2011/05/18

Kubara joan bertako koruekin emanaldi batzuk egiteko... eta Habanako Aberri Eguneko jaian jotak kantatzen bukatu, horixe gertatu zitzaien Zizur Zendeako Erreniega abesbatzako lagunei. Koru nafarraren zuzendaria kubatarra da eta bere kontaktuak baliatuz iragan apirilean Santigon eta Habanan zenbait kontzertu eskaini zituen taldeak. Halaber, Fernando Garcia koruko presidentea Habanako euskaldunekin harremanetan jarri zen, EuskalKultura.com-en bitartez, eta taldeak gonbidapen berezia jaso zuen Aberri Eguneko bazkarian parte hartzeko. Esperientziaren argazki kronika bidali digute Erreniegakoek, bide batez Habanako lagunei goraintziak bidaliz.
Gehiago irakurri...
2011/05/17

Irailetik aurrera Euskal Herriko Unibertsitatean Masterra egin nahi duten Latinamerikako ikasleek irekita dute EHUk eskaintzen dituen mugikortasunerako laguntzak eskatzeko epea. Master hauek, baina, Hezkuntza Ministerioaren Bikaintasuneranzko Aipamena eskatu duten doktoregoetarako sarbide zuzena eman beharko dute. Dirulaguntza urteko 4.500 eurokoa izango da eta onuradunak salbuetsita egongo dira masterreko prezio publikoak ordaintzetik. Eskabideak aurkezteko epea ekainaren 6ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2011/05/17

Susana Sabin-Fernandez bizkaitarrak 1937an Erresuma Batuan errefuxiatu ziren gerrako umeen memoria eta aztarnak jasotzen ditu Southamptongo Unibertsitatean aurkeztu duen doktoretza-tesian. Ikerketa honekin egileak bere familiaren istorioa bera izan du aztergai; izan ere, ama Santurtzitik Habana untzian atera ziren 4.000 haur horietako bat izan zen. Taldearen memoriak bizirik dirau eta neska-mutil haietariko askok datorren igandean Euskal Haurren urteroko bazkaria egingo dute Londresen, Southamptonen lehorreratu zireneko 74. urteurrenean.
Gehiago irakurri...
2011/05/17
Bogotako Euskal Etxeak, elkarteko lehendakariorde Jose Vicente Katarainen eskutik, 'persona non grata' izendatu du Jaurlaritzaren Kolonbiako ordezkaria, Iñaki Martinez, "alderdikoi eta baztertzaile"tzat joz eta salatuz idazki baten bidez "Bogotako Euskal Etxearen eta Emprebask-Kolonbiaren kontrako bere ezinikusia". Iñaki Martinezek gogor ukatu ditu salakuntzok, "faltsuak" direla esanez, eta gainerakoak Guillermo Echenique Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak Legebiltzarrean maiatzaren 24an egingo duen agerraldira bideratuz.
Gehiago irakurri...
2011/05/17

Euskal Etxearen egoitza bukatzeko lanak bideratuta daude jadanik Saladillon. Alabaina, komunitatearen laguntza behar dute herri honetako euskaldunek eraikuntzaren bigarren zatia amaitu ahal izateko. Helburu horrekin, zozketak antolatu ditu euskal erakundeak. Ehun pesoko bonoak kaleratu ditu Itxaropen-ek eta bonoak erosten dituzten partaideek Euskal Herrira bidaiatzeko bi pertsonentzako txartelak irabazteko aukera izango dute. Helburu berarekin herriko udalak 20.000 pesoko dohaintza egin zion euskal etxeari Elvira Kortajarena Jaurlaritzaren Argentinako Ordezkaria bertan izan zen ekitaldi batean.
Gehiago irakurri...
2011/05/16

Argentinarako eta Mercosur hitzarmeneko herrialdeetarako Euskadiren ordezkariak, Elvira Kortajarenak, bere ardurapean dauden eremuetako euskal etxe guztiak ezagutzeko egitasmoarekin darrai. Ekimen horren barruan joan den maiatzaren 10ean Kortajarena Buenos Aires probintzia barnealdeko Olavarria herrian izan zen, desagertzeko zorian egon ondoren berriz ere bere onera etortzeko bidean ari den Gure Etxe Maitea euskal elkartea ezagutzen. Bertan ordezkariak hiriko hedabideentzako prentsaurrekoa eman zuen eta ondoren euskal etxeko kideekin bildu zen.
Gehiago irakurri...
2011/05/16

Joan den urteko irailean Cordobako euskal etxearen zuzendaritzarekin ados ez zegoen lagun talde batek 'Gerora' euskal elkartea sortu zuen Argentinako probintzia mediterraneoko hiriburuan. Bederatzi hilabete hauetan, ekintza ugari antolatu eta garatu dituzte elkarte berriko kide eta arduradunek, tartean herriko inauterietan aurkeztutako Lantz-eko dantzak, kontzertuak, tailer eta hitzaldiak, Euskararen Astea eta euskara klaseak, batzuk aipatzearren. Orain, elkartea ordezkatuko duen logoa diseinatzeko lehiaketa antolatu dute. “Sormena bultzatu eta instituzioaren proiektuetan publikoaren partaidetza sustatzeko” asmoa duen lehiaketa hau abian dago jadanik; epea ekainaren 10ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2011/05/16

Aizpea Goenagak, Etxepare Institutuaren zuzendariak, Alemaniako Constanza Unibertsitatearekin hitzarmena sinatu du gaur Donostian, bertan Euskara eta Euskal Kultura irakurletza abiarazteko. Horrez gain, jakitera eman du 2011-2012 ikasturtean Standford, Liverpool eta Poznaneko unibertsitateetan eta, ziurrenik, Pariseko Sorbonna IIIn eta Kaliforniako Santa Barbaran ere, irakurletzak martxan jarriko direla. Era berean, irailean Chicagon eta New Yorken euskal ikasketa katedrak abian izango direla azaldu du Etxepareko Euskara Sustapen zuzendariak, Mari Jose Olaziregik.
Gehiago irakurri...
2011/05/13

Datorren maiatzaren 25ean Iñaki Urlezaga dantzari euskal-argentinarra Bilbon izango da 'La Traviata' operaren balleta aurkezteko. Urlezagak berak egina da koreografia eta Ballet Concierto bere konpainiarekin taularatu du. Arrakastatsu ari da izaten lana Urlezaga Europan zehar egiten ari den bira honetan. 'La Traviata' balletaz gain, Urzelagak 'Suite Don Quijote' eta Ravelen Boleroan oinarrituriko koreografiak ere taularatuko ditu Arteria Campos Eliseos Antzokian, maiatzaren 26ean.
Gehiago irakurri...
2011/05/13
Kaliforniako Bakersfield hiriko Noriega Hotel jatetxeak James Beard Fundazioaren saria jaso zuen joan den astelehenean New Yorken. James Beard Fundazioak AEBetako sukaldari eta jatetxe onenak aukeratzen ditu urtero eta ospe handiko sariak ematen ditu. Aurten, AEBetako Jatetxe Klasiko Herrikoi Onena sailean garaile izan da Noriega Hotela, 1893an Faustino Noriegak eta Fernando Etcheverry sortu zuten euskal ostatua. Egungo jabeak Rochelle Ladd eta Linda McCoy (Elizalde) sari banaketan izan ziren, AEBetako sukaldari famatuenekin batera.
Gehiago irakurri...