2011/05/20

Aspalditik entzuten ari garen gaia da Bilbo eta Miami lotuko dituen hegaldi zuzen baten sorrera, baina egiaz orain artean ezin izan da proiektua gauzatu. Orain, une egokia heldu dela dirudi, eta ekimenaren sustatzaileek lanean darraite asmo horrekin. Gaur arratsaldean, Miamiko Nazioarteko Aireportuko ordezkari bat Floridako euskal komunitatearekin bilduko da Miamiko Txoko Alai Euskal Etxean. Bileraren helburua Miamiko euskaldunen interesa aztertzea, eta euren sostengua lortzea.
Gehiago irakurri...
2011/05/20

Joan den maiatzaren 3an Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko kideek Iñaki Galdos-en bisita jaso zuten. Argentinako egonaldiaren amaieran eta Euskal Herrira itzuli baino pixkat lehenago, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kanpo Ekintza eta Kirol diputatuak egoitzako azken aldaketak ikusi eta talde anfitrioiarekin pintxo eta topa-egite bat konpartitu zituen. Bisitaren testu-inguruan Gipuzkoako Foru Aldundiak Hermansoloña Gobernuz Kanpoko Erakundeari eskuratuko dion diru-languntzaren berri eman zien Galdosek Jose C. Paz-eko euskaldunei.
Gehiago irakurri...
2011/05/20

Beti aipatua da Antioquian euskaldunek bertako historian izan duten zerikusia eta utzitako arrastoa, eta horri heldu dio hain zuzen Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroak bere I Olerki Saria antolatzeko, izentzat, gainera "Euskal-antioquiar lotura Robledo Ortiz-en olerkietan" ipinita. Izan ere, gisa batera edo bestera lotura hori edo euskal aipamenik baitaratzen duten olerkiak aurkeztu ahal izango dira, edonongo egileenak, gaia zeinahi, eta saritzat olerkien argitarapena eskainiz, edizio elebidunean, gaztelania-euskara 'Euskal Presentzia Antioquian' izeneko antologia baten barnean. Egile bakoitzak hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez. Argitaragabeko lan originalok aurkezteko epea 2011ko uztailaren 30ean bukatuko da.
Gehiago irakurri...
2011/05/20

Euskaldunak elkarte quebectarrak iragan maiatzaren 15ean egin zuen elgarretaratzean Sylvie Nanaud bazkideak Salt Lake Cityn egindako North American Basque Organization (NABO) federazioaren bilkuraren berri eman zuen. Sylviek bilkura hauetan parte hartzearen garrantzia azpimarratu zuen, Ekialdetik Mendebaldeko muturreraino Ipar Amerikako euskaldunen arteko elkartasuna sustatu ahal izateko. Elkarteak bide horretan jarraitu nahi du eta NABOren hurrengo bilkura Montrealen egingo da, Euskaldunak-ek antolatuta. Euskal Etxe quebectarraren 15. urteurreneko ospakizunekin batera egingo da bilera.
Gehiago irakurri...
2011/05/19

Caraceseko Eusko Etxeak Jazoera buletinaren bigarren alea argitaratu du, elkartearen apirileko eta maiatzeko egitasmo eta ekimenen berri emateko bere bazkide eta lagunei. Albistarian Euskal Herritik etorritako berririk ere badago, Galdakaon egin zen euskal-venezuelarren urteroko topaketaren kronika, kasu. Irantzu Leundak bidaltzen du. Aberri Eguneko ospakizuna ere gai nagusienetakoa da eta datozen hitzorduak aipatzen dira, horien artean Amatxuei Omenaldia eta Pintxo Lehiaketa.
Gehiago irakurri...
2011/05/19

Erromako UPTER Unibertsitateko Euskara sailak idazkia bidali dio EuskalKultura.com-i, Etxepare Institutuarekin lankidetza hitzarmenaren inguruan izan dituzten desadostasunak agertuz. "Oso zaila gertatzen zaigu gaur egun Etxepare Institututik entzuten ditugun argudioak ulertzea, hau da, titulazio akademikorik eta 'maila' unibertsitari akademikorik ematen ez duen eredua ez dela haien prioritate, eta Etxepareren laguntzetatik at geratuko garela 2012 urtean", diote. Etxepareko Euskara Sustatzeko zuzendari Mari Jose Olaziregik, berriz, institutuak unibertsitate barruko irakurle figura indartzeko asmoa duela baieztatu du eta, UPTERek burutzen dituen ekintza interesgarriak aintzat hartzen dituztelako, hitzarmena birformulatzeko bideak bilatzen ari direla azpimarratu du.
Gehiago irakurri...
2011/05/19

Ehunda berrogeita hamar bat lagun bildu ziren maiatzaren 8an Argentinako Gral. Rodriguezko Eusko Aterpea euskal etxean Aberri Eguna ospatzeko. Euskaldunentzat hain garrantzitsua den efemeride hau ez zuten izan, ordea, elkartzeko arrazoi bakarra izan. Pausoz pauso altxatzen ari diren egoitza prest egotetik gero eta hurbilago dago eta 'SUM' edo balio anitzeko aretoko zorua inauguratu zuten Eusko Aterpea-koek pasa den egun horretan burututako bazkarian. Lujan, Moreno, Cañuelas, San Miguel eta Suipachako ordezkaritzek lagundu zituzten Rodriguetarrak beren festan.
Gehiago irakurri...
2011/05/19

Maiatzaren 8an egin berria du Urteko Ohiko Biltzarra Buenos Aires probintzia argentinarreko hiriburua den La Plata hiriko Euzko Etxea euskal etxeak. 2010eko kontu ekonomikoak eta bestelakoak aipatu eta onartzeaz gain, bildutakoek elkarteko zuzendaritza berritu zuten, agintealdi berri baterako konfidantza emanez Javier Clua egungo lehendakaria buru duen taldeari. Cluarekin batera hor dira, besteak beste, Jorge Batiz, lehendakariorde gisa; Maria Fernanda Astigarraga, idazkari; Iñaki Azcarate, idazkariorde; Sergio Ochotorena, diruzain; eta Marina Biffareti, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2011/05/18

Joan den maiatzaren 14an --Euskal Herrian baino astebete berantago-- eta azken urte hauetako ohiturari jarraituz, Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxeko Kultura Azpibatzordeak Herri Urrats jaiaren bere bertsioa egin zuen Argentinako hiriburuan. Berrogei bat lagun bildu ziren Moreno kaleko euskal egoitzan eta ur-tanta eskuan, lurrean margotutako “Senpere Lakuan” murgildu ziren. Horrela,
janari ona eta jolasen eta dantzen bidez, euskaltzale argentinarrek ere fier ospatu dute Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festa.
Gehiago irakurri...
2011/05/18

Etxepare Institutua Europako eta Ameriketako hamar unibertsitateetarako irakurle postuak betetzeko hautaketa-prozesu publikoa egiten ari da eta aste honetan bertan parte hartzeko onartuak eta baztertuak izan diren hautagaien zerrenda argitaratu du. Baztertuek maiatzaren 23a arte dute epea erreklamazioak aurkezteko. Era berean, Institutuak La Platako Unibertsitate Nazionalean Euskara eta Euskal Kultura klaseak ekainaren 7an abiatuko direla jakinarazi du. Ikastaro honetan izena-emateko epea maiatzaren 27an itxiko da.
Gehiago irakurri...