2010/12/27

2011 urteari begira ari dira lanean jada Quebec-eko Euskaldunak elkarteko kideak, eta Adelaide Daraspe lehendakariak dionez, erronka ederra dute: NABOren bilkura antolatzea irailean. Lehen aldia izango da Ipar Ameriketako --hau da, Kanada, Mexiko eta AEBetako-- euskal elkarteak biltzen dituen erakundeak bilera AEBetatik kanpo egiten duela. Irailaren 17an izango da bilkura, eta egun berean Euskaldunak-ek bere sorreraren 15. urteurreneko jaia egingo du.
Gehiago irakurri...
2010/12/27

'Argentinan Euskaraz' programaren emaitza eta ikurretako bat da Irene Lopez de Vicuña. Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiko irakasle eta Eusketxeko langile, Argentinan Euskal Herriaren zati bat sortzen eta elikatzen lagundu du Lopez de Vicuñak bertatik pasatu diren hainbat euskaldunentzat. Euskal etxe askotan ez dira heldu berriak euskaraz hartzen. Irene Lopez de Vicuña dagoen lekuetan, berriz, euskaldun peto batekin egiten dute topo euskal herritarrek.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Beste urte batez iritsi da Gabona, bihar Eguberria... Aukera ederra maite ditugunak bereziki gogoan hartu eta agiantza edo desiorik onenak bidaltzeko. Beste urtebete eta hemen segitzen dugu, irakurle. Urtebete emendatu diogu elkar ezagutuz daramagun denborari eta pozez ikusten dugu EuskalKultura.com-eko txokotik hazten doazela Euskal Herriari, munduko bazter guztietatik, bere seme-alabak eskaintzen ari zaizkion ekarpenak.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Patxi Lopez Lehendakariak atzerrian bizi diren euskaldunen ordezkaritza zabal bati egingo dio harrera datorren astelehenean, abenduak 27, Lehendakaritzaren egoitzan izango den ekitaldi batean. Hitzordua arratsaldeko seietan hasiko da, eta bertan parte hartzera gonbidatuta daude, Gabonak direla-eta egunotan Euskadin daudenez, beste herrialde batzuetan bizi eta lan egiten duten euskaldun asko, adierazi dute Lehendakaritzako iturriek ohar batean. Bigarren urtea da Patxi Lopezek halako zerbait antolatzen duela, iazko azken egunetan ere antzeko ekitaldi bat egin baitzuen kanpoan bizi diren zenbait euskal herritarrekin.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Boiseko Euskal Museoak lanpostu eskaintza argitaratu berri du bere webgunean, dendaren arduradun postua betetzeko. Museoa, dendaren kargu egin eta dendarako produktuak erosi eta salduko dituen pertsona baten bila ari da. Ingelesaz gain euskara edo gaztelera jakitea baloratuko da. Asteartetik larunbatera lan egiteko da, 33 orduko lanaldian eta soldata 17.160-20.592 dolarrekoa izango du. Kurrikuluma bidaltzeko epea urtarrilaren 6ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Abenduaren 2, 3 eta 4an, mota askotako ekimenak burutu ziren Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxean 2010eko ekitaldien egitaraua ixteko. Hiru egun horietakoo ekintzek helburu zehatzak zituzten; alde batetik, Euskararen Nazioarteko eguna gogoratzea; beste alde batetik, euskal erakundearentzat hain arrakastatsua izan den urtearen amaiera ospatzea; eta azkenik eta bigarren puntuari loturik, Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astearen antolakuntzan lagundu zutenei esker beroak ematea.
Gehiago irakurri...
2010/12/24

Duela hogei urte ikasleak ziren. Euskal Herriko hizkuntzan baliabide gutxi baina jakinmin handia zeukaten ikasleak. Orain, hogei urte pasa eta gero euskal etxeen arteko euskara irakasle ezagunenak dira Gabriela Mendia eta Miren Arozarena. Izan ere Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuneko --FEVA-- aurpegi publikoak dira eta Macachin herrian hasi ziren ikasle gehienek bezala, euskara dute bizitzaren zati garrantzitsu. EuskalKultura.com 'Argentinan Euskaraz' programari egiten ari zaion omenaldi honetan, hona Gabriela Mendia eta Miren Arozarenaren lekukotasuna.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Atzo aurkeztu zen Udalbideren Iruñeko egoitza nagusian Olentzero.net, Olentzeroren Lagunen Elkarteak bultzariko ekimena euskal Eguberrietan "pipa hortzean duela" agertzen den pertsonaia sustatu eta suspertzen laguntzeko helburuz. Horretarako webguneak jokoak proposatzen ditu, argazki eta bideoak partekatzeko aukera ematen du, berriak eskaintzen ditu eta Olentzerok bisitatzen dituen herri eta tokien zerrenda ere ematen du, tartean Euskal Herrikoak zein euskal diasporako datu eta ekarpenak.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Abenduaren 16tik 22ra arte ikusgai egon dira San Juango Hiriko Oroimen Museoan 'Euskal Herriko Baserriak' erakusketa osatzen duten argazkiak. Ekintza Maiatzeko Iraultzaren Bigarren mendeurrena ospatzeko egin ziren azken ekimena ere izan zen eta hori dela eta, hiriko udaletxearen babesa izan du. Aste osoan zehar, jende mordo bat hurbildu zen museora euskal etxeko kidea den Silvia Urbicain de Bene irakasleak koordinatu zuen erakusketa ikustera. Proposamen honekin, San Juan hiriburuko Eusko Etxea-k bukatutzat eman zuen 2010eko ekintzen programa.
Gehiago irakurri...
2010/12/23

Argentinan Euskaraz programaren lehenengo barnetegian parte hartu zuten ikasleek bide ezberdinak segitu dituzte. Batzuk Argentinan euren euskal etxeetan klaseak ematen segitu dute; beste batzuk denboraren poderioz proiektua utzi zuten. Baina badago beste talde bat: beren lekua Euskal Herrian aurkitu zutenak, Euskal Herria barrutik bizi eta bertan geratu direnak. Hau da Lomas de Zamorako Marina Paglialungaren kasua. Duela 20 urte euskara ikasten hasi zen neskak, bi hamarkada hauetan muga guztiak gainditu eta gaur egun euskararekin daukan lotura ezin da estuagoa izan. Urteak dira Marina Gipuzkoako Segura herrian bizi dela eta argentinar euskaldun petoa da.
Gehiago irakurri...