euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Berri Txarrak taldeak 'Independent Music Award' sarietako bat irabazi du 'Folklore' kantuarekin

2011/07/22

Berri Txarrak talde nafarreko kideak Independent Music Awards lehiaketan Vox Populi saria jaso du Berri Txarrak taldeak, punk abesti onenaren atalean. Vox Populi sailean mundu osoko musikazaleak dira epaile eta eurek internet bidez emandako botoei esker jaso du 'Folklore' kantuak sari hau. Orotara, mundu osoko 57.000 bat zalek eman dute botoa lehiaketan, Berri Txarrak-ekoek euren webgunean azaldu dutenaren arabera. 'Folklore' kantua taldeak 2009an argitaratu zuen 'Payola' diskoan agertzen da.

Gehiago irakurri...


Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bat euskal etxearen eskutik euskaldunen hizkuntza 'Creativa 2011' erakusketan

2011/07/21

Arrecifeseko 'Enrique Udaondo' Eskolako 'Creativa 2011'  (argazkiaEE) Sendoak dira oso Arrecifeseko euskal etxearen eta herriko komunitatearen arteko harremanak. Izan ere, euskal erakundeak aurrera eramaten dituen proposamen guztiek harrera ezin hobea izaten dute arrecifestarren artean. Eta oraingoan ere gustura onartu zuten Euskaldunak Denak Bat-eko kideek herriko 'Enrique Udaondo' eskolak 'Creativa 2011' erakusketan parte hartzeko luzatutako gonbitea. Erakustaldia joan den uztailaren 13 eta 14an burutu zen eta euskararen presentzia gailendu zen ikusgai zeuden lanetan.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak argi berdea eman die Venezuela, Bolivia eta abarren ari diren euskal GKEekiko hitzarmenei

2011/07/21

Euskal kooperanteak Venezuelan, artxiboko irudi batean Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak argi berdea eman zion atzo asteartez Gasteizen eginiko bileran kooperazio eta lankidetza fundazio eta elkarteekin lau hitzarmen izenpetzeari Garapenerako euskal Gobernuz Kanpoko Erakundeak (GKE) prestatzeko eta indartzeko, baita Venezuelan eta Bolivian zenbait lankidetza proiektu abiarazteko ere. Hitzarmenok Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bitartez izenpetuko dira.

Gehiago irakurri...


Jose Antonio Alcayaga III gazte euskal amerikarrak saria lortu du Pariseko 2011 Prix de la Photographie-n

2011/07/21

"Txinga eramatea" da 2011 Prix de la Photographie lehiaketan Amateur Kirola ataleko Urrezko saria jaso duen irudia (argazkia JAAlcayagaIII) Euskal Herrian egindako bere "Txinga eramatea" argazkiak, 2011 Prix de la Photographie lehiaketa frantziar ospetsuan saria eskuratu du, Kirol Amateurra kategorian. Argazkiaren egilea Jose Antonio Alcayaga III gazte euskal estatubatuarra da. Alcayaga New Yorkeko Euskal Etxeko kidea da eta 2008an Euskal Herrian euskara ikasten ari zela atera zuen argazkia, Hendaiako frontoi batean. "Irudiak niretzako pertseberantzia, indarra eta erresistentzia irudikatzen ditu", azaldu dio gazteak EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Argentina eta Venezuelako San Ferminetako argazkiak eta kronikak: La Plata, Tandil, Arrecifes, Valencia...

2011/07/21

Betizuei arrimatzen, Valentziako euskal etxearen San Fermin jaian (argazkia IUzcanga) Argentinatik eta Venezuelatik heldu zaigu San Fermin jaien argazki eta kronika sorta berri bat. Euskal etxe batzuek asteburu osoko jaialdia egin dute, Argentinako La Platako Euzko Etxeak bezala; beste batzuk, aldiz, egun bakar bateko ekitaldia, bazkari edo afaria, Arrecifeseko Euskal Etxea, kasu. Baina denek umorea eta ondo pasatzeko gogoa partekatu dute. Eta sanferminetako izpiritua nagusi izan zen baita ere Venezuelako Valencian, euskal etxeak atera zituen bigantxen aurrean jarri baitziren makina bat bazkide eta lagun.

Gehiago irakurri...


Itapeviko Euskal Etxe brasildarrak Euskaldunen Eguna edo "Dia dos Bascos" ospatu du estrainekoz

2011/07/20

Euskal etxeko kideak eta Itapeviko diputatuak Euskaldunen Eguneko omenaldian (argazkia ItapeviEE) Itapeviko Euskal Etxe gaztea azken urte hauetan Sao Paulo estatuan dagoen hiri honetako gizarte eta kultur agendaren parte bihurtu da, eta Itapeviko Udalak egun berezi bat eskaini nahi izan die euskaldunei, euren ekarpena eskertzeko. Horrela, iragan uztailaren 12an ospatu da lehen aldiz Itapeviko "Dia dos Bascos" edo Euskaldunen Eguna, hiriko Diputatuen Ganberan egindako ekitaldiarekin. Bertara bildu ziren euskal etxeko agintariak eta bazkideak eta baita herritar ugari ere.

Gehiago irakurri...


20. urtemugaren urtean Zingirako Euskaldunak EEak bere jai nagusia ospatu zuen uztailaren 9an

2011/07/20

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxeko egoitza (argazkiaEE) Urte osoko ekitaldi-egitaraua eratu dute Chascomuseko euskaldunek euren euskal etxearen 20. urtebetetzea ospatzeko. Azken hilabeteotan, gaztetxoei zuzendutako udalekua eta komunitate osoari begirako hitzaldiak gauzatu dituzte Buenos Aires probintziako hiri honetako euskal etxea antolatzaile. Ospakizun ekitaldiekin jarraitzeko, uztailaren 9an urteurren afari nagusia egin zuten herriko Fortin-ean. Euskal-argentinar komunitateko hainbat ordezkari lagun izan zuten chascomustarrek garrantzi handiko zeremonia horretan, tartean FEVAko lehendakariorde Arantxa Anitua; Cañuelaseko zuzendaritza batzordekide eta dantzariak; eta La Platako Euzko Etxea, Mar del Platako Denak Bat, Necocheako Euzko Etxea, Suipachako Gure Txokoa, Buenos Aireseko Laurak Bat eta Iparraldeko Euskal Etxea-ko ordezkariak.

Gehiago irakurri...


Londresko 'Estafeta kale'tik Sydneyko Gure Txokora, munduko euskaldunek San Fermin jaia ospatu zuten

2011/07/20

Londreseko entzierroan parte hartu zuten lagunak. Egiazko zezena baino ez da falta! (argazkia LondresEE) Urtero bezala Diasporako euskal etxeek bat egin dute hil honetan Euskal Herriko jai entzutetsuenetakoak diren San Ferminekin. Festa honek zale sutsuak ditu eta munduan zehar, asko dira santu nafarraren eguna ospatzen dutenak. Zeresanik ez noski, munduko nafar etxeetan. Mexikotik Sydneyra, Mar del Platatik igarota, hona bildu ditugu azken bi asteetan zehar egin diren ekitaldietako irudi batzuk. Eta baita ere Londresko Euskal Etxeak egin zuen "entzierro" bitxiaren lekukotasun.

Gehiago irakurri...


Mari Jose Olaziregi, Etxepare Institutua: "Jakinmin handia piztu du euskal irakurle programak"

2011/07/19

Ezkerretik eskubira, Nere Lete, Kate Camino, Mari Jose Olaziregi eta Xabi Paya ikastaroaren mahainguru batean (argazkia Etxepare) Etxepare Euskal Institutuak 'Excellence in Basque Studies' izeneko ikastaroa egin zuen iragan ostegun eta ostiralean EHUren Udako Ikastaroetan. Mintegiak 120 bat lagun bildu zituen Donostiako Miramar Jauregira, Mari Jose Olaziregi Etxepare Institutuaren Euskararen Hedapenerako zuzendariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez: saioak hasi eta jendeak matrikulatzen jarraitzen omen zuen. Bi egunen buruan, bertara bildutakoek argi zuten, euskaraz gain, irakurleek euskal kultura eguneratua irakatsi behar dutela: "Gaur egun puri-purian dauden gaiak jorratu behar dituzte ikastaroetan", dio Olaziregik. Datorren urtean edizio berria egingo da.

Gehiago irakurri...


2011ko kultur proposamen artean Toki Eder Euskal Etxeak immigrazioari buruzko hitzaldia burutu du

2011/07/19

Mirta Gorga soziologoak hitzaldi bat eman zuen Toki Eder euskal etxean (argazkia EE) Euskal immigrazioa izan da Mirta Gorga soziologoak Jose C. Pazeko euskal etxe argentinarrean eskainitako hitzaldiaren gaia. Adituaren aurkezpenak Toki Eder-eko kide eta lagunen jakin-mina piztu zuen eta hitzaldia bukatuta publikoa bere eskarmentu eta istorioak kontatzera animatu zen. Ekintza, Jose C. Paz-eko Euskal Etxearen aurtengo kultur egitarauaren baitan gauzatu da eta programa berean Mikel Ezkerro eta Mariana Fernandez Castelliren eskutik, euskal kulturari buruzko beste bi mintzaldi egingo dira uztailaren 30ean eta abuztuaren 20an. Toki Eder-eko batzordeak komunitate osoari luzatzen dio hitzordu hauetan parte hartzeko gonbitea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia