euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

150 bat lagun bildu ziren Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxean 2010ari agur esateko

2010/12/29

Arrecifesko euskaldunek agurra eman zioten 2010ari Proiektuz betetako urtea da doana, Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeko kideek egindako lanari esker gauzatu den proiektu urtea. Eta hori, ospatzeko arrazoi ona da. Baina hamaika proiektu eta proposamen berri ere badakarzkie urte berriak Arrecifesko euskaldunei eta hori, zalantzarik gabe, kopa altxatu eta topa egiteko beste arrazoi ezin hobea da. Eta horrela, giro alai eta zinez baikorrean eman zitzaion “agurra” 2010 urteari Arrecifesen joan den igandean: topa eginez, dantzatuz, abestuz, txalotuz eta lagunekin elkartuz.

Gehiago irakurri...


Chacoko EEak Erakin aldizkariaren 10. alean Zuzendaritza berria eta Ipar Haizea antzerki taldea aurkezten ditu

2010/12/29

Erakin aldizkariaren 10. alearen azala (argazkia ChacoEE) Erakin aldizkariaren azken alea, hamargarrena, Kotoiaren Lurra elkarteko kideen eskutan da jada. Euskal etxeak bazkide eta Chaco probintziako erakundeen artean banatzen du aldizkaria eta nahi duen edonork e-mail bidez jaso dezake ere bertsio digitala. Azken ale honetan uztailean aukeratu zuten zuzendaritza berria aurkezten dute eta elkarteko ekimenen berri ematen: azken bi urtetako balioespena, Ipar Haizea antzerki taldearen sorrera eta 2011rako prestatzen ari diren proiektu berriak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Kinku Zinkunegi: "Argentinako euskal etxeen erdian euskara klaseak emateko moduan gaude gaur egun" (eta VII)

2010/12/29

Kinku Zinkunegi eta Gabriela Mendia Mar del Platan, Argentinan Euskaraz-en 20. urteurreneko galan. Kinku Zinkunegi HABEko teknikaria eta Euskara Munduan programaren arduraduna da eta Argentinan Euskaraz egitasmoaren 20. urteurrena betetzen den honetan Argentinako euskal komunitatean euskara gorde eta zabaltzeko eginiko ahalegin azpimarragarri honen balioespena egiten du. "Ez dut sekula ahaztuko jendearen motibazioa eta ilusioa euskara ikasi eta irakasteko. Adin guztietako jendea, oso jatorri eta egoera desberdinetakoa, baina denak amankomuneko gune batean elkartuak: Euskaran", aitortu dio EuskalKultura.com-i, Argentinan Euskaraz programaren 20. urteurrena ospatzeko argitaratzen dugun zazpigarren eta azken elkarrizketan.

Gehiago irakurri...


Diasporak ere Euskal Selekzioak Venezuelaren aurka jokatuko duen partida jarraitu ahal izango du

2010/12/29

Euskal Selekzioak Kataluniaren aurka jokatu zuen partidaren irudia Azken bi urte hauetan ez da Euskal Selekzioak Gabonetan jokatu ohi duen tradiziozko partidarik izan. Baina aurten zaletuek izango dute aukera partida honetan sortzen den giroaz gozatzeko. 'Euskal Selekzioa' izenarekin, norgehiagoka gaur, abenduaren 29an, izango da Bilboko San Mames-en, eta Venezuelako selekzioa izango dute aurkari. Diasporako kideek partidua segitzeko aukera izango dute internetez eta ETB-Sat-en bidez. Canal Vasco-k aldiz Euskal Herriko goizaldeko ordubatetan emango du, Ameriketako ordutegira egokitu ahal izateko.

Gehiago irakurri...


Sabin Intxaurraga hil da bart Euskal Herrian: Argentinatik, gutuna heldu zaigu galdutako laguna gogoan

2010/12/28

Bart astelehen gauean, 2010eko abenduaren 27an, ostegunean 61 urte bete baino egun batzuk lehenago hil zen Galdakaoko Gurutzetan Sabin Intxaurraga Mendibil. Sabin Intxaurraga Mendibil arratiarra, Zeanuriko alkate izana, Jaurlaritzako sailburu ohi eta euskal politikan zein euskalgintza alorrean ibilibide luzeko pertsona, bart hil zen Galdakaon, Gurutzetako ospitalean, urriaren 12an hesteetatik operatua izan ondoren, minbiziak eraginda. Euskal diaspora ezagutzen zuen pertsona zen, Ameriketakoa bereziki, kargudun gisa zein bestela ere, Estatu Batuetako Boiseko puntatik Argentinaraino, eta lagunak zeuzkan bertan. EuskalKultura.com-eko irakurle zela aitortu zigun duela hiru urte azkeneko Euskal Gizataldeen Mundu Kongresuan. Argentinako lagun baten azken agurra eta oroitzapena jaso eta bildu dugu datozen lerroetan. Ostegunean 61 urte betetzeke hil da euskaltzale zeanuritarra.

Gehiago irakurri...


Gabonetan 30 luzemetraia euskaraz doan sarean streaming bidez ikusgai eitb.com eta kulturklik-i esker

2010/12/28

'Olentzero eta oparien ordua' da ikusgai dauden filmeetako bat Haurrentzako zein nagusientzako opari ederra jarri dute sarean eitb.com-ek eta Kulturklik-ek: 30 luzemetraia, euskaraz, mundu osoko euskaldunentzako eskuragarri. Argentinan, Australian, Madrilen ala Tokyon, bakoitzak nahi lekuan eta ordutegi arazorik gabe ikusi ahal izango ditu filme hauek, interneten eta streaming eran (ezingo dira deskargatu, baina bai bakoitzak nahi duen adina aldiz ikusi). Filmeen artean badira haurrentzako animaziozko hainbat luzemetraia, eta nagusiek komediak, dokumentalak, dramak eta beldurrezko filmak izango dituzte aukeran.

Gehiago irakurri...


AthletiKuba futbolzale taldea: urte eta erdi Habanan euskaldunak bilduz afari, partidu eta kultur ekintzetan

2010/12/28

Errealeko bandera bat ikus daiteke AthletiKubakoen talde argazki honetan; Athletikeko eta Errealeko zaleek harreman ona ('pikeak' gorabehera) daukate Habanan Futbola eta kultura bikain nahasten dituzte Kubako talde honetan. Joan den abenduaren 11ean Urteroko Bilkura egin zuten eta bertan urte eta erdiko ibilbide honen balioespena. Positiboa, doaike. Ekimen ugari egin dituzte eta Habanako euskaldunen topaleku bihurtu dira tarte honetan: hileroko afariak, futbol partidak ikusteko hitzorduak, harrera Kubara datozen euskal artistei (aurten Ruper Ordorika, Rafa Rueda eta Edorta Jimenez izan dira bertan, besteak beste). Datorren urterako jarduera berriak prestatzen ari dira jada, tartean ohikoa bilakatu den Aberri Eguneko ospakizuna Habanan.

Gehiago irakurri...


'Euskara ezinbestekoa da EH hobeto ezagutzeko, arraza konzeptu zahar horiek alde batera utziz' (VII)

2010/12/28

Teresa de Zavaleta Xamar idazlearekin batera 'Argentinan Euskaraz' programaren 20. urtemuga dela eta EuskalKultura.com-ek hasiera-hasieratik proiektuan izan ziren aitzindariak elkarrizketatzea erabaki zuen. Eta Teresa de Zavaleta arrecifestarra Macachinen euskara ikasten hasi zen lehenengo talde hartako kidea da. Historia ikasle gero irakasle bilakatua, berehala batu zituen Zavaletak bi ondasun horiek euskara bere osotasunean irakasteko. Omenaldi moduko honen azken aurreko elkarrizketan, euskara eta euskal kultura banaezinak direla uste duen irakasle baten ikuspuntua.

Gehiago irakurri...


Lapurdiko euskal-txiletarrek bigarren mendeurrena ospatuz bazkaria egin zuten Urdazubin (argazkiak)

2010/12/27

Bazkarian parte hartu zuten euskal-txiletarren talde argazkia, Ikaburua jatetxean (argazkia Bixente Larre) Hirugarren urtez Lapurdiko euskal txiletar talde batek Txileren jai nazionala ospatu zuen Urdazubiko Ikaburua jatetxean egin zen bazkariarekin. Aurtengoan, gainera, Txileren independentziaren bigarren mendeurrena ere ospatzen zuten eta 50 bat pertsona bildu ziren bertara. Gehienak Euskal Herrira etorritako euskal txiletarrak edo han familia duten euskaldunak ziren. Bixente Larre izan zen antolatzaileetako bat eta sarean jarri ditu bazkariko argazki hauek. Berarekin hitzegin dugu.

Gehiago irakurri...


Quebeceko Euskaldunak gogotsu: 2010ean ekimen ugari, 2011ean beste hainbeste egingo 15. urteurrenerako

2010/12/27

Quebeceko Euskaldunak elkarteko elastiko ibiltaria Euskal Herrian (argazkian), Bordelen, Parisen eta... Zeelanda Berrian izan da aurten (argazkia QuebecEE) Indarberrituta dabil Quebeceko Euskaldunak elkartea. Euskal kulturaren inguruan lan egiteko gogo bizia eta buruan hamaika proiektu dituzten kideak jo eta su ibili dira lanean 2010 urtean, eta horri esker elkartean hitzaldiak, euskara eta dantza ikastaroak eta txalaparta tailerrak egin dituzte, besteak beste. Elkarteko talde batek New Yorkera bidaia ere egin zuen. Adelaide Daraspe urruñarrak, elkarteko lehendakari gazteak, guzti honen berri ematen digu, eta 2011ean elkartearen urteurrenerako prestatzen ari diren jaia iragartzen.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia