euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Boiseko bi ahizpek sortutako Ahizpak diseinu-enpresaren pitxiak ikus eta erosgai larunbat honetan Bilbon

2010/12/17

Boisen jaiotako Ahizpak enpresaren diseinuetako bat. Dotorezia eta euskal kutsu nabaria ezaugarri daukate piezetako askok Dotorezia eta euskal ikutua pitxi batean batuta ikusi nahi dituzula? Euskal tradizioari lotutako irudi eta moldeak maite duzula baina egungo gustu eta ikutu modernoaren galbahetik pasata? Bada ezpada bisita bat egin beharko diozu --Euskal Herrian bizi bazara, bederen-- larunbat honetan, abenduaren 18an, Estatu Batuetako Boisetik etorritako 'Ahizpak' enpresak ekarri dituen gustu handiko pitxi eta diseinuak ikusgai eta erosgai ipiniko dituen erakusketara. Non topatu euskal diseinu 'Made in USA' hauek? Kepa Junkeraren musika akademian, Lur Soinuak-en, Bilboko Barria Kalearen 3an.

Gehiago irakurri...


Kaliforniako Santa Barbara Unibertsitateak Euskal Kultura ikastaroak abiatuko ditu urtarrilean

2010/12/17

Euskal baleazaleei buruzko mintegia egingo dute urtarrilean UCSB-n (argazkian, balea Hondarribiko armarrian) Euskal Ikasketek bere lekua izango dute urtarriletik aurrera Kalifoniako Unibertsitateak Santa Barbara (UCSB) hirian duen egoitzaren curriculumean. Bi ikastaro emango ditu Viola G. Miglio irakasleak: batetik, 'Introduction to Basque', oinarrizko euskara ikastaroa, eta, bestetik, 'Basque History and Culture', historiaurretik gaur egunera bitarteko Euskal Herriko historiari gainbegiratua. Horrez gain euskal gaiei buruzko zenbait mintegi eta hitzaldi eskainiko dituzte UCSBn, lehena 'Euskal baleazaleen masakrea Islandian (1650)' topaketa, urtarrilaren 28an.

Gehiago irakurri...


Gatazka legal batengatik Bs Airesko Mexiko kalean funtzionatzen zuen euskal etxeak bere ateak itxi ditu

2010/12/17

Garai gozoak. 2005eko martxoan Eusketxek, Ekin Argitaletxeak eta Euskaltzaleak-ek Laurak Bat-en egoitza utzi zuten bide berri bat hasteko Mexiko kaleko etxean. Irudian, etxe-aldaketa egiten lagundu zuen koadrila, Mexikon ateratako lehenengo argazkian. Atzoko --abenduaren 16ko-- datarekin eta e-mail bat medio, Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxeko lehendakaria den Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollok eta erakundeko idazkari María del Carmen Echevarnek Eusko Kultur Etxea, Euskaltzaleak eta Ekin Argitaletxea batzen dituen euskal egoitzaren ixtea adierazi zieten instituzioko kideei eta euskal komunitate osoari, zergatiei buruzko azalpenak emanez. Behar da esan azken bost urteetan euskal-argentinar eta euskaldun askorentzat euskal kulturaren erreferentea izan den egoitza hau joan de abenduaren 5etik dagoela itxita ondorio txar guztien, hala nola etendura eraginez euskara klaseei, tabernari, zine-zikloari, eta baita Euskal Herrira joateko bi txartelen zozketari ere. Laguntza-bonu hauei dagokienez, Eusketxeko Batzordeak zozketa abenduaren 28an, eskribautza batean egingo dela adierazi du.

Gehiago irakurri...


Bihar, abenduaren 17an, bukatuko da 2011ko Udako Euskal Unibertsitatean izena emateko epea

2010/12/16

2009ko Udako Euskal Uniberstitateko ikasleak Hirugarren urtez jarraian, Srgentinako Udako Euskal Unibertsitateak bere ateak irekiko dizkio euskal kulturan murgildu nahi duten lagun guztiei. Aurtengo ikastaroa otsailaren 1etik 11ra luzatuko da eta aurreko edizioetan bezala Euskal Echea Institutuko hiriburuko instalazioetan burutuko da. Eskolak emateko ardura gai bakoitzeko aditu batek izango du eta gaiek euskaldunen herriko hainbat arlorekin zerikusia izango dute. 2011ko edizioan parte hartzeko izena eman behar da Euskal Echea Institutuko egoitzan, Sarandi kaleko 735 zenbakian, 10etatik 12etara edo 14etatik 16etara.

Gehiago irakurri...


Zenbait gizataldetako kideak hurbildu ziren Trenque Lauquen-en Laura Nobilek genealogiaz eman hitzaldira

2010/12/16

Laura Nobile de Abarrategui abenduaren 8an Trenque Lauquen-en, bertako euskal etxearen ardurapean emandako hitzaldiko irudia Laura Nobile de Abarrategui genealogista eta Arrecifesko Euskal Etxeko kideak "Semeak ahantzi nahi duena bilobak gogoratu nahi du" izenburupean joan den asteko asteazkenean emandako hitzaldiak oihartzuna lortu zuen Trenque Lauquen-en, herriko zenbait gizataldetako kideen arreta eta presentzia bilduz. Bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolaturik egin zuen Nobilek solasaldia, astean zehar Pehuajó eta Suipachan egin zuen bezalaxe, eta aitzinetik Cordoba, Olavarria eta beste euskal etxe batzuetan egin legez, beti ere FEVAren kultur eskaintzaren baitan.

Gehiago irakurri...


Umeen kantuek deituta, Olentzero goiztiar heldu da Boiseko Euskal Etxera (ikus bideoa)

2010/12/15

Euren kantuen indarrez deitu zuten Boiseko neska-mutilek Olentzero Euskal Etxera (irudia Henar Chico) 'Olentzero begi gorri, fun, fun, fun' kantatuz hartu zuten joan den igandean Boiseko neska-mutilek Gabonetako euskal jeinua Boiseko Euzkaldunak Euskal Etxean egin zen festan. Eta gogotik kantatu ere! Henar Chico boisetarrak sareratu duen bideo honetan ikus daiteke Boiseko haurrek zer nolako ilusio eta irrikaz bizi izan zuten momentu magiko hori. Euskal Herrian zein Diasporako edozein bazterretan horrelakoak asko ikusiko dira datozen egunetan, baina milesker Henarri une eder hau interneteko euskaldunekin partekatzeagatik!

Gehiago irakurri...


Euskal Etxeentzako 2011ko laguntza deialdia abendu hondarrean emango du argitara Eusko Jaurlaritzak

2010/12/15

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria bere bertsio digitalean. Aurten gauzak aurreratu egin dira eta Eusko Jaurlaritzak Euskal Etxeentzako 2011rako dirulaguntza deialdia abendu hondarrean argitara ematea buletinean, Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkarian, aurreikusten da. 2010eko deialdi orokorrari zein premia larrian daudenei zuzendutakoari dagokienez, behar ziren tramiteak burutu ondoren, lehenengo ordainketak datorren urtarrilean egingo dira seguruenik.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak bi euskal etxe berri onartu ditu: San Joseko Euskal Etxea eta Montevideoko 'Euskaro' EEa

2010/12/15

Eusko Jaurlaritzak atzo astearteko Gobernu Kontseiluan bi euskal etxe onartu zituen eta sartuko ditu Euskal Etxeen bere erregistro ofizialean, biak Uruguain. Bat hasi berria da, San Joseko Euskal Etxea, izen bereko departamendu eta hirian kokatua; eta bigarrena, ostera, euskal etxe historiko bat, Montevideoko Centro Euskaro delakoa, urte batzuetan ofizialtasuna galdu ondoren, barruko arazo batzuk izan ondoren berriz ere munduko euskal etxeen zirkuitora itzuli dena.

Gehiago irakurri...


'Argentinan Euskaraz'-en 20. urtemugan, argentinarrek Euskal Herriko hizkuntza omendu zuten

2010/12/15

Adriana Hernandorena eta Daniel Molinaren 2011. urteko euskara klaseak iragartzeko afixa “Euskararen alde, bideoak; euskararen alde, kartelak; euskararen alde, postalak; euskaren alde, zuek eta guztiok” zioen Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Asteko lehiaketetan parte hartzeko gonbiteak. Euskal etxeetako euskara ikasle zein irakasleek lan ederrak egin zituzten eta ondorioz, merezitako sariak jaso. Mar del Platan, Euskal Asteko azken bazkarian, bertako Denak Bat Euskal Etxeko lehendakari Jose Martin Azarlozak, Etxepare Institutuko zuzendaria Aizpea Goenagak, HABEko teknikari Jose Francisco Zinkunegik, Mónica Usubiaga eta Esteban Capurro euskara irakasleak eta bertako euskal etxeko lehendakari Ana Irigoyen-ek izan zuten sariak emateko ardura [Argazkiak EuskalKultura.com].

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakaria buru egin zen atzo Gasteizen Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilera

2010/12/14

Atzo Gasteizen Lehendakaritzan egin zen Euskal Gizataldeen Aholku Batzordearen bilera (argazkia Irekia) Lehenengoz legealdi honetan, atzo bildu zen Gasteizko Lehendakaritzan Jaurlaritzaren Euskal Gizatalde gaietarako Aholku Batzordea, Lehendakariari arlo honetan aholku ematea xede duen organoa eta, Gobernuaren sailetako, Aldundietako eta bestelako instituzioetako ordezkariekin batera munduko euskal etxeetako hiru ordezkari biltzen dituen batzordea, besteak beste lau urtean behin egiten diren Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuetan hartutako erabaki eta gomendioen segimendua egitea helburu duena. Patxi Lopezek bildutakoei Jaurlaritza krisi garain honetan euskal etxeen eta munduko euskaldunen alde egiten ari den ahalegina azpimarratu zien.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia