2011/04/29

Interneterako eta telefono mugikorretarako aplikazioak garatzen ditu Ideateca enpresa bizkaitarrak eta horien artean musean Facebook edo Android mugikorren bidez aritzeko joko bat egin du. Munduko edozein bazterretik konekta daitezke jokalariak eta, errealitatean bezalaxe, mahaian 'eseri' ostean hasten da partida. Jokatzen ari diren bitartean elkarrekin edo partida ikusten ari diren bisitariekin txateatu dezakete, gainera. Aplikazioa duela urtebete aurkeztu zen eta 40.000 jokalari inguru aritu dira jada enbido eta ordago birtualak botatzen.
Gehiago irakurri...
2011/04/29

Estatu Batuetako Idahon, Mountain Homeko Euskal Lagunak Euskal Etxeak mus ikastaro bat antolatu du gaur arratsalderako, bere bazkideei zuzendua. Ikastaroa Bengoechea Hotel historikoan gauzatuko da Euskal Etxearen egoitzaren ondoan, arratsaldeko 6:30etatik 8:30ak bitartean. Irakasleak Boiseko Oinkari dantza taldeko bazkide talde bat izango dira, tartean Steve Achabal, Xanti Alcelay, Jill Aldape eta Tyler Smith.
Gehiago irakurri...
2011/04/28

Euzkaldunak --hala izena du Boiseko euskal etxeak-- elkarteak NABOko finalerako baliagarria den Mus Txapelketa egin zuen joan den larunbatean erakundearen egoitzan, Boiseko Basque Block delakoan, Grove kalean. Hamazazpi bikotek hartu zuten parte txapelketan. Ramon Barquin-ek eta Jose Neirak eurenganatu zuten txapela eta Euzkaldunak-eko ordezkariak izango dira, beraz, 2011eko NABOko finalean, datorren ekainaren 11ean, Fresnon, Kalifornian.
Gehiago irakurri...
2011/04/28

Bartzelonako Euskal Etxean prest dira Literaldiaren edizio berri bati ekiteko. Aurtengoa hamaikagarrena izango da eta, urtero legez, euskal literaturaren ikuspegi zabal eta modernoa bilduko du jaialdiak Bartzelonako zaleentzako. Larunbatean hasiko da Literaldia, bertso afari batekin, eta ondorengo lau astetan zehar besteak beste Kirmen Uribe, Anjel Lertxundi eta Jabier Muguruza idazleak arituko dira Bartzelonan, euskal literatura ezagutzera ematen.
Gehiago irakurri...
2011/04/28

Mexikoko baztandarrek urtero Maiatzaren lehenean ospatzen dute 'Baztango Eguna'. Askok urte osoan itxaroten duten elkarretaratzea da, garai batean gehienbat nafarren eskuetan zegoen ogitegi-arloko enpresa handietako baten jabegoan egiten zena eta duela urte batzuk, lekukoa hartuz, Euskal Etxea gertaleku hautatu zuena. Izan ere, baztandar andana polita biltzen du DFko Euskal Etxeak bere baitan, eta hala dira, urrunago joan gabe, etxeko egungo lehendakaria eta baita aurrekoa ere, eta Zuzendaritza Batzordeko zenbait kide. Bilkurak "gure aitzinekoak hartuko ditu gogoan, gure jatorria eta kultura maitatzen erakutsi baitziguten, hemen Mexiko segida emanez", aitortu dio EuskalKultura.com-i MariCarmen Arrechek, Mexikon jaiotako baztandarra eta ekitaldiko antolatzaileetakoa denak.
Gehiago irakurri...
2011/04/28

Gure artean, milioika jende ari da lanean anonimotasunean eta zalaparta handirik gabe, hedabideetan agertu gabe eta ospearen atzetik ibili gabe, euren lana jator eta ondo egiten, aitzinamendua ekarriz bizi diren gizarteari. Komunitaterekiko engaiamendu isileko baina eraginkor hori duten pertsona eta erakundeei omenaldia egiteko asmoarekin sortu zuen duela zortzi urte Argentinako Tres Arroyoseko Hiru Erreka Euskal Etxeak 'Ondare Tresarroyostarra' Saria. 2011 honetan, aurreko edizioetan bezala, hiriaren urtemugaren testu-inguruan banatuko dira sariak, bihar, euskal etxearen egoitzan. Manuel Dean eta Yolanda Gilligan irakasleak eta Alicia Arevalo liburuzaina dira aurtengo sarituak.
Gehiago irakurri...
2011/04/28

Kubako euskaldunek joan den asteburuan ospatu zuten Aberri Eguna, eta ederki ospatu ere!, bi eguneko ekitaldi sorta mardula lagun. Irlako euskaldunek antolatu zuten jaia, 'Asociación de Beneficencia Vasco-Navarra' elkartearen eta AthletiKuba taldearen laguntzarekin. Habanako Centro Vasco jatetxean egindako festa arrakastatsua izan zen, partehartzaile kopuruari zein giro ederrari dagokionez. Bi egunetan denetarik izan zen bertan: mus txapelketa, Athletic-Real derbiaren gorabeherak, musika, dantza, Erreniega abesbatz nafarraren bisita, bertsoak, 'repentistak'... Josemi Arrugaeta lagunak idatzi digu bertatik kronika.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Buenos Aires probintzia argentinarrean, gauden apirilaren hasieran egin du Tandilgo 'Gure Etxea' Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia, bertan erabaki delarik agintealdi berri honetan Esteban Kain izango dela elkarteko lehendakari berria. Batzordekide izango ditu Juan Miguel Beguiristain, elkarteko lehendakariorde; Graciela Confalonieri, idazkari; Jorge Etchegoin Etchegoyen, idazkariorde; Jorge Gilabert Ballesteros, diruzain; Mercedes Martín, diruzainorde; eta Maria del Carmen Dindart, agirietako idazkari.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Iragana ezagutzea beharrezkoa da historiako gertaera ilunenak ez errepikatzeko. Eta hori da Argentinako euskal etxeen helburua urtez urte Gernikako Bonbardaketaren urtemuga ospatzen dutenean. Herri batzuetan, etxekoen arteko ekintzak burutzen dira biktimen omenez; beste batzuetan, berriz, komunitate osoari zuzendutako ekitaldiak gauzatzen dira, euskal diasporan murgilduta ez daudenek 1937. urtean Bizkaiko herrian gertatu zena jakin dezaten. Euskal Herriarentzat hain garrantzitsua den egun honetan, Gral. Villegas hirian 'Guernica' izeneko plaza inauguratu da.
Gehiago irakurri...
2011/04/27

Maiatzaren 2tik 5era Santa Fe-ko Unibertsitate Iberoamerikarrak Euskal Astea egingo du eta lau egunez euskal artea, gastronomia, literatura eta enpresa munduaren berri emango du, besteak beste. Gorka Larrañagak, Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakasleak, eman du egitasmoaren berri eta bertaratzeko gonbitea egin dio Mexikoko euskal komunitateari.
Gehiago irakurri...