2011/07/19

Las Flores herriko Euskal Etxeak, Loretako Euskaldunak elkarteak, zuzendaritza batzordea berritu du eta Graciana Goicoechandia bazkidea aukeratu du berriz ere presidente karguan. Bere taldea Luisa Andraca presidenteordeak eta Liliana Arredondo idazkariak osatzen dute, besteak beste. Egin dituen azken ekimenen berri ere eman du euskal elkarteak: batetik, Karmengo Amaren egunean, uztailaren 16ean, postua jarri zuen herriko plazan egin zen merkatuan, eta bestetik, elkarteak egin duen 'Curso de Moldería Industrial y Familiar Textil' ikastaroaren itxieran diplomak eman zizkien ikasleei.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Odolean darama. Rosarioko Itziar Aguirre sukaldaria Zazpirak Bat Euskal Etxeko jatetxearen buru da, Ainhoa ahizparekin eta Arantza amarekin batera; Mikel eta Xabier nebak Buenos Aireseko Laurak Bateko jatetxean aritu ziren. Ama familiako antzindaria izan zen bai gastronomia eta baita telebista kontuetan ere. Itziarrek biziki maite du euskal sukaldaritza eta Argentinako euskal etxeetan tailerrak emandakoa da. Telebistan ere aritzen da sarri eta bere errezeta asko sarean aurki daitezke: bere webgunean, eta telebistako 'R20 Informativo Gastronómico' eta 'Justo a tiempo' saioen bideo hauetan.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Eurovision alternatiboa esaten diote Liet International jaialdiari; izan ere, hizkuntza gutxitu edo minorizatuetan abesten duten europar taldeek parte hartzen dute bertan. Aurtengoa zortzigarren edizioa izango du, eta momentuz aukeratu dituzten finalisten artean Siroka talde bizkaitarra dago. Datorren azaroaren 19an egingo da jaialdia, Italiako Udine hirian, eta finalistek euskaraz, udmurteraz, vepsiaeraz, eskoziar gaeleraz eta irlandar gaeleraz ariko dira, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2011/07/18

Herriak antolatutako hainbat jardueratan hartu du parte Gure Etxea-k azken hilabeteetan. EuskalKultura.com-ek garaiz argitaratu bezala, Maiatzaren 25ean, hiriko kaleetan zehar ibili zen kabalkadan ikurriña eraman zuten Santa Feko euskaldunek. Argentinarrentzat hain preziatua den beste jai batean ere egon ziren Gure Etxea-ko ordezkariak. Uztailaren 9an, Independentziaren egunean, udalak prestatutako zeremonian berriro ere euskal bandera Argentinakoaren ondoan erakutsi zen. Ekainean, berriz, 90 mila bisitari bildu zituen hiriko Gizataldeen Jaiaren protagonista izan zen euskal kolektibitatea.
Gehiago irakurri...
2011/07/15

'Infernuko hauspoa' du izena Korrontzi folk taldeak eta Villabonako Oinkari dantza taldeak gaurtik aurrera Europan zehar egingo duten biran aurkeztuko duten ikuskizuna. Ez dago dantzatzen ez den musikarik; eta ideia hori buruan, Korrontzikoek euren kantuei pausuak jartzeko gonbitea egin zieten dantzari gipuzkoarrei. Emaitza DVD moduan plazaratu dute eta gaurtik aurrera Italian, Kroazian eta Frantzian aurkezten ari dira.
Gehiago irakurri...
2011/07/15

Zuberoako Maule hiriburua, Larrain mendia, eta inguruetako herriak izango dira datozen hiru asteetan 'Xora' filmaren grabaketaren lekuko, hortxe gauzatuko baita zubereraz egingo den lehenengo filma. Peio Cachenaut gaztea da zuzendaria eta Jef Goihenexpe eta Ttittika Rekalt aktoreak protagonista. Ekimena auzolanaren indarrez ari da gauzatzen Zuberoako Hebentik kultur elkartea, eta Iparraldean zein Hegoaldean laguntza ordainezina eman diote Aldudarrak bideo elkarteak eta Baleuko ekoiztetxeak.
Gehiago irakurri...
2011/07/14

Maiatzaren erdialdera Tandilgo Gure Etxea-n burututako ikastaroari jarraipena emate aldera, 2011ko bigarren dantza tailerra egin zen Cordoba probintziako Villa Mariako Euzko Etxea-n. FEVAk antolaturik, bi eguneko ikastaroa eman zieten Bahia Blancako Union Vasca euskal etxeko koordinatzaileek Arrecifes, Cordoba, Macachin, Mendoza, Rio Cuarto, Rosario eta Villa Mercedes-etik propio bidaiatutako gazteei. Testuinguru horretan, Cesar Arrondok Euskal Herriko kulturari buruzko hitzaldi bat eskaini zien euskal etxeetako ordezkari gazteei. Aurtengo hirugarren eta azken tailerra, Chascomus-en izango da, urriaren 1 eta 2an.
Gehiago irakurri...
2011/07/14

Aurrera darrai Estatu Batuetan udako euskal festa eta jaien egitarauak eta uztail honetako Elkoko (Nevada) Euskal Elkartearen eta Chinoko (Kalifornia) Southern California Eskualdun Klubaren urteroko hitzordu nagusien ondotik, Gooding-eko (Idaho) euskal elkartearenari heldu zaio txanda. Datorren igandean, uztailaren 17an, Gooding-eko euskaldunek herriko euskal jaia ospatuko dute Konderriko azoka-lekuan. Musika, emanaldiak, janaria, dantzak, txingak eta harri-jasotze txapelketak izango dira, festa giro bizia lagun, bertaratu nahi duen ororentzat.
Gehiago irakurri...
2011/07/14

Trois Pistoles-ko 'Parc de l’Aventure Basque en Amérique' delakoa euskaldunek Quebecen eta Amerika iparrean utzi zuten aztarnari buruzko parkea da, eta aurten 15. urteurrena ari da betetzen. Iragan asteburuan parkeak urteroko 'Rendez-vous Basque' (Euskal Topaketa) jaialdia ospatu zuen eta bertan izan ziren dantzari Begiraleak talde lapurtarreko kideak. Herriko kaleetan zehar egin zuten kalejirarekin euskal dantzariek ehun lagundik gora bildu zituzten jaialdira, parkeko zuzendari Mélanie Paquet-ek EuskalKultura.com-i azaldu dionez.
Gehiago irakurri...
2011/07/14

Iragan ekainaren 20tik 25era jokatu zen Challenge France 2011 pilota txapelketa Trois Pistoleseko 'Parc de l'Aventure Basque en Amerique' gunean. Lehiak "lurralde frankofonoetako zenbait talde bildu zituen: Saint Pierre et Miquelon, Reunion, Provence-Alpes-Cote d'Azur, Kanada eta Kaledonia Berria". Provence-ko ordezkariak izan ziren garaileak, finalean Reunion irlako taldea gainditu ostean. Pascal Righettik, talde irabazlearen atzelariak, txapelketako jokalari onenari Plaza Gizon saria jaso zuen.
Gehiago irakurri...