euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Unai Elorriaga idazlea Erroman izango da apirilaren 4an bere eleberriei buruzko hitzaldia emateko

2012/03/26

Unai Elorriaga idazlea (argazkia ZaldiEro) Datorren apirilaren 4ean Unai Elorriaga idazleak bere lanari buruzko berbaldia eskainiko du Erroman, Associazione Culturale Euskara elkarteak eta Gran Via argitaletxeak gonbidatuta. Argitaletxe honek idazle bilbotarraren bi eleberri itzuli ditu italierara: "SP-rako tranbia" ("Un tram a SP") eta "Vredaman" (azken hau "Le pianti, per esempio, no bevono caffellatte" izenburuarekin argitara emana). Erromako euskal elkarteak Elorriagaren bisitarekin batera egingo du bere ohiko "Aperitiboa" eta ondoren jarraian idazleak italieraz argitaratutako lanetako hainbat pasarte irakurriko ditu.

Gehiago irakurri...


Euskal kultura ezagutzeko anitz aukera emanez hasi du urtea Jose C. Paz-eko Toki Eder EEak

2012/03/26

Toki Eder euskal etxeko ordezkaritza Banderaren Bigarren Mendeurreneko ospakizunean (argazkiaEE) Urte osorako programa plazaratu du pasa den astean Toki Eder euskal etxe argentinarrak. Tailer eta ikastaro eskaintza zabala da eta, bertatik gogora arazi dutenez, ekintzak doakoak dira etxeko kideentzat. Eskolez gain, Euskal Herriko ohiko jaiak eta euskal kulturari buruzko zenbait hitzaldi ere burutuko dira Toki Eder-en 2012 honetan. Jarduerak, hala ere, oso goiz hasi dira aurten Maria Angeles Oñederra buru duen instituzioan. Otsailaren amaieran, hain zuzen: Argentinako Banderaren Bigarren Mendeurreneko tokiko ospakizunean Toki Eder euskal etxeko lagunek Euskal Herria ordezkatzeko ardura izan zuten.

Gehiago irakurri...


Euskara ikasturtea hasi du Paraguaiko Euskal Etxeak, elkartearen Batzar Nagusia apirilaren 27rako deiturik

2012/03/26

Euskara eskoletan saioetako bat Asunciongo Jasone Euskal Etxean, Paraguain, Jesus Nazabal irakasle (argazkia EE) Euskara ikasturte berriari ekin dio Asuncion hiriburuan Jasone Euskal Etxe paraguaitarrak, Jesus Nazabal irakasle eta HABE laguntzaile. 2012 ikasturteko eskolak martxoaren hasieran abiatu ziren elkartearen egoitzan eta astero bitan emango dira, hiru orduko klaseetan banatuta. Asunciongo Jasone Euskal Etxeak, bestalde, Urteroko Batzar Nagusirako deia egin du apirilaren 27rako, gai zerrendako hizpideetako bat Zuzendaritza Batzordea datozen bi urteetarako berritzea izanik. Hautagaien izenak aurkezteko epea zabaldu dute horretarako.

Gehiago irakurri...


Dantza, txapalaparta eta herri bazkaria bihar Carabanchelen Madrilgo auzo honen Bigarren Euskal Jaian

2012/03/23

Carabanchelgo Bigarren Euskal Jaiaren kartela Euskal kultura bizi bizi izango da bihar Carabanchelen, Madrilgo auzo honetako bizilagun talde batek eta Euskal Etxeko zenbait bazkidek antolatu duten Bigarren Euskal Jaiari esker. Ekimena 2009an antolatu zen lehen aldiz, eta harrera bikaina izan zuen carabancheldarren artean. Bertakoek eskatuta, bigarren edizio hau antolatu da aurten eta bihar bertan euskal kolorez eta soinuz jantziko du auzoa, euskal etxeko dantzari eta txalapartariei esker. Ondoren, Carabanchelgo Casa del Barrio auzo elkartean babarrun jana egingo da.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariaren ustez Indiara egin duen bidaiak epe ertainean izango ditu emaitza zehatzak

2012/03/23

Lopez lehendakaria New Delhin Indiako euskaldunei egin zuen harrera ekitaldian (argazkia Irekia) Indian bizi diren euskaldunei egindako harrerarekin bukatu zuen asteazkenean Lehendakariak herrialde honetara egin duen gizarte- eta enpresa-arloko misioa. Ekitaldia New Delhin egin zen eta bertan lehendakariak bidaia "sentsazio baikorrarekin" bukatzen zuela adierazi zuen, emaitza zehatzak epe ertainean ikusiko direneko ustea agertuz. Euskal Herriko ia ehun enpresa eta erakundetako ordezkariak izan ditu lagun lehendakariak bidaian.

