2011/04/19

Anitz proposamen ditu Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak bere bigarren sorreraren 20. urtemuga ospatzeko. Hitzaldiak, jaiak, dantzaldiak eta tailerrak dira urtean zehar gauzatuko diren ekintzetako batzuk. Baina euskal etxeak herriarekin duen harremanak ez da ematea soilik; egiten dituen lan guztiek beren sariak dituzte eta, esaterako, joan den apirilaren 15ean eta Cte. Giribone herrian emandako hitzaldiaren testu inguruan, Buenos Aires probintziako diputatua den Ana De Otazuak dirulaguntza bat eskuratu die Chascomusko euskal etxeko kideei. Dantzari eta gazteek San Juan probintziara egindako bidaian eragindako gastuak ordaintzera dedikatuko da.
Gehiago irakurri...
2011/04/19

Urteroko bere bilkura eta egunpasaren XVI. edizioa ospatu zuen joan den larunbatean Euskal Herrian bizi den komunitate euskal venezuelarrak. Euskal Herrian jaio eta Venezuelan bizi izan diren edota Venezuelako euskal komunitateetan jaio eta egun Euskal Herrian bizi diren euskal venezuelarrak dira elkarretaratze honetara gehienbat biltzen direnak. Aurtengo datak biltzeko pixkat aldrebesak izan badira ere --antolatzaileek esanik--, 54 partaide bildu ziren larunbatean, Simon Bolibar elkartearen eskutik eratutako ekitaldira. Bertaratutakoek omenaldi txiki bat egin zioten han zegoen adinik altuena zeukanari, Mª Carmen Garate de Atxurrari.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Euskal Herriko Agintzaritzaren Aldizkariak (EHAA) gaur argitaratuko du Jaurlaritzaren Kanpoan dauden Euskal Herritar eta Gizataldeentzako Zuzendaritzaren eremupean antolatu ohi den Diasporako gazteentzako Gaztemundu Programaren 2010ko edizioa. Parte hartzaileek 18 eta 30 urte bitartekoak beharko dute izan eta, aurreko urteetan eskatu izan diren ezaugarri eta baldintzez gain, aurtengoan hautagaiek idazlan bat egin beharko dute euskal etxe baten kudeaketa ereduari buruzko azterlan bat, finantzak eta programazio alorrak aipatuz. Aurtengo Gaztemundu urriaren 23tik azaroaren 6a bitartean garatuko da, azken partean Euskal Gizataldeen Mundu Biltzarrarekin batera. Parte hartzeko izena emateko azken eguna 2011eko maiatzaren 19a izango da.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Corpus Christiko euskal etxe argentinarra une gozoa ari da bizitzen. Batetik, bere literatur lehiaketaren hirugarren edizioak arrakasta handia izan du eta jaso duen idazlan andanak aurreikuspen guztiak gainditu ditu. Bestetik, azken urteotako ekimen kuttunetako bat burutzeko zorian dago elkartea: mbya-guarani komunitateko haurrentzako eskola berri bat erakitzea. Eraikina bukatua dago jada eta hil honen bukaera emango diote komunitateari. Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz lagundu du ekimena eta Iñaki Galdos, Kanpo Harreman eta Kirol diputatua, bertan izango da ekitaldian parte hartzeko.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

2011ko apirilaren 2 eta 3an gauzatu ziren Otxarkoagako XXX. Ume Jardunaldiak. Gizarteko txikienei zuzenduta dagoen ekintza hau bultzatzeko, Mugarik Gabeko Haurrentzako Ipuin Lehiaketa antolatu zuen Txirula Kultur Taldea elkarte bilbotarrak. Euskal Herritik ez ezik, euskal diasporatik ere erantzun zioten testuak bidaltzeko deialdiari; lanen artean bazegoen Madril, Bartzelona, Kolonbia eta Argentinakorik ere. Argitaratzeko hautatutako ipuinen artean, 'Zorionaren bila' dago, Rosana Entizne Bahia Blancako euskara irakaslearen lana. Irakur hemen ipuina.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Jaio berria da, joan den ostiralean, Caracasko Eusko Etxearen baitan, 'Jazoera', hiriburu venezuelarreko euskal etxea eta haren inguruan mugitzen den euskal komunitatea animatzeko, inarrosteko eta biziberritzeko asmotan kaleratzen hasi den hilabetekaria. Lehenengo alean, bere aurkezpena egitearekin batera, datorren igandeko Caracasko Aberri Egunerako deia egiten du, etxe barruko berri laburrak dakartza, komunitateko jaioberrien argazkiak eta Euskal Herriko berriak, besteak beste. Deia egiten die parte hartu nahi dutenei. Bestalde, bihar emango du EuskalKultura.com-ek joan den larunbatean Galdakaon eginiko urteroko bilkura euskal venezuelatarraren berri.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Egin berria du Donibane Garazin urteko bilkura edo biltzar nagusia Euskal Argentina elkarteak. Argentina eta Rio de la Plata eta Euskal Herriaren --bereziki Ipar Euskal Herriaren-- arteko harremanak atxiki eta azkartzea du helburu Nafarroa Beherean egoitza duen elkarte euskaltzale eta argentinazale hunek. Ohi bezala, Donibane Garaziko Herriko Etxean egin da, aretoa jendez mukuru. Aipatu da, besteak beste, Guillaume Aphezaren immigrazio artxiboak sarean direla kontsultagai; eta 'Euskaldunak Pampan gaindi' dokumentalaren egitea. Annie Sabarots-ek, merezi ohoratzea bildu du Apheza proiektuan egin lan eskergarendako. Honen guziaren kronika egina du Herria-rendako Monika Legarto Euskal Argentinako kideak.
Gehiago irakurri...
2011/04/18

Sokatirak, ikurrinak, zesta punta partidak eta zuri-gorriz jantzitako jendetza Pazifikoaren bihotzean. Horixe da gutxigorabehera Kaledonia Berriko Amicale du Pays Basque elkarteak urtero antolatzen duen Feria des Furieux jaiaren laburpena. 300 lagundik gora bildu ziren Noumeako frontoian egin zen bestara: irlako euskaldunak eta euskaltzale kaledonia berritarrak. Giroa bikaina izan zen, elkarteak argitaratu dituen argazkietan ikus daitekeenez.
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Joan den otsailean 'Euskaldun hitza' irratsaioak Rosarioko Radio Nacional-eko instalazioak utzi zituela jakinarazi genuen EuskalKultura.com-etik. “Aurten Radio Nacional-ek ez du gure betiko ordutegia errespetatu; hori dela eta irrati horretan ez geratzea eta emisora berri bat aurkitu arte internet-etik zuzenean transmititzea erabaki dugu”, adierazten zuen momentu hartan saioaren aurkezlea den Luis Maria Barrandeguyk. Apirilaren hasierarekin batera, ordea, berri ona heldu zaigu Rosariotik. 'Euskaldun hitza' irratiaren eremura bueltatu da eta nobedade batekin: programaren irudiak ere ikusi ahal izango dira interneten.
Gehiago irakurri...
2011/04/15

Korrika 17 helmugara heltzen ari da, apurka apurka Euskal Herrian milaka kilometro egin ostean. Eta Donostiarako bidean, lasterketak munduko euskal etxeak lagun izango ditu berriz ere. Igandean Kontxako Pasealekuan 2.448. kilometroaren lekukoa eramango dute Bartzelona, Erroma, Paue, Suitza eta Londresko euskal etxeetako kideek. Eurekin bat egin nahi duenak goizeko 9:17etan prest egon beharko du, zapatilak oinetan! Asteburuan zehar gainera, Diasporako euskaldunek Korrikaren soinua munduan zehar zabaltzen jarraituko dute. Gaur bertan Buenos Airesen, bihar New Yorken eta San Frantziskon; etzi Londresen...
Gehiago irakurri...