euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gaur abiatuko den Guadalajarako Zinemaldiak leku berezia eskainiko dio euskal zinemagintzari

2011/03/25

'Izarren Argia' ikusgai izango da Guadalajarako Zinemaldian Gaur hasi eta datorren apirilaren 1a bitartean Guadalajarako (Mexiko) Zinemaldiak munduko hainbat herrialdetako azken produkzioak ekarriko ditu Mexikoko hiri honetara. Zinemaldiak 26. edizioa du aurtengoa, eta egitarauaren barruan euskal zinemari eskainitako sail berezia dakar: 'Enfoque País Vasco'. Bertan izango dira ikusgai, besteak beste, 'Izarren argia' eta '80 egunean' filmak eta 'Debekatua dago oroitzea' eta 'La plaza de la música' dokumentalak.

Gehiago irakurri...


Gaur bukatuko da Renoko CBS kultur aniztasunaz eta hizkuntz eskubideez egiten ari den nazioarteko mintegia

2011/03/25

Renoko CBS egiten ari den mintegiaren kartela Munduko hainbat aditu bildu dira aste honetan Renon, Center for Basque Studies-ek deituta, kultur aniztasunari eta hizkuntz eskubideei buruz hausnarketa egiteko. Nevadako Unibertsitateko Euskal Ikasketa Zentroak urtero antolatzen duen mintegiaren aurtengo edizio honetan Oscar Alvarez eta Xabier Irujo euskal historialariak ari dira antolatzaile eta partaide, besteak beste. Topaketak 'The Protection of Cultural Diversity: Language Rights and Legal Pluralism' izenburua du eta iragan asteartetik gaur arte luzatuko da.

Gehiago irakurri...


Etxepare Institutuak arte plastikoak Euskal Herritik kanpora hedatzeko dirulaguntzen deialdia egin du

2011/03/25

Etxepare Euskal Institutuak 1.3 milioi euro bideratu ditu aurten diru-laguntzetara Etxepare Euskal Institutuak euskal sortzaileen lana nazioarteratzeko bere ahaleginean darrai eta helburu horrekin, arte plastikoak Euskal Herritik kanpora sustatzeko eta hedatzeko dirulaguntzen deialdia argitaratu zuen atzo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Orotara, 2011ean Etxeparek 1,3 milioi eurotik gora bideratuko ditu dirulaguntzetara, bere aurrekontuaren %48a hain zuzen. Euskal kultur ekoizpena atzerrian sustatzera zuzenduko ditu 751.359 euro eta beste 600.000 munduko hainbat unibertsitatetan irakurle programak, katedrak eta bekak sortu edota mantentzera.

Gehiago irakurri...


Santa Fe-ko Gizataldeen Elkarteak, tartean Euskal Etxeak, elkartasuna adierazi dio herri japoniarrari

2011/03/25

Carlos Lalisu zuzendu zitzaien Santa Feko Espainia Plazan bildutakiei, bertako japoniar gizataldeko kide gisa eskerrak emanez elkartasunarengatik Santa Fe hiri argentinarreko Gure Etxea EEko partaideak esku hartu zuten joan den astean, probintziako hiriburuko Gizataldeen Elkarteak deiturik, eta Buenos Aires hiriburu federalean Argentinako FANA Nikkei Elkarteen Federazioak antolatutako deiarekin bat eginez gauzatutako elkarretaratzean. Bildutakoek, Espainia Plazan baturik, Santa Fen presentzia daukaten gizataldeen izenean ere hartu zuten parte, nazio bakoitzeko banderariak tarteko, guztia Japoniako herria igarotzen ari den kinka elkartasunez gogoan.

Gehiago irakurri...


Anari kantariaren ahotsak jarri zion soinubanda Euskal Etxeak Berlinen egin zuen Korrikaren aurkezpen jaiari

2011/03/24

Giro bikaina izan zen Berlingo Euskal Etxearen Korrikaren aurkezpen jaian (argazkia BerlinEE) Berlingo Euskal Etxea gogotsu ari da giroa berotzen alemaniar hiriburuan Korrikari harrera egiteko eta lasterketa heldu aurretik berlindarrei berau zertan datzan azaltzen saiatu da. Kari horretara Korrikaren aurkezpen jaia egin zuen iragan martxoaren 5ean, afari, hitzaldi eta Anari kantari azkoitiarraren kontzertua eta guzti. Aretoan 200 lagundik gora bildu ziren, "euskaldunak, alemaniarrak, kataluniarrak, turkiarrak, espainiarrak eta nork daki zein beste nondarrak...", azaldu dute euskal etxekoek, "batzuk ezaguna dutenaz gozatzen, besteak kultura eta herri berri bat ezagutu gosez". Apirilaren 9an hitzordua dute denek Brandenburgoko Atean, korrika egiteko prest!