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak Euskal Kultur Jaian parte hartzera gonbidatu ditu dantzari eta musikariak

2012/03/23

'Lagun Artean' antzerki taldeko kideak Corpus Christiko 2007ko jaietan (argazkiaEE) Bertoko eta kanpoko euskaldunak biltzeko asmoz, Euskal Kultur Jai handi bat antolatzen ari da Misiones probintzia argentinarreko Corpus Christiko Eusko Etxea. Euskal kultura komunitate osoarekin partekatzea helburu duen festa hau uztailaren 27tik 29ra izango da eta, behin betiko programa ixteke, jakinarazi dute mota askotako proposamenak ari direla prestatzen, tartean ur-ekintzak Parana ibaian, umeentzako jokoak, sukaldaritza tailerrak eta dantza eta musika ikuskizunak. Kari horretara, parte hartzeko gonbite berezia luzatzen die Eusko Etxeak Argentina barru eta kanpoko euskal etxeetako dantza talde eta musikariei. Kostuei dagokienez, laster eskainiko ditu euskal etxeak ostatu prezioak.

Gehiago irakurri...


Idahoko Ganberak bakearen aldeko adierazpena onartu du, gobernuei elkarrizketa sustatzeko eskatuz

2012/03/22

Pete Cenarrusa Idahoko Ordezkari Ganbarako "State Affairs Committe" delakoak Euskal Herriko egoerari buruzko adierazpen publiko bat onetsi du, bere poza adieraziz ETAren ekintzen eteteagatik eta egoera berriarengatik. Horren aurrean Idahoko legebiltzarrak Espainiako eta Frantziako gobernuei, zein Euskadiko eta Nafarroako agintariei "elkarrizketa sustatzeko" gonbidetea luzatu die, bake iraunkorra lortu ahal izateko. Idahoko euskal komunitateak bultzatu du ekimena, 2002an egin zuen bezala. Orduan arrabotsa sortu zuen adierazpen hark; oraingoa "azkena izango den itxaropena" dute Idahoko eta AEBetako euskal komunitateko eragileek.

Gehiago irakurri...


Zuzenean internetez segitu ahal izango den kontzertua emango du gaur Donostian Maddi Zubeldiak

2012/03/22

Maddi Zubeldia Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariekin (argazkia Maite Deliart-Eke.org) Gaur ostegun arratsaldez kontzertua eskainiko du Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Maddi Zubeldia kantariak Xano Urtxegi eta Txomin Arizaga musikariek lagundurik, "Iparraldea bertan" zikloaren barne. Emanaldia zuzenean segitu ahal izango da internetez, streaming bidez [gogoratu zuzenean izango dela, Donostian arratsaldeko 7:30ak direnean; Londresen 6:30ak; Argentinan 3:30ak; Mexiko Hirian eguerdiko 12:30ak; Kalifornian goizeko 11:30ak; Australiako Sydneyn ostiraleko goizaldeko 5:30ak...]. Aukera polita bestela bertaratu ezin dutenentzat, etxetik internetez kontzertuko partaide izateko Donostian.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko Gure Ametzaren eta Cordoba-ko gobernuaren arteko harremanak gero eta sendoagoak

2012/03/22

Gure Ametza euskal etxeko kideak Walter Paez herri etxeko zuzendariarekin (argazkiaEE) Protokolozko bisita egin zion joan den martxoaren 16an Cordoba probintzia argentinarreko Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeko Zuzendaritza Batzordeak bertoko herri-etxeko zuzendaria den Walter Paez-i. Hainbat gaiz hitz egiten zuten euskal etxeko kideek eta probintziako gobernuaren ordezkariak, tartean, Euskal Herria Enparantzaren etorkizunaz. “Plazari dagokion proiektu bat eskuratu genion Paez-i, Rio Cuartoren ibaiertzea hobetzeko probintziako gobernuak daraman planean sar dezan”, adierazi diote EuskalKultura.com-i azken azaroan hautatuak izan ziren euskal erakundeko batzordekideek.

Gehiago irakurri...


Ehun urtetik gora darama pilotak bizi-bizi Tandil-en: Asquet-en kantxatik, 1895ean, gaurdaino

2012/03/21

Tandilgo Euskal Etxeak bere baitan daukan pilotalekua (argazkia EuskalKultura.com-en artxiboa) "oroitzapenen frontoia: desagertu diren antzinako kantxak" izenburupean, pilotari buruzko artikulu interesgarria zekarren atzokoan Tandil herriko Tandil Diario egunkariak, euskal pilotak Buenos Aires probintzia argentinarreko hiri horretan izan duen historia historia bilduz. Claudio Acevedok sinaturik, artikuluak hiriak izan dituen pilotalekuen historia egiten du, Asquet delako batek 1895ean eraiki zuen kantxatik abiatu eta gaur egungoetara iritsiz, aipatuz azken hauen artean Club Hipiko eta 'ferrocarril Sud'ekoa, Club Nahuel-ekoa, La Florida eta Banco Provincia-koa eta, bistan da, Euskal Etxeak bere baitan duena. Artikulua ekarri dugu hona.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia