2011/03/08

Tantaka, horrela ari dira laguntza biltzen Herri Urratseko antolatzaileak, Iparraldeko Ikastolen aldeko 2011ko jaia antolatzeko. Tamaina guztietako laguntzak dira baliotsuak, txikienak ere aldea egingo duelako euskarak Iparralden duen etorkizunean. Eguraldia etsai, iazko edizioan emaitza kaxkarra izan zuen jaialdiak, eta hori dela eta, aurtengo ediziorako eta ikastolentzako laguntza lortzeko 'Gu ere lakuko!' ekimen berria sustatu dute Euskal Herriko hainbat taldek. Diasporan ere deiak erantzuna izango duelakoan, aktibatu zaitez eta sustatu itzatzu zure euskara klasekoak edo euskal etxekoak, ahaleginak merezi baitu!
Gehiago irakurri...
2011/03/08

ETB1 kateko Ibil2d saioak Euskal Herrian zehar osterak egiteko parada ematen dio ikusleari, eta saioa zuzenean telebistaz ikusteko aukera ez dutenek, sarean segitu ahal izango dute saio osoa, Eitb.com webgunean. Joan den larunbatean estreinatu zen saioa, Urduñatik Nerbioi ibaiaren sorbururako bidea eginez. Ibil2d-k badakar hainbat berrikuntza: alde batetik, mapak, GPS eta errealitate areagotu bidez jarraitu ahal izango baitituzte ikusleek Jon Gomez garai aurkezlearen pausoak, eta bestetik, saioak sare sozialetan sustatuko duen ikusleen partaidetza, argazkiak, komentarioak eta ibilbideen proposamenak bilduz.
Gehiago irakurri...
2011/03/08

Munduan zehar eta herri anitzetan ospatzen ari dira Inauteriak. Euskal Herrian jai honen espiritua urtero biziberritzen da eta mozorro, kolore eta musika tresna tradizionalek kaleak hartzen dituzte, bazter guztiak alaituz. Argentinan, Hego Amerikako ohituren kutsua du jai honek eta murgek eta Afrikatik etorritako esklaboen soinuek edertzen dituzte konpartsa eta karrozak. Hala ere, eta euskal etxeei esker, Argentinako zenbait herritaraino heltzen da Euskal Herriko Inauterietako oihartzuna. Cordoba hirian, Txotx! Dantza Taldeak eta Baietz Taldeko musikariek Lantz-eko inauteria erakutsi zieten euren herritarrei.
Gehiago irakurri...
2011/03/07

Mallorcako Artea Euskal Etxeak Illes Balears-eko jaietan parte hartu zuen otsailaren 25etik martxoaren 2a bitartean eta berrikuntza batekin, parte hartu ere: irlako Erdi Aroko Merkatuan jarri zuten 'parada'-edo, stand batekin. Postu honetan euskal gastronomia dastaketak antolatu zituzten eta euskaldunen pintxoak eskuratzeko ilarak sortu ziren. "Standa jendez lepo zegoen", azaldu dio EuskalKultura.com-i euskal etxeko presidentak, Itsaso Esnalek. Elkartea pozik agertu da euskal kultura irlan ezagutzera emateko aukera hau baliatu duela eta. Esnalek aukera hau baliatzen du, besteak beste, euskal dantza irakasle bat eskatzeko.
Gehiago irakurri...
2011/03/07

Patxi Lopez lehendakaria Londresera bidaiatuko da gaur astelehena, bertan 'London School of Economics and Political Science'k antolatutako hitzaldi ziklo bat irekitzeko. Izan ere “Sozialdemokrazia. XXI. mendea” izenburupeko solasaldia eskainiko du Lopezek gaur iluntzean. Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua ere hiriburu ingelesera mugituko da, eta Lehendakariarekin batera ISISeko Neutroi-Espalazioaren Iturria bisitatzeko baliatuko dute bidaia, euskal enpresen presentzia handia duen proiektu hori gertutik ezagutzeko hain zuzen. Gaur gauez harrera-ekitaldia eskainiko die Lehendakariak bertan bizi diren euskaldunei.
Gehiago irakurri...
2011/03/07

Gogor egin dute lan London Basque Society-ko kideek Korrika 17ko Euskalaklip lehiaketarako bideoa prestatzen, eta emaitza sarean da ikusgai jada. Hiriko hainbat irudi tipiko ikus daitezke bideoan, euskaldun nekaezin bati jarraiki: Big Ben, Westminsterreko Legebiltzarra eta telefono kabina eta autobus mitikoak, besteak beste. Euskalakariak Korrika 17ri Londresko ongi etorria prestatzen hasiak dira orain, eta bitartean lehiaketan euren bideoari botoa emateko eskatzen dute. Gainera, hil honetan dantza ikastaroa hasiko dute eta larunbatean Keu Agirretxeak iaz Islandiako sumendia dela eta eman ezin izan zuen kontzertua eskainiko du.
Gehiago irakurri...
2011/03/07

Inoiz baino lehenago hasi da mugimendua aurten Argentinako hainbat euskal etxetan. Euskara klaseen giroa berotuz, lagunen arteko topaketak eta bilerak eginez eta herrietako ekitaldietan parte hartuz ekin zion 2011. urteari euskal komunitateak Hego Amerikako udan. Chascomusetik, Argentinako Buenos Aires probintzian, bertako euskal etxeak otsaileko azken asteburuan parte hartu duen ekimenen berri plazaratu du ohar baten bidez. Mar del Platako Mus Txapelketan eta San Juango Eguzkiaren Jaian present egon ziren 'Zingirako Euskaldunak'eko kideak.
Gehiago irakurri...
2011/03/04

Azken hilabeteetan hitzetik hortzera dabil literatur munduan 'Indignez-vous!' liburuaren boom-a: iazko abenduan argitaratu zenetik milioi bat ale saldu ditu Frantzian Stephene Hesselen matxinada baketsurako deiak eta hainbat hizkuntzatara itzultzen ari dira munduan zehar. Denonartean argitaletxe nafarra fin ibili da eta dagoeneko Euskal Herriko liburudendetara heldu da 'Haserretu zaitezte!' liburua, gaztelaniazko bertsioarekin buruz-buru. Inma Errea izan du euskaratzaile.
Gehiago irakurri...
2011/03/04

Diasporan pilota jarraitzen eta praktikatzen duten zale askorentzat internetek berebiziko aldea ekarri du: gero eta gehiago dira sarean zuzenean ikus daitezkeen partidak eta asko dira Euskal Herriko frontoietara ordenagailuko lehio txikiaren bitartez iristen diren ikusleak. EiTB taldeko webgunean, adibidez, zuzeneko saioak eskaintzen dituzte ostiral eta igandetan. Antena 3 taldeko Nitro kateak, aldiz, larunbatetan ematen du zuzenean 'Fronton' saioa. Jarraian azaltzen dugu non, noiz eta nola ikus ditzakezun.
Gehiago irakurri...
2011/03/04

Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, esperientzia daukaten ikertzaileentzako hogei lanpostu eskaintzen ditu. Proposamena atzerrian zein Euskal Herrian diharduten goi-mailako ikertzaileei zuzentzen zaie, euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Hautagaiek doktore-tesia gutxienez 2007ko urtarrila baino lehen amaitua izan beharko dute. Deialdia iraila arte egongo da irekita.
Gehiago irakurri...