2012/02/24

Zinema argentinarreko Institutuak [INCAA, Instituto Nacional de Cine y Artes Audiovisual] Maximiliano Gonzalez-en bi proiektu saritu ditu otsail hasieran. Bietako bat Guillermo Larregui 'Eskorgako Euskalduna'ri buruzko (El Vasco de la Carretilla, gaztelaniaz) dokumental bat da eta irail aldera ikusi ahal izango da Argentinako Telebista Digital berrian. “Puerto Iguazukoa naizenez oso txikitandik ezagutu nituen Guillermo Larreguiren pasadizo eta bizipenak. Eta bere nortasunetik gauza ugarik erakarri ninduten; egin zuen ahalegin fisikoaz gain, ametsak eta askatasuna lortzeko gizakiaren borroka nahi ditut gailendu”, adierazi dio Misioneseko zinemagileak Euskalkultura.com-i.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzaren Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria, Argentinan da, astelehena arte luzatuko den bidaia ofizialean. Bisitaren baitan bihar Arrecifesen bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxearen 90. urteurrena ospatzeko ekitaldietan hartuko du parte. Elvira Kortajarena, Euskadiko ordezkaria Mercosur-erako, ere bertan izango da, Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza osatuz. Gaur Celaya eta Kortajarena espainiar enbaxadako Enplegu eta Segurtasun arduradunarekin bilduko dira. Enbaxadako sail honek kudeatzen du gizarte eta gizataldeen arloa, Buenos Airesko Ordezkaritzako iturriek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Eusko Kultur Etxeak, edo Buenos Airesen 'Casa de la Cultura Vasca' edota 'Eusketxe' gisa ere ezaguna den elkarteak udako opoirren aurretik ekin zion Urteko Ohiko Batzar Nagusiari eta bertan Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozak gauzatu zuen, epe berri honetan Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollok segituko duelarik elkarteko lehendakari, batzordekide dituela, besteak beste Aitor Alava, lehendakariorde gisa; Maria Echevarne, idazkari; Victor Girasole, idazkariorde; Rosa Isabel Misciagna, diruzain; eta Maria Raquel Bidegain, diruzainorde.
Gehiago irakurri...
2012/02/24

Inauterietako euskal ohiturak eta mozorroak Quebec-eraino heldu dira aurten, Euskaldunak elkarteari esker. Iragan otsailaren 11n Quebec-eko euskal komunitateak Aratusteak ospatzeko jaia egin zuen Montrealeko egoitzan eta eguneko argazki sorta bidali diote EuskalKultura.com-i, gure irakurleekin partekatzeko. Elkarteak haur eta helduentzako eskulan tailer batekin hasi zuen gaualdia eta mozorroak eta txanoak egin zituzten parte hartzaileek. Ondoren, Euskal Herriko inauteriei buruzko hitzaldia eman zuen Adelaide Daraspek, elkarteko presidenteak.
Gehiago irakurri...
2012/02/23

Boise State University-ko Euskal Ikasketa Programak Ama Hizkuntzen Eguna ospatu zuen atzo, "AEBetan euskaraz errodatu den lehen filmea"ren emanaldiarekin. Zuretzako du izena luzemetraiak eta Javi Zubizarreta boisetarrak zuzendua da. Idahon artzain dabilen euskaldun baten eta bere semearen arteko harremana da filmearen muina. Zuzendariak berak aurkeztu zuen lana eta ondoren ikusleekin solasaldi bat gidatu zuen Joseba Gabilondo zinema adituak. Ama Hizkuntzen Eguneko ekimenak osatuz, Erausoko Katalinari buruzko hitzaldia emango du bihar Basque Museum-en Eva Mendieta unibertsitate irakasleak.
Gehiago irakurri...
2012/02/23

Silvia Azpiazu euskal-argentinarra da, Lapridakoa, eta bertoko Lagunen Etxea-n euskal bitxigintza kontzeptualari buruzko tailer bat eman zuen iaz. Aurten ikastaroaren bigarren zikloa eskainiko du eta iazko eskoletako parte-hartzaileek egindako piezak martxoaren 24an erakutsiko ditu Coronel Pringles-eko Eusko Biltzar Euskal Etxean. Egiten ikastea baino, bitxiak oparitzeko prest eskuratu nahi dituztenentzat, internet bidez eros ditzakete bere euskal bitxiak edo, zuzenean, Buenos Aires hiriburuko Virrey Loreto kaleko 2650 zenbakian daukan lantegian.
Gehiago irakurri...
2012/02/23

Argentinako Buenos Aires probintzian, zuzendaritza berritu du San Nicolaseko Euskal Etxeak. Araudiak finkatutakoari jarraiki egindako Urteko Ohiko Batzarrean Damian Cebey berrautatu dute lehendakari. Berarekin batera arituko dira besteak beste José Alejo René Mariezcurrena, lehendakariorde; María de los Ángeles Domenech, idazkari; María Elena Totorica, idazkariorde; María Teresa Aramburu, diruzain; Ana María Erausquin, diruzainorde; eta María Teresa Aramburu, agirietako idazkaria.
Gehiago irakurri...
2012/02/22

Boiseko Basque Museum & Cultural Center-ek 'Expanding Horizons' izeneko kanpaina aurkeztu zuen atzo Idaho estatuko hiriburuan. Kanpaina honekin milioi eta erdi dolar bildu nahi ditu egitasmo berriei ekin ahal izateko. Kanpainaren aurkezpen publikoaren aurretik museoak erakundeko lagun eta kideen artean 750.000 dolar bildu ditu jada. Aurkezpenean izan zen Guillermo Echenique, Eusko Jaurlaritzaren Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, EAEko gobernuaren babesa erakusteko. Echeniquek museoak euskal kultura zabaltzen egiten duen lana goraipatu zuen.
Gehiago irakurri...
2012/02/22

Euskal artista, dantzaria, musikaria, kirolaria... bazara eta Diasporako euskal etxeetan zure lana aurkeztea amestu baduzu inoiz, oraintxe duzu lanean hasi eta guraria betetzeko aukera. Edota euskal etxe batekoa bazara, eta Euskadiko artistak zurera ekarri nahiko bazenitu, hauxe duzu aukera. Aste gutxi falta dira Jaurlaritzak aurtengo 'kultur biren' deialdia argitara eman dezan (martxoaren 14an argitaratuko da Diasporan euskaldunak bizi diren lurraldeetan bira kulturalak sustatzeko diru-laguntza deialdia, 60.000 euro banatzeko) eta gakoa, urtero bezala, artisten eta euskal etxeen interesak nola bildu eta uztartu da, elkarren informazioa garaiz helaraziz elkarri. Ea horretan laguntzerik badugun.
Gehiago irakurri...
2012/02/22

'Aberri Eguna' eta 'Cañuelas' izenak banaezinak bihurtzen ari dira Argentinako euskal egitarauan. Aurten, eta seigarren urtez jarraian, euskal etxe askotako gazte dantzari eta kidek hartuko dute parte Denak Bat-ek antolatzen duen Aberri Eguneko elkarretaratzean. Izan ere, biltzeko deia plazaratu du jadanik Cañuelasko euskal etxe antolatzaileak. VI. Dantzarien Topaketa 2012ko martxoaren 31 eta apirilaren 1ean izango da eta aurrekoetan bezala, hainbat euskal dantza talderen emanaldia --komunitate osoari begirako ikuskizuna-- herriko San Martin Plazan gauzatuko da. Hona programaren xehetasunak eta voucherren prezioak.
Gehiago irakurri...