Gehiago irakurri...


Euskadiren Kanada, Mexiko eta AEBetako Ordezkaritzak teknikari lanpostu bat deitu du Mexikon

2011/03/24

Eusko Jaurlaritzaren Estatu Batuetako, Kanadako eta Mexikoko Ordezkaritzak goi mailako teknikari lanpostu bat bete behar du bere Mexiko Hiriko Bulegoan eta karia horretara deialdi publiko bat egin du. Mexikoko legeen arabera sinatuko den lan kontratua izango du, eta eskatzaileak goi mailako tituludunak behar dute izan, artikulu honetara bildu ditugun oinarrietan finkatzen diren alorretakoak. Eskabideak aurkezteko azkeneko epea apirilaren 4a da.

Gehiago irakurri...


'Oroimena Berreskuratuz', arbaso euskaldunen istorio eta argazkiak biltzeko proposamen berria

2011/03/24

Eredu giza, Askatasunaren Bidea elkarteko kidea den Horacio Marotto Etxezaharrek bere aitona-amonen argazkia bidali digu: Angela Eleuteria Tellechea eta Jaque Etcheçahar Buenos Aires probintziako San Miguel hiriko Askatasunaren Bidea euskal elkarteak proiektu polit bat jarri du abian aste honetan. Jatorri euskalduna duten lagun guztiei euren arbasoen bizipenak kontatu eta argazkiak bidaltzera gonbidatzen die elkarte gazteak. Jasotako testigantzak instituzioaren blog-era igoko dira, informazio artxibo bat osatzeko asmoarekin.

Gehiago irakurri...


Ikusentzunezko euskal produkzio berriak ikusgai izango dira Cannes-ko Nazioarteko Merkatuan apirilean

2011/03/24

Moztu Films-en 'Cuidadores' dokumentala (argazkia MoztuFilms) 'Basque Audiovisual' taldearen izenpean, Euskal Herriko ikusentzuneko produkziorik berrienak aurkeztuko dituzte Cannes-ko Nazioarteko Merkatuan apirilaren 4tik 7ra. Merkatu hau Europako telebista arloko nagusiena da, produktuak saltzeko eta ezagutarazteko leku aproposa. Bertan izango dira aurten EITB eta 3Koma, Bainet, Expressive, Mediabask, Moztu Filmak, My Jok, Orio Produkzioak eta Pausoka ekoiztetxeak. Eurekin batera bidaia egingo dute Aizpea Goenaga Etxepare Institutuko Zuzendariak eta Itziar Mena, Eiken Ikusentzunezko Cluster-aren zuzendariak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Buenos Aires hiriburuko Lorategi Japoniarra Kolektibitateen Liburutegien VI. Topaketaren egoitza

2011/03/23

Gizatalde Liburutegien Lehenengo Erakusketara bildutako publikoa eta, atzean, stand-ak Buenos Airesko Liburutegi Galegoa-Biblioteca Galega de Bos Aires, La Platako 'Euzko Etxea' Euskal Etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia eta Buenos Airesko Japoniako eta Ingurune kulturaleko Liburutegia antolazaile, ekainaren 11an burutuko da aurten Kolektibitateen Liburutegien VI. Topaketa. Hitzordua Casares etorbideko 2966. zenbakian kokatuta dagoen Lorategi Japoniarrean izango da, goizeko 10etik arratsaldeko 6etara. Arratsaldeko ekitaldi eta standetan parte hartzeko proiektuak bildaltzeko epea apirilearen 4an bukatuko da.

Gehiago irakurri...


Euskal zinema ikusgai bihartik aurrera Nantes-ko Zinemaldiaren lehiaketan 'La Fenêtre Basque' sailean

2011/03/23

'80 egunean' luzemetraia ikusgai izango da Nanteseko Zinemaldian Nantesko Euskal Lehioa edo 'La Fenêtre Basque' saila nazioarteko jaialdien zirkuitoan diren euskal zinemari buruzko ziklo aitzindarietako bat da eta aurten, hamaikagarrenez, Euskal Herrian egiten den zinearen film-sorta bat ekarriko du Nantesko Zinemaldira. Jaialdia bihar bertan hasi eta apirilaren 3a arte luzatuko da eta bertan ikusgai izango dira sei euskal luzemetraia --lau sail desberdinetan lehiatuko dira, gainera-- eta Kimuak programako bederatzi laburmetraia.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia