euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Iparraldeko euskal-txiletarrak laugarren aldiz bildu dira Urdazubin euren urteroko topaketan

2011/09/27

Bazkarian parte hartu zuten lagunen talde argazkia, Ikaburua jatetxearen aurrealdean (argazkia BLarre) Iragan irailaren 18an berrogeita hamar bat euskal-txiletar bildu ziren Urdazubin, Nafarroan, Txileren Jai Nazionala kari euren urteroko topaketa egiteko. Ekitaldia komunitate honetako hitzordu klasikoa bihurtze bidean dago dagoeneko eta laugarren edizioa izan du aurtengoa. Bertaratu zirenak Iparraldeko lagunak izan ziren gehienbat, baina topaketa Euskal Herrian bizi diren txiletar eta euskal-txiletar guztiei irekia da. Antolatzaileek bilkurako zenbait argazki helarazi dizkigute.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Ordezkariak Ekuador-ko Cuenca bisitatu du; hiriak 2,8 milioiko kontratua egingo Euskal Trenbiderekin

2011/09/27

Iñaki Martinez Eusko Jaurlaritzaren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkaria, Cuencara egindako bisitan Egoitza Bogotan duen Euskadiren Kolonbia, Venezuela eta Ertamerikarako Ordezkaritzatik adierazi duetenez, Iñaki Martinez Ordezkariak Ekuadorko Cuenca hiria bisitatu du, bertako alkate Paul Granda-rekin solastuz. Egun batzuk geroago Martinez bera hirira itzuli da, oraingoan Euskal Trenbide Sarea eta Idom euskal enpresetako buruzagiekin. Astelehen honetan jakinarazi da eurak irabazi dutela Cuencako tranbia eraikitzeko proiektuaren esleipena. 400.000 biztanletik goiti dituen Cuencako alkateak aste honetan bisitatuko du Euskadi.

Gehiago irakurri...


Hamar eguneko bidaia Euskal Herrira irabazi nahi al duzu? Bete ezazu Canal Vascoren inkesta eta sartu zozketan

2011/09/27

Canal Vascoren ikurra Eitb.com-ek Canal Vasco eta ETB-Sat kateen erabiltzaileei zuzenduriko lehiaketa jarri du abian aurten ere, eta bertan parte hartzen dutenek Euskal Herrira hamar eguneko bidaia irabazteko aukera izango dute. Horrez gain, irabazleak eta bidaideak 1.000 euro jasoko dituzte bidaian xahutzeko. Aurreko edizioetan bezala, irabazleak berak erabakiko du bidaia noiz egin, lehiaketa egin eta urtebeteren epearen barruan. Lehiaketan parte hartzeko nahikoa da jarraian aipatzen dugun inkesta laburra betetzea.

Gehiago irakurri...


Badatoz berriz ere Euskal Jaiak Madrilera: larunbatean Retiro parkean, Euskal Etxeak antolatuta

2011/09/26

Iazko edizioan egin zen trikitixa emanaldia (argazkia MadrilEE) Madrilgo Euskal Etxeak Euskal Jaien bigarren edizioa egingo du larunbat honetan Retiro Parkean, Espainiako hiriburuan euskal kultura eta elkartearen lana ezagutarazteko. Iaz egin zuten lehen edizioa, eta esperientzia hain izan zen ona, aurtengorako irrikaz direla elkarteko kideak. Ospakizunak izango dituen jardueren artean, honakoak: estropadak (Donostiako eta Santurtziko bi talde Madrilgo beste biren aurka), Bakioko Itxas-alde dantza taldea eta Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoak.

Gehiago irakurri...


Txalaparta, dantza, kantua eta kultur-tailerrak atera zituen kalera Bordeleko Euskal Etxeak Ondare Egunean

2011/09/26

Txalapartaren soinuak ikusle asko erakarri zituen eta helduei zein txikiei zuzenduriko tailerrak egin ziren (argazkia BordeleEE) Bertako Euskal Etxeko kideak pozik agertu dira iragan irailaren 16tik 18ra Bordelen egin ziren Ondarearen Egunetan izan zuten partehartzearekin. Elkarteak bere lana eta zenbait euskal kultur proposamen Bordeleko kaleetara atera zituen eta jende ugari inguratu zitzaion. Besteak beste kultur-tailerrak, kalejirak, dantza erakustaldiak, hitzaldiak eta erakusketa bat eskaini zituen. Iruñetik Hutsun taldeko txalapartariek egin zuten emanaldiak adibidez, biziki piztu zuen bordelesen interesa eta asko hurbildu ziren 'musika-tresna ezezagun' hura jotzera. Tartean, bertatik zebilen euskaldun talde bat ere. "Agian Eskual Etxeko kide eginen dira!", esan digu pozik David Mugica elkarteko presidenteak.

Gehiago irakurri...


Misiones-era egindako bidaian, Elvira Kortajarenak bertako mbyá guaraní 'Tavá Mirí' komunitatea bisitatu zuen

2011/09/26

Elvira Kortajarena Corpus Christiko Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagarekin opari trukean (argazkia EE) Misiones probintzia izan da irailaren 20an Mercosur-erako Euskadiko Ordezkaria den Elvira Kortajarenak hasitako bidaiaren helmuga. Hiru egunetako egonaldian, Kortajarena Corpus Christi eta Posadaseko euskal etxeetako kideekin elkartu zen eta bilerak egin zituen politika arloko ordezkariekin. Horretaz gain, Eusko Jaurlaritzako agintariak Mesopotamia argentinarreko probintzia honetako Jesuiten Aztarnak bisitatu eta mbyá guaraní 'Tavá Mirí' komunitateko lagunekin bildu zen, euren errealitatea eta euskaldunek haien alde egiten duten lana aurrez aurre ezagutzeko. Birarekin bukatzeko Eusko Jaurlaritzak bultatzen duen Agenda XXI proiektua garatzen duten eskoletako arduradunekin elkartu zen.

Gehiago irakurri...


Larunbatera arte luzatuko dira Mar del Platan Denak Bat-en 'Aralarko Mikel Deuna'ren ohorezko ospakizunak

2011/09/26

Mar del Platako Denak Bat Euskal Etxearen afixa, 2011ko Aralarko Mikel Deunaren programarekin Urtero bezala sasoin honetan Argentinako Mar del Platan, Denak Bat Euskal Etxea murgilduta dabil bertan euskaraz 'Aralarko Mikel Deuna' deitzen duten ospakizun programaren baitan. Aurtengo ekitaldiak Euskal Herriaren zaindaria deitua den San Migelen ohoretan iragan asteazkenean hasi ziren paleta txapelketa batekin eta hurrengo ekitaldia datorren larunbatean izango dute, egun horretan egingo baita 'Taska Baska' deitzen den ekimena, tartean euskal janari tipikoak, etxeko Beti Alai dantzarien emanaldiak, sari-banaketa, haurrentzako puzgarriak, Txapela taldearen musika eta erromeria, guztia Mar del Platako euskal etxe honen egoitzan.

Gehiago irakurri...


Cesar Arrondoren eskutik, FEVAren kultur eskaintza Misioneseko Euskal Jatorri Euskal Etxera heldu da

2011/09/23

Cesar Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia eman zuen Euskal Jatorri-n (argazkiaEE) Argentinako euskal etxe guztiek daukate hizlarien bisita jasotzeko aukera. FEVArekin kontaktuan jartzea baino ez dute behar interesa dutenek, eta hala egin dute Misiones probintziako Euskal Jatorri euskal etxeko arduradunek Cesar Arrondo irakaslearen bisita gauzatzeko. Irailaren 10ean eman zuen Arrondok “Euskal Herria: Nazioaren historia laburra” izeneko hitzaldia, Posadasekeko El Palomar liburutegian eta publiko jendetsu baten aurrean.

Gehiago irakurri...


Txalaparta entzungai aireratuko da bihar Frankfurteko kaleetan, bertako Euskal Ikaskuntzen Etxeari esker

2011/09/23

Txalaparta mugikor hau jarriko dute Frankfurten dagoen Chillidaren 'Goethen Etxea' eskulturan Frankfurteko Euskal Ikaskuntzen Etxeak ikasturte berriaren hasiera ospatuko du bihar, jai batekin, eta txalapartaren soinua ekarriko du hiriko kaleetara, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin. Hala, 'Txalamobil' ekimena sustatzen duten hiru euskal artistek txalaparta mugikor bat jarriko dute Chillidaren 'Goethen Etxea' izeneko eskulturan, Taunusanlage parkean, eta inguruko kaleetan, eta bertara inguratzen diren alemaniarrei euskal musika tresna jotzeko gonbitea egingo diete.

Gehiago irakurri...


Saio hunkigarria izan zen Txilen Viña-Valparaisoko Eusko Etxearen egoitza berriaren inaugurazioa

2011/09/23

Erakundeetako ordezkariak eta gonbidatuak, Valparaisoko Eusko Etxearen eraikin berriaren aurrean Ilusioa, hunkidura, poza, aurrera egiteko eta geroa irabazteko gogo eta itxaropena... joan den asteazkenean Txileko Boskarren Erregioko Eusko Etxea inauguratzeko ekitaldian ikus eta soma zitezkeen sentimentuak izan dira. Luzaroan amestutako egoitza propioa lortzeak, Eusko Jaurlaritzak emaniko ezohiko dirulaguntza bat medio, baikortasunerako eta animo eta jarrera berri baterako bidea erraztu du Viña-Valparaison eta orain, erronka, erositako eraikina, edukiz, jendez eta lanez betetzea izango da. Pozik zeuden Archibaldo Uriarte EEko lehendakaria eta bere lagun eta bazkideak joan den asteazkenean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia