euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ameriketako Euskal Ikasketen Elkarteak (SBSA) FEVA ohoratuko du apirilaren 9an Buenos Airesen

2011/03/23

SBSAren 'Hall of Fame'ren aurreko edizio bat, Kaliforniako San Frantziskon (argazkia EuskalKultura.com) Urtero gailentzen ditu 'Society of Basque Studies in America' elkarteak Ameriketan euskaldunak lagundu edota Euskal Herriaren irudia hedatzen laguntzen duten pertsona eta erakundeak. 2010ean FEVA edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna federazioari egokitu zitzaion ohorea eta datorren apirilaren 9an Estatu Batuetako ordezkariek eskuratuko diote saria erakunde argentinarrari. Emate-ekitaldia Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxean burutuko da, FEVAren urteroko batzarraren ondoren, eta euskal etxe guztiak parte hartzera gonbidatzen ditu Federazioak zeremonian parte hartzeko.

Gehiago irakurri...


Gaztemundurako deialdia, euskal etxe berria Valentzian eta Euskadiren Ordezkaritza berriz ere Madrilen

2011/03/23

Irune Aguirrezabal Quijera, Euskadiren ordezkari berria Madrilen Berriz jantzita dator Jaurlaritzaren atzoko Gobernu Kontseilua, izan ere Diasporako euskaldunentzako interes handikoak izan daitezkeen zenbait erabaki hartu zituzten atzo Gasteizen. Alde batetik, Gobernuak 2011ko Gaztemundu trebakuntza programaren deialdi berria egitea erabaki du. Bestetik, Lehendakaritzaren berrantolaketa egin da eta egitura berriaren barruan Eusko Jaurlaritzaren Madrilgo Ordezkaritza sortzea erabaki da. Orain arte Europarako zuzendaria zen Irune Aguirrezabal izango da ordezkari berria. Azkenik, Valentzian Quart de Pobleteko Euskaltzaleok Elkartea Euskal Etxea aintzatestea erabaki da.

Gehiago irakurri...


Beste bi herritar, Elsa Macolino eta Osvaldo Achinelli, 'Hitz Nagusiak'eko partaide, euren lekukotasun emaile

2011/03/22

Osvaldo Achinelli eta Elsa Macolino izan ziren 'Hitz Nagusiak' sortako azkeneko deialdi honetako pertsonaiak, Geberal Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolaturik, Elsa Hilda Macolino eta Osvaldo Mario Achinelli, egun General Rodriguez-en bizi diren adineko beste bi herritar izan dira Buenos Aires probintzia argentinarreko herri honetako Eusko Aterpea Euskal Etxeak antolatutako 'Hitz Nagusiak'eko saio berri baten partaide. Ekimenak ohi duenez, bi herritar hauek euskal etxearen egoitzara gonbidatu zituen bertako euskal elkarteak, euren bizimodu eta eskarmentuaren berri eman zezaten, euren solasa grabatu eta orain arte bildutako gainerako lekukotasunekin euskal etxea osatzen ari den ahozko ondasun artxiboko parte bilaka zitezen.

Gehiago irakurri...


'80 egunean' filmak nazioartean arrakastatsu darrai: Guadalajara eta Washington-en izango da aurki

2011/03/22

Mariasun Pagoaga eta Itziar Aizpuru aktoreak Maite eta Axun dira filman (argazkia 80egunean.com) Iazko Donostiako Zinemaldian aurkeztu zutenez geroztik munduko hainbat bazterretan izan da '80 egunean' luzemetraia: Hamburgo, Montreal, Dublin.... Iragan astean, adibidez, Miamin, San Diegon eta Manchesterren izan zen. Zer du bada filme honek? Ustez, dena aurka: bi emakumeen arteko maitaun istorio bat kontatzen du, protagonistak adinekoak dira eta euskara hutsean egina da. Baina, usteak erdiak ustel, eta filmeak ibilbide polita egiten darrai nazioartean. Datozen asteetan Lituanian, Guadalajaran, Nantesen eta Washingtonen izango da, besteak beste.

Gehiago irakurri...


NABOk dantza zuzendarien topaketa egingo du Gardnervillen, Oier Araolaza dantzari eibartarrarekin

2011/03/22

NABOren Basque Dance Leaders' Summit topaketaren afitxa Oier Araolaza dantzariak, www.dantzan.com webgune ezagunaren zuzendariak, AEBetara bidaia egingo du martxoaren 30ean, NABOk Gardnervillen antolatu duen 'Basque Dance Leaders' Summit' topaketan parte hartzeko. Ipar Amerikako euskal dantza taldeetako zuzendarientzako pentsatutako jardunaldiak dira, esperientziak trukatu eta euren lanean sakontzen lagunduko dieten erizpideak emateko helburuarekin. "Diasporako dantzariak funtsezkoak dira eta euren nortasun propioa garatu behar dute", diosku Araolazak.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak bere enplegu eskaintza prozesura onartu eta baztertuen zerrenda plazaratu du

2011/03/22

Etxepare Institutuko arduradunak Blanca Urgell Kultura sailburuarekin institutuaren Donostiako egoitza zabaldu zenean Euskara eta euskal kultura Euskaditik kanpo zabaltzeko ardura duen Etxepare Institutuak, lan-kontratuko langile gisa jardungo duten zortzi langilerentzako lanpostuak betetzeko hautaketa-prozesuen deialdirako behin-behineko onartuen eta baztertuen zerrenda plazaratu du. Honakoak dira lanpostuak: idazkari teknikoa; komunikazio, prentsa eta interneteko presentziaren arduraduna; euskara eta kultura sustatzeko eta hedatzeko teknikaria; zuzendaritza-idazkaria; eta kudeaketa-idazkaria.

Gehiago irakurri...


Maria Laura Egurenek Euskal Etxeko lehendakari lekukoa pasatu dio Pedro Mauregui Larrandari

2011/03/21

Zingirako Euskaldunak-eko buruzagitza berria Joan den larunbatean, martxoaren 19an, urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Chascomus herrian bertako 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak, besteak beste buruzagitza berrituz. Ondorioz, erakundeak lehendakari berria dauka, orain arteko Maria Laura Egurenek lekukoa pasatu baitio orain arte erakundeko idazkari izan den Pedro Mauregui Larranda. Egurenek ez du erabat utzi ordea euskal etxeko buruzagitza, Zingirako Euskaldunak-eko batzordekide gisa segitzen baitu.

Gehiago irakurri...


Udaberrirako suspertzen ari dira Idahon: Mountain Homeko Artzainen Jai jendetsua eta gero, Korrika dator!

2011/03/21

Mountain Homeko Sheepherders Ball-eko dantza erakustaldiaren instant bat (argazkia HenarChico) Neguaren azken hondarretan, Idahoko euskal komunitateak gogotsu jarraitzen du ekimenak eta jarduerak egiten, eta horren adibide da, esaterako, joan den otsailaren 26ean Mountain Home-n egin zuten Sheepherders Ball edo Artzainen Jaia. Henar Chico lagun eta blogariak dantzariek egin zuten erakustaldiaren bideo bat jarri du sarean, guk hemen jasotzen duguna. Orain, udaberriari begira, ekitaldi ugari ari dira prestatzen: larunbatean Oinkari dantza taldekoek sagardotegia egingo dute, eta apirilean Korrika helduko da Mountain Home eta Boisera!

Gehiago irakurri...


Euskal dantzak eta Maral Taldearen kontzertua Villegas'ko Euskaldunak Euskal Etxearen X. urteurrenean

2011/03/21

Ezker-eskuin, Udaletxeko nagusia Gilberto Alegre, FEVAko lehendakaria Ricardo Basterra, euskal etxeko lehendakaria, Sergio Recarte, Diego Tellechea, Yanina Castro eta Sergio Recarte etxeko beste kide batzuekin Joan den martxoaren 12an, Buenos Aires probintziako Gral. Villegas herriko komunitateak bere euskal etxearen X. urtebetetzea ospatu zuen. Urteurreneko ekitaldiak Gernika Plaza Txikiaren inaugurazioarekin hasi behar bazuten ere, eguraldi txarrak egitaraua aldatzera behartu zituen antolatzaikeak, eta jaia gaueko 10etan hasi zen erakundearen egoitzan. FEVAko lehendakaria den Ricardo Basterra eta bertako udaletxeko nagusia, Gilberto O. Alegre, presente egon ziren garrantzi handiko festa honetan eta beste gonbidatuekin batera euskal musika eta dantzez gozatu ahal izan zuten.

Gehiago irakurri...


'Guernica Gernikara' sinadura bilketa kanpaina jarri du abian udalak, Picassoren margoa eske

2011/03/21

Guernica Gernikara webguneko irudia Datorren apirilean Gernikaren bonbardaketaren 74. urteurrena beteko da eta data horri begira herri bizkaitarreko udalak sinadura bilketa kanpaina bat jarri du abian, Picassoren Guernica, margoa inspiratu zuen herrira ekar dezaten. Milioi erdi bat sinadura biltzea da helburua. Egun margoa Madrileko Reina Sofia Museoan da, eta nahiz eta munduko hainbat museotan ikusgai izan den, erakundeko arduradunek ez dute Gernikara ekarri nahi, bidaian margoa kaltetu egin daitekeela argudiatuz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia