zuten", adierazi du Artuch-ek.

Gehiago irakurri...


Telefono mugikorren alorreko enpresa batek euskara/ingelesa elebidun bat behar du bi egunerako Seattle-n

2010/12/14

Eskaintza, Seattle Euskal Etxearen webgunean argitaraturik Ez da berri bat, lan eskaintza baizik, berehala betetzekoa. Seattle-n egoitza duen konpainia batek bertan bizi den pertsona elebidun bat behar du euskara eta ingelesa menperatzen dituena, bi egun osoko lan baterako. Telefono mugikorretan esperientzia izatea eskatzen zaio, eta iphone-etan ere badauka are hobekiago. Bertan bizitzeaz aparte, estatubatuarra behar du izan edo, edonola ere, lan egoteko baimena izan, kontratua sinatuko baita. Lana Eguberriko oporren aurretik egiteko da.

Gehiago irakurri...


3. urtez jarraian 'Maral' taldea Marcos Paz-eko Immigrante Jaiaren azken kontzertuko protagonista

2010/12/13

Maral Taldeko kideak Marcos Paz-eko euskal etxeko kideekin Azaroaren 5etik 7ra gauzatu zen Buenos Aires probintziako Marcos Paz hirian Immigranteen omenezko 11. jaia. Aurreko urteetako ohiturari jarraituz, 2010 honetan ere euskal kolektibitateak muntatutako standa bisitatutakoenetakoa izan da hiru egunez luzatu zen festan. Izan ere, euskaldunek prestatu zituzten plater tipikoek eta batez ere eurek egindako txistorrak arrakasta handia izan zuten bisitarien artean. Euskal musika ere entzun ahal izan zen Marcos Paz-en. Hirugarren urtez jarraian Arrecifesko Maral musika taldea gailendu zen jaiko tauletan.

Gehiago irakurri...


Nafarroako Gobernuak 'Navared' abiarazi du, munduan barreiaturiko nafarren eta nafar enpresen sarea

2010/12/13

Navared-en erregistratutako nafarrak eta nafar enpresak munduko mapan ipinita, atariak berak emandako datuen arabera Xede gisa "Nafarroaren eta Kanpoaren arteko harreman ekonomikoak sustatzea", "enpresa nafarrei laguntzea munduan lehiatu ahal izan dezaten" eta "kanpoan bizi diren nafarrei euren kurrikuluma zabaltzeko tresna bihurtzea" aitortzen ditu, langintza horretan kanpoan bizi diren nafarren eta Foru Administrazioaren arteko biltoki bilakatuz, hauek lirateke Nafarroako Gobernuak sortu berria duen eta joan den ostiralean Gobernuko bigarren presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari duen Alvaro Mirandak eta Nazioarte Garapenerako zuzendari nagusi Juan Francok aurkeztu zuten ekimenaren ezaugarriak.

Gehiago irakurri...


Euskal Herrira joateko bi txartel zozketatu ziren Saladilloko 'Itxaropen' EEaren XII. urteurrenaren jaian

2010/12/13

'Itxaropen' Euskal Etxearen XII. urtemuga ospatzeko 300 bat lagun bildu ziren Apeadero Klubean Joan den abenduaren 4an 'Itxaropen' Euskal Etxeak bere XII. urtemuga ospatu zuen afari erraldoi batekin. Jaia Euskararen Nazioarteko Eguna gogoratzeko eta 2010. urteari “agur” esateko ere baliatu zuten Saladilloko euskaldunek. Festak musika eta dantzak ere izan zituen osagai garrantzitsu. Ekitaldian, euskal erakundeak salgai jarritako 300 laguntza-bonuen artean zozketa egin zen eta irabazle zoriontsuari Euskal Herrira joateko bi txartel egokitu zitzaizkion.

Gehiago irakurri...


Euzko Etxea partaide izan zen Ama Kandidaren kanonizazioaren La Platako ospakizunetan

2010/12/10

Euzko Etxea Euskal Etxeko dantzariek euren dantzak eskaini zituzten La Platan Ama Kandidaren omenez Urriaren 17an Ama Kandida euskalduna santu egin zuen Benedikto XVI.a Aita Santuak Vatikanon. Bitartean, Argentinan, La Platako 'Corazon Eucaristico de Jesus' Eskolako agintariek bertako euskal etxeko kideak gonbidatu zituzten Jesus-en Alabak kongregazioaren sortzailearen omenez Buenos Aires probintzia hiriburuan egin ziren ospakizunetara. Ohoratze programa oso bat gauzatu zen urria eta azaroan, tartean, Eucaminata izeneko ibilaldia, meza, erakusketak, euskal etxeko dantzari eta abesbatzaren emanaldiak, Teatro Argentino-ko Kamerata Akademikoaren kontzertua eta Colegio Eucaristico koruaren aurkezpena.

Gehiago irakurri...


Antzinako elkarteak genealogiari buruzko topaketa irekia egingo du bihar Bergarako Udaletxean

2010/12/10

Antzinako elkarteak argitaratzen duen aldizkari digitala, doakoa, da Antzina 'Antzinako' euskal genealogia eta tokiko historiaren elkarteak antolatuta, Genealogiari buruzko mintegi bat egingo da bihar Bergaran. Jardunaldiaren gai nagusia hauxe izango da: 'Genealogiarako iturri dokumentalak: Artxiboak'. Bilaketa genealogikoetarako erabilgarriak diren Euskal Herriko artxiboen berri emango dute bertan, eta horrez gain genealogian hasi nahi dutenentzako tailerrak egingo dituzte. Bestalde, Antzinako elkarteak sarean jarri du jada Antzina bere aldizkariaren azken alea. Jardunaldia zein aldizkaria libre eta kitorik dira.

Gehiago irakurri...


Mikeldi talde eno-gastronomikoak zazpi urte bete ditu euskal gastronomia praktikatzen Mexiko Hirian

2010/12/10

Taldeko kideak eta euren familiak (argazkia Mikeldi) Mikeldi talde eno-gastronomikoak zazpigarren urteurrena bete zuen abenduaren 2an. Elkarte hau euskal gastronomiaz gozatu nahi duen euskal-mexikar talde batek osatua da eta kideak urtean hainbat aldiz elkartzen dira Mexiko DF hiriburuan eta inguruetan, mahai baten inguruan beti. Azken afari-batzordean taldeak 2010eko txostenaren balioespena egin zuen eta Jon Ruiz de Azua aukeratu zuen 2011 urterako presidente gisa. Mikeldik kide berri bat ere onartu zuen, Julen Ruiz de Azua.

Gehiago irakurri...


'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketak tradizioa eta ironia uztartuko ditu abenduan Londresen

2010/12/09

'Harrijasotzaile', 'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketako argazki bat

Olentzero motorduna, ordenagailuak zaintzen dituen artzaina, rotaflexa darabilen aizkolaria... Euskal arketipoak mende honetara ekarri ditu, ironia apur batekin, 'XXI. mendeko euskaldunak' erakusketak, eta larunbatetik aurrera ikusgai izango dira Londresen, bertako Basque Society elkartearen babesarekin. Berangoko elkarte bat da ekimenaren sustatzailea eta argazki eta bideo sorta ari dira biltzen tradizioa eta modernitatea batuz bizi den herriaren ikuspegia munduan zehar erakusteko. Abenduan Londresen izango da eta urtarrila eta otsailean Bartzelonan.

Gehiago irakurri...


Miguel Sanz presidenteak Buenos Airesko Nafar Etxea bisitatu zuen Rosariorako bidea hartu aurretik

2010/12/09

Miguel Sanz Buenos Airesko Nafar Etxeko dantzariekin bertako pilotalekuan Txileko zatia bertan behera gelditu ostean, aurrera darrai Argentinan Miguel Sanz Nafarroako presidentea bertara egiten ari den bisitak. Astelehenean iritsirik, asteartea izan zuen aurreneko bisita egun ofiziala eta egun horretan nafar etxeetako arduradunekin eta Argentina eta Txileko Nafar Etxeen federazioko buru den Crisanto Ayanzekin bildu zen. Hogeita hamar enpresari espainiar eta nafarrekin ere bildu zen, Buenos Airesko Klub Espainiarrean. Nafar Etxean, berriz, emanaldia eskaini zioten bertako dantza taldekoek erakundearen pilotalekuan. Atzo Rosariora pasatu zen, gaur eta bihar agenda han segitzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia