euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Ibai Txori' euskal etxea euskal kultura zabaltzaile Concepcion del Uruguay-ko Gizataldeen Jaian

2011/10/21

Ibai Txori euskal etxeko dantzariak Gizataldeen Jaian (argazkiaEE) Hiru eguneko festa bizi izan zuten Entre Rios probintzia argentinarreko Concepcion del Uruguay-ko herritarrek. Udal Kultura Zuzendaritzak eta Kolektibitateek antolaturik, kultur anitzeko gune bihurtu zen jaia irailaren 23tik 25era luzatu zen. Etorkinen omenean, erakusketa batez, eta janari tipiko zein dantzaldiez gozatu ahal izan ziren bertara hurbildutako lagunek. Euskaldunak ere izan ziren festaren protagonistak. 'Ibai Txori' euskal etxeko kideen eskutik, Euskal Herriko irudi, zapore eta dantzek bat egin zuten beste hainbat herrialdetako kultur adierazpenekin.

Gehiago irakurri...


Nevadako Unibertsitateak Kate Camino omendu zuen sasoiko lehen partidan 25.000 lagunen aurrean

2011/10/21

Ezkerrean, Kate Camino football zelaian ikusleak agurtzen omenaldiaren une batean (argazkia Argaia) Iragan urriaren 8an Nevadako Unibertsitateak omenaldia egin zion Kate Camino euskal-amerikarrari sasoiko lehen 'football' partidan. Ekitaldia Kirol Saileko 'Campus Spotlight' izeneko programaren parte izan zen; egitasmo honen bidez Unibertsitateko ikasle, irakasle eta langileen ekarpenak aintzat hartzen dira amerika futbol taldeak etxean jokatzen duen partida bakoitzean. Horrela, unibertsitateko ekimenen eta partaideen lanaren berri ematen zaie kirol zelaia betetzen duten lagunei. Katen kasuan, NABOren Bizi Emankorra saria jaso duela eta egin zen omenaldia.

Gehiago irakurri...


Etxepare Euskal Institutua Londresko The Language Show hizkuntz azokan izango da asteburuan

2011/10/20

Bisitariak stand bateko liburuak ikusmiratzen iazko The Language Show azokan (argazkia TheLanguageShow) 'Euskara, jalgi hadi mundura' izeneko standarekin Etxepare Institutuak Londresko The Language Show azokan parte hartuko du, munduko hizkuntzei eskainitako nazioarteko topagune honetan euskara erakusteko helburuarekin. Horretarako, ohiko euskara klase eta ekitaldiez gain, jarduera sorta berri eta originala prestatu du Etxeparek. Hala, Londresko euskal bazterrak aurkeztuko dituzte 'Basque Spots in London' gidan eta igandean Xabi Payak eta Juan Aranak 'Make it Basque, make it cool' ikuskizuna eskainiko dute.

Gehiago irakurri...


Gazteak zein gerra osteko belaunaldiko entzuleak bildu zituen Berlinen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak

2011/10/20

Walther Bernecker irakasleak eman zuen hitzaldiak entzuleen jakinmina piztu zuen Harrera ona izan zuen iragan irailaren 30ean Berlingo Euskal Etxeak Cervantes Institutuarekin eta Etxepare Euskal Institutuarekin batera egin zuen 'Gernika eta alemanak' jardunaldiak. Euskaldunek hain gogoan duten Gernikako bonbardaketak alemaniar gizartean izan zuen eta duen islada aztertzea zen topaketaren helburua eta horretarako Klaus Ihlauren 'Gernika' dokumentala erakusteaz gain, gai hau sakonean aztertu duen Walther Bernecker irakaslea hitzaldia ematera gonbidatu zuten antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Omenaldia, sariak, musika eta dantzak Chascomuseko Zingirako Euskaldunak euskal etxearen urteko jaian

2011/10/20

Ehunka lagun Chascomuseko XXI. Urteko Euskal Jaian Urtarrilean ekin zioten Chascomuseko euskaldunek aurtengo ospakizun egitarau oparoari. Erakundearen bigarren sorreraren 20. urtemugan, mota askotako ekintzak gauzatu dituzte Zingirako Euskaldunak-eko lagun eta bazkidek, tartean hitzaldi, dantzaldi, afari eta mus eta pilota topaketak, batzuk aipatzearren. Joan den urriaren 8an, ordea, eta programa honi jarraituz, omenaldia egin zitzaion Eusko Jaurlaritzaren lehenengo lehendakariari, hildakoen omenezko meza egin zen eta erakundearen XXI. urteroko jaia ospatu zuten chascomustarrek. Buenos Aires probintziako euskal etxe askotako ordezkariek hartu zuten parte, baita Argentinan bisitan zebiltzan euskaldun batzuek eta herriko beste gizataldeetako kideek ere.

Gehiago irakurri...


Julian Celaya izan da pregoilari ofiziala Euskadi ardatz zuten Patraixko jaietan, Valentzian

2011/10/19

Julian Celaya, erdian, euskal argazki erakusketa inauguratzen Patraixen, jaien pregoia eman aurretik Valentziako Patraix auzoa bere urteroko Jai Herrikoiak ospatu berri ditu eta Euskal Herria izan da XXII edizio honetako protagonista. Jaiak urriaren 7an hasi ziren, baina iragan asteartean egin zen inaugurazio ofiziala, gonbidatu berezi batekin: Julian Celaya, Jaurlaritzako Euskal Herritarrentzako eta Gizataldeentzako zuzendaria. Celayak jaien pregoia eman zuen 2.500 lagunen aurrean, eta ondoren, Errenteriako Ereintza dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen. Asteazkenean Madrileko Euskal Etxeko orfeoiak kantaldia egin zuen. Valentziako Laurak Bat Euskal Etxeak jaien euskal egitarauaren prestakuntzan lagundu du.

Gehiago irakurri...


Egun osoko kultur ekitaldia San Miguelgo Askatasunaren Bidea-ren eskutik, datorren larunbatean

2011/10/19

Ekintzaren afixa Buenos Aires probintziako San Miguel hirian euskal kultura zabaltzeko asmoarekin jaio zen elkarteak aurrera jarraitzen du bere helburua betetzen. Bere bigarren urte honetan, erakundeko kideek partaidetza nabaria izan dute Buenos Aires hiriburuko baita eskualdeko euskal etxeen ospakizunetan ere, tartean, Cañuelaseko Aberri Eguna, “Buenos Aires celebra” erakustaldi eta Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpea euskal etxearen urtemugan, batzuk aipatzearren. Orain Askatasunaren Bidea bera da ekintzaren antolatzailea eta bere arduradunek egun osoko kultur ekitaldian parte hartzera gonbidatzen dute euskal komunitatea. Hitzordua urriaren 22an da, goizeko 11etan, Bella Vistako Tren Geltoki Zaharrean.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariak AEB eta Kanadara iritsi den Canal Vasco katea aurkeztu zuen New Yorken

2011/10/18

Itziar Albisu, New Yorkeko Euskal Etxeko presidentea, Patxi Lopez lehendakariarekin (argazkia Irekia) Ostiralean hasi zuen Dallasen Patxi Lopez lehendakariak AEBetako Ekialdeko kostara egiten ari den bira eta, hainbat jarduera eta bilera artean, asteburuan New Yorkeko Eusko Etxean izan zen, hiriko euskal komunitatearekin. Lopezekin batera Alberto Surio, EITBko zuzendaria ere izan zen, Canal Vasco katearen aurkezpena egiteko. Euskal kate honen seinalea AEBetan eta Kanadan ikusgai da jada Galaxy 23 satelitearen bidez. Canal Vasco, Atlantikoaren bi aldeetako euskaldunentzako "komunikatzeko tresna" bihurtu behar dela esan zuen Lopezek aurkezpenean.

Gehiago irakurri...


Angeles de Dios Altunak La Baskonia-ren sortzailearen bizitzari buruz hitz egingo du Paueko Unibertsitatean

2011/10/18

Jardunaldiaren kartela Argentinara emigratu zuten elite euskal-bearnesei buruzko jardunaldiak egingo dira ostegun eta ostiral honetan Pauen, bertako Unibertsitateko ITEM Ikerketa laborategiak antolatuta. Mintzalarien artean, Argentina zein Europako hainbat unibertsitate eta erakundetako ikertzaile eta irakasleen izenak, tartean Claude Mehats, Oscar Alvarez Gila, Jon Ander Ramos, Beñat Çuburu-Ithorotz, Viviane Oteiza, Adrian Blazquez edota Adrian Zarrilli adituenak. Argentinako Chacotik propio bidaiatuko da, besteak beste, Angeles de Dios Altuna, 'Francisco Grandmontagne: Nortasuna, kazetaritza eta saiakera Argentinan' gaia aurzkezteko La Baskonia aldizkariaren sortzaile izan zenaren bizitzari buruz.

Gehiago irakurri...


Euskadiko muslariek irabazi dute Angelun bukatu berria den Munduko Euskal Gizataldeen 34. Txapelketa

2011/10/17

Antonio Vicente eta Angel Ribero, Euskadi 1 taldeko muslariak, izan ziren 34. Txapelketa honetako irabazleak (argazkia Kepa Etchandy/Ibaifoto.com) Larunbatean bukatu zen ofizialki Angelun jokatu berria den Munduko Euskal Gizataldeen 34. Mus Txapelketa, sari banaketa eta itxiera saioarekin. Aurtengo edizioko irabazleak Euskadi 1 taldeko muslariak izan ziren, Antonio Vicente eta Angel Ribero, eta, beraz, iaz Los Angelesen irabazi zuten txapela beste urte betez mantenduko dute. Bigarren lekuan Frantziako ordezkari Julien Amestoy eta Fabrice Etchart sailkatu ziren.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia