2010/12/22

Euskal Eutonomi Erkidegoko aurrekontuak onartzeko Legebiltzarreko eztabaida testuinguru, Josu Legarreta Ibarretxeren gobernuetako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako zuzendari izan zenak ohar bat plazaratu du "Eusko Alderdi Jeltzalea beti Euskal Etxeen aldeko jarrera hartu duen alderdi bakarra" izan dela baitetsiz. Bere aburuz, "ez dago besterik, abertzale zein ez-abertzale, beste hainbeste esan dezakeenik". Hori babesteko, jeltzaleek 2011eko aurrekontuei aurkeztutako zuzenketa bat dakar gogora, euskal etxeentzako dirulaguntzetan igoera proposatuz, aurkeztu eta ez onartua.
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak jakinarazi duenez Argentinako hainbat elkartetik Udalekuren bigarren edizioan izena emateko epea luzatzeko eskaera jaso du, eta hori dela eta gaur eta bihar ere inskripzioak onartuko dituzte. Udaleku 12-16 urte bitarteko neska-mutilentzako barnetegia da eta lehen edizio arrakastsuaren ostean askok nahi izan dute bigarren honetan parte hartu. Bestalde, Chascomuseko Euskal Etxeak abenduaren 17an egin zuen Gabon Jaia eta Olentzerok opariak banatu zituen elkarteko txikien artean.
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Internetek hainbat produktu etxetik atera gabe eta saretik erosteko aukera ematen digu. Joan den urritik Buenos Airesko Juan de Garay Fundazioa ere sartu da bide horretan eta dagoeneko Buenos Aires hiriburu argentinarrean bizi ez direnek ere eskura ditzateke Fundazioak Mercadolibre.org.ar webgunean salgai ipini dituen liburuak. Lehenengo urrats honetan, bost titulu daude erosgai. Egun gutxi falta dira Gabonetarako eta aukera berri honekin honekin Fundazioak zabaldu egiten du Olentzerori eska dakiokeen opari zerrenda. Probatu nahi?
Gehiago irakurri...
2010/12/22

Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurrena dela-eta eginiko hirugarren elkarrizketa dugu gaurkoa, Argentinan bertako jendea euskaraz trebatu eta irakasle bihurtzeko ahalegin hartan protagonista eta aitzindari izan zirenei hitza emanez. 2010ean Uruguaiko Montevideon eta Txileko Viña del Mar-en egin dira duela hogei urteko Macachingo lehenengo haren segida izan diren barnetegiak. Denboran atzera egiten ari gara, ordea, eta 1990ean Macachinen abiatutako bideari erreparatzen. Euskal Herriko Andoni Unzalu eta Miren Josu Uriarteren ondotik, hitza orduan ikasle eta geroztik euskaldun eta euskara irakasle peto izan dugun Bahia Blancako Rosana Entizneri dagokio. Hona bere lekukotasuna.
Gehiago irakurri...
2010/12/21
EuskalKultura.com-ek oparia du irakurleen artean banatzeko: datorren astean 'Zer gara gu, nor gara gu' jokoaren bi kaxa zozketatuko ditugu. Joko hau trivial estiloko jolasa da eta euskal kulturari buruz hamaika datu interesgarri ikasteko era dibertigarria izan daiteke. Haurrentzako pentsatua bada ere, euskara ikasleen artean arrakasta izaten ari da. Zozketan parte hartzeko aski da e-mail bat bidaltzea abenduaren 30a baino lehen eta irabazleek etxean jasoko dute oparia.
Gehiago irakurri...
2010/12/21

Munduko bazter batetik bestera dabil egunotan Olentzero, Europako, Ipar eta Hego Amerikako eta Australiako hainbat euskal etxeetako haurren deiari erantzunez. Euskal Herritik urrun hazi arren, haur hauen gurasoek Olentzero ezagutzeko aukera eman nahi diete eta ilusio bereziarekin prestatzen dituzte Gabonetako festak euskal etxeetan. Murtzian (Espainia), Londresen (Ingalaterran), Sydneyn (Australia), Washingtonen (AEB) zein Mar del Platan (Argentinan) neska-mutilek emozio, nerbio eta zoramen berarekin bizi izan dute Olentzeroren etorrera.
Gehiago irakurri...
2010/12/21

Argentinako euskaldunak hemen bertan euskara klaseak emateko proiektuaren oinarriak ezartzen ari zirenean, Miren Josu Uriarte Olaeta gernikarra, programaren arlo akademikoko lehenengo arduraduna, Amorebieta-Etxanoko udal euskaltegian zebilen lanean. 1989-1990 ikasturtea zen eta Andoni Unzalu Aurten Bai Fundazioko kideak proiektuari buruz hitz egin zion. 'Andonik hiru hilabeterako Argentinara joatea proposatu zidan. Beste irakasle bat aukera nezakeen eta harekin Macachinera euskara klaseak ematera joatea, Panpan dagoen herri txiki batera', azaltzen dio Uriartek EuskalKultura.com-i. Nolako esperientzia izango zen jakin gabe, irakasleak proposamena onartu zuen, Argentinan Euskaraz programaren sortzaile nagusietako bat bihurtuz.
Gehiago irakurri...
2010/12/20

Euskara Europan dauden hizkuntza zaharrenetakoa da. Askok galdetzen dute nola lortuko zuen hain hiztun gutxi dauzkan hizkuntza batek denboraren erasoari, inbasioei eta minorizazio egoerari aurrera egitea. Elkarbizitzen ikastea izan daiteke erantzun bat. Edo garai berriei moldatzen jakitea. Baina dudarik gabe, XX. mendeko Hizkuntza Politika proiektuek leku garrantzitsua izan dute Euskadin, eta Euskal Herriko Diaspora proiektu horietan sartzea izan da, agian, erabaki egokienetako bat. 1990ean “Argentinan Euskaraz” programaren bidez euskara irakaskuntza formalizatu zen Argentinan eta gaur, bi hamarkada pasa ondoren, emaitza ezin hobeak ikus daitezke. Gaur egun euskararekin lotura dituzten ekimenak HABE Institutuak badaramatza, Andoni Unzalu, egun Lopez Lehendakariaren Komunikazio Idazkari Nagusia, eta Aurten Bai Fundazioa izan ziren programa honen haziak erein zituztenak duela hogei urte. “Argentinan Euskaraz” proiektuaren XX. urtemugan, Unzaluk berak kontatuko digu nola eman zitzaioan hasiera arrakasta paregabea izan zuen ideia horri. [Andoni Unzaluri egindako elkarrizketa hau EuskalKultura.com-ek euskararen irakaskuntza argentinarrean aitzindari izan zirenei eskainiko dion solasaldi-sorta bateko lehenengoa da]
Gehiago irakurri...
2010/12/20

'Euskaldunen eliza' deitzen diote Madrilen Principe kalean dagoen Loiolako San Inazio elizari. Ia 300 urte dira --1715ean beteko dira hiru mende horiek-- Madrilen bizi zen Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako fededun talde batek erabaki zuela "Real Congregación de Naturales y Originarios de las Tres Provincias Vascongadas" (Hiru Euskal Probintzietan Jaiotako eta Jatorridunen Erret Kongregazioa) delako elkartea sortu eta antolatzea. Eta elkarte horri lotua dago Loiolako San Inazio Eliza. Igandero igandero, Madrilgo euskal fededun multzo bat biltzen da bertara hamabietan, euskarazko mezara, aita Pedro Olalde oñatiarra emaile.
Gehiago irakurri...
2010/12/20

Urtero legez Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Gabonetako jaia edo Olentzero Pesta ospatu zuen abendu hasieran. Iazko arrakastaren ostean, aurten ere Olentzerori buruzko antzerki irrigarri bat egin zuten, umorearen bitartez euskal ohiturak eta tradizioa ezagutarazteko. Olentzero, Txanogorritxu, otsoa eta beste pertsonaiak izan ziren gaueko izarrak eta txalo zaparrada jaso zuten. Horrez gain janaria, dantza, jolasak eta umore ona izan ziren nagusi jaian.
Gehiago irakurri...