2011/03/16

Sao Paulo estatuan, lan polita egiten ari da Itapeviko Eusko-Brasildar Etxea euskal kultura ezagutarazten eta zabaltzen. Orain, hiriko merkataritza eta industria elkarteak (ACITA) ahalegin hori aitortu dio, euskal etxeko bost kide bere zuzendaritza batzorderako hautatuz. "Oso garrantzitsuak izango dira izendapen hauek, hemendik aurrera gure komunitateko ekonomi elkarte nagusiaren babesa izango dugulako gure proiektuak aurrera ateratzeko", azaldu dio EEko presidente Oskar Goitiak EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Azken astea du Donostian "Euskaldunak eta Pazifikoa, Urdanetaren omenez" erakusketak. Datorren igandera arte egongo da zabalik kai donostiarreko Untzi Museoan, azkeneko aste honetan gainera sarrera libre izango duela. Gipuzkoako Foru Aldundiaren baitango itsas museo honek hilabetez itxiko ditu ateak ondoren, hurrengo erakusketa, "Baleazaleak" izenekoa, balearen ehizaren historia eta orainari buruzkoa, euskaldunen partaidetza ere bertan, apirilaren erdialdean zabaltzekotan.
Gehiago irakurri...
2011/03/16

Martxoaren 5ean eta udaldiari amaiera alai bat emateko Gizataldeen Jaia ospatu zen Buenos Aires probintziako Pellegrini herrian. Inguruko hiri askotatik bidaiatu ziren kolektibitateetako ordezkariak Argentinako hiriburutik bostehun bat kilometrora dagoen herri honetara. Egun osoan zehar, dantza eta musika ikuskizunak aurkeztu ziren udaleko anfiteatroan; standetan, berriz, janari eta edari tipikoak dastatu ziren. Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak'eko kideak partaide izan ziren, Euskal Herriko kultura eta ohiturak ezagutaraztea xede.
Gehiago irakurri...
2011/03/15

Joan den martxoaren 11ean eta Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko, Buenos Aireseko Etxeak probintziako barruti guztietako emakumeen ordezkariak saritu ditu. Omenaldiaren protagonisten artean eta Jose C. Pazeko berrehun eta berrogeita hamar mila emakumeen izenean, 'Toki Eder' Euskal Etxeko lehendakaria den Maria Angeles Oñederrak jaso zuen probintziako agintariek eskainitako ohorea. Ospakizuna Callao Etorbidean dagoen Buenos Aireseko Etxean gauzatu zen eta Oñederrarekin batera ehun emakumetik jaso zuten ohorea.
Gehiago irakurri...
2011/03/15

Quebeceko Euskaldunak elkartean 'Euskal Herria hortik harat', Amerikako euskal diasporari buruzko dokumentala, izan zen ikusgai joan den ostiralean. Harrera hain izan zen ona, ostiral honetan beste saio berri bat egingo dutela. Lanez lepo dihardute egunotan quebectar elkartean, eta datorren martxoaren 20ean Aberri Eguneko jaia egingo dute. Gainera, irailerako 15. urteurreneko ospakizunak ari dira prestatzen, Euskal Herritik etorritako musikariekin eta hamaika ezusterekin.
Gehiago irakurri...
2011/03/15

Hitzaldia eman zuen joan den igandean EuskalKultura.com-eko zuzendari Joseba Etxarrik Caracasko Eusko Etxean. Venezuelako hiriburuko euskal etxeko hitzaldi-aretoak hiru belaunalditako euskal venezuelarrak bildu zituen Europatik etorritako kazetariaren hitzak entzuteko eta munduko zein Venezuela bertako euskal irudiak ikusteko, ikusentzunezko hitzaldia izan baitzen eskainitakoa. Carlos Otaño Eusko Etxea-ko lehendakariak aurkezturik, Etxarrik, besteak beste, Venezuelako euskaldunek eta Eusko Etxeak berak frankismoaren urte ilunetan bertatik irmo eta indartsu munduratu zuten euskal argi distiratsu eta erreferentziala ekarri zuen gogora.
Gehiago irakurri...
2011/03/14

Etxepare Euskal Institutuaren 'izpiritua eta filosofia' biltzen omen ditu bihar
arratsaldean Bilboko Arriaga antzokian aurkeztuko den AT! ikuskizunak, erakundearen arduradunen esanetan. Euskal kultura munduan ezagutaraztea eta zabaltzea da institutuaren helburua, eta bide horretan puntako euskal idazle, aktore, musikari eta dantzariek talde-lanean sorturiko ikuskizun hau erabiliko du Etxeparek bere burua euskal gizartearen aurrean aurkezteko. "Euskal sortzaileak batzeko gogotik" sortu da AT!, Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagak azaldu duenez, "kohesio eta batasun hori mundura ateratzeko" bidea dela gehituz.
Gehiago irakurri...
2011/03/14

Kaledonia Berriko hiriburuan, Noumean, euskal bisitariak harriduraz begiratuko du palmera artean ikus daitekeen horma bakarreko frontoia. 1990an eraiki zuen 'Amicale du Pays Basque et du Sud-Ouest' taldeak, irlako ehun bat euskaldun biltzen dituen elkarteak. Euskal pilota ligaxka jokatzen zen bertan, 2004an bukatu zen arte. Euskaldunen taldeak, aldiz, sendo dirau, eta datorren apirilean egingo du bere urteroko jaia, 'Feria des Furieux' izenekoa. Aurreko edizioetan 400 lagun ere bildu izan dira jai honetara.
Gehiago irakurri...
2011/03/14

Ongi daude Tokyoko Euskal Etxeko lagunak. Lurrikara bortitzak eragin egin die baina kalte material txikiak baino ez dituzte izan, "susto eta inpresio gogorra", esan digu bizileku duen Kawasakitik elkarteko kide den Paulo Berriozabal elorriotarrak. EEko kideei zein Tokyon ikasle diren euskaldunei dagokienez, guztiak ongi omen daude, arrisku eta alerta egoeran oraindik, "motxila prest eskapatzeko, beste dardarrik etortzen bada" eta zentral nuklearraren egoerak kezkatuta. "Izugarria izan da jendearen zibilizazioa eta txukuntasuna", dio Berriozabalek, ondoren emendatzeko "baina hau ez da orandik amaitu, itxaroten gaude".
Gehiago irakurri...
2011/03/14

Tres Arroyoseko 'Hiru Erreka' Euskal Etxeak, Herriko Kultur Zuzendaritzak eta bertako “La voz del Pueblo” delako egunkariak bat egin zuten aurten ere Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Emakumeei egindako omenaldia joan den martxoaren 4an burutu zen, Gari Jaiaren testu-inguruan, eta aurreko edizioetan bezala mintzalari gonbidatu baten laguntza izan zuten antolatzaileek hiritarrak generoari buruzko gaietan kontzientziatzeko. Genero-indarkeria handituz doan urte batean, jende multzo bat bildu zen Lorena Maciel kazetariak emandako “Emakumeak, komunikabideak eta Justizia” izeneko hitzaldia entzutera.
Gehiago irakurri